Iragarkiz jarriak

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

I
Libération egünkariaren
14garren orrian,
iragarkietan ligatzen da
manera erringarrian.

 

V
Berrian ez da hala egiten,
ez Garan, ez besteetan.
Arren, Argian egin nahi düt
berdintsü ene kopletan:

 

II
Oto salmenta ta lan eskeintza...
iragarkien artean,
harreman ezinezkoen txerka
dabiltza hitzen katean.

 

VI
«Zure herriko gaztetxean zen,
laugarren garagardoan;
ene bürüari erran neion,
ikusak hortik nor doan...


 

III
«Parisen, metroan 10 linean,
goizeko 10 t'erditan,
ikusi züntüdanetik a(r)i niz
desioaz izerditan».


 

VII
Ez dakit zure izena, bena
deitü nahi zütüt sorgin;
begirada hartarik geroztik
sentitzen niz hain ezberdin!»
 

 

IV
Beste batek ere hala zion:
«Monmartre gainean zinen,
geroztik hasi niz ametsetan
aihari bat dügün eginen».


 

VIII
Ürrentzeko lüzatü nahi düt
proposamen bat emeki,
iragarkien püblikatzeko,
bai, bena anonimoki.


 


Doinua:  Aita semeak tabernan daude.


Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.