"Sekula ez nau kezkatu argazkia artea den ala ez"

  • Hatzari bakarrik ez, kaskoari ere eragiten dion fotokazetaria.

Dani Blanco

Hemen filosofia garaikidea: argazkiak egiten ditut, beraz, banaiz.

Oporretan ikusi eta barregura sortzen ziguten japoniar haien antzeko bihurtu gara. Argazkia egiteak berak hartu du garrantzia, argazkian gorde nahi dugunak baino.

Argazkilaritza demokratizatu egin da. Edo urardotu?

Boterearen kudeaketa izan ezik, demokratizatzen den guztia urardotzen da. Elite baten esku egoteari utzi eta edonork egin dezakeenean, argazki hutsalak aurkitzeko aukera igo egiten da, baina gauza interesgarriak aurkitzekoa ere bai.

Azkar aurkitu beharko, ez zaizkio-eta egun asko-asko geratzen argazkilaritzari.

Telefono guztiek argazki kamera bat edo gehiago izanda, nola esan daiteke ez zaizkiola egun asko gerazten? Beste zerbait izan daiteke argazkilari profesionalaren figura.

Argazki molde tradizionala hil da, behintzat; biba argazki digitala!

Euskarri aldaketak ez nau kezkatzen, historiak berdin kontatu daitezke eta. Aldiz, egia da euskarria aldatzearekin erabilera batzuk aldatu egin direla.

Paradigma aldaketa bizi dugu, eta kexu gara gainera.

Aldaketak beti eragiten dizkigu trabak, jokatzeko molde berriak topatu behar baitira, baina aldaketa berez ez da txarra, norantz aldatzen garen da kontua.
Erregistroa, egia, memoria, artxiboa, identitatea, fragmentazioa... Non geratuko dira baloreok?

Erregistroa, memoria, artxiboa... berezko dauzka argazkiak. Lehen ere horren kontzientziarik gabeko askoren argazkiengatik dauzkagu igarotako garaien irudiak. Orain gauza bera gertatuko da.

Eta argazkiak ez du gezurrik esaten; bai, ordea, argazkilariak.

Egiarik ere ez du esaten argazkiak, hori ere argazkilari edo argazkiaren erabilpenaren ondorioa izaten da.

Argiaren artea ez da izango hemendik aurrera; ea argitasunarena den.

Sekula ez nau kezkatu argazkia artea den ala ez.

Esan egia: lanpostua galtzeak kezkatzen ditu argazkilariak.

Denok kezkatzen gaitu lanpostua galtzeak, guk ere jaten baitugu, eta zergak pagatzen; baina neure soldata galtzeaz gain, fotokazetaritzaren funtzioaren desagertzeak ere ematen dizkit buruhausteak.

Argazkiak paperezko hedabideetan: beharrezkoak, gutxiago idazteko besterik ez bada?

Eta irakurleari orrialde irakurterrazagoa eskaintzeko, kolorea sartzeko, kazetaria bertan izan zenaren sentsazioa emateko... informatzeko izan ezik


ASTEKARIA
2012ko otsailaren 26a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude