Bertso berriak, bidegorri berriei jarriak

    I
Bertsotan aipatzeko
gogoz nator ia
kamino bazterretan
den moda berria.
Bidexka gorriz bete
digute herria,
berez behar zuen arren
ongi etorria
bideaz gain sortu da
istilu gorria.
        IV
Lehengo kaminoetan
pena ematen du
nola ez duten aukera
bat onik mantendu.
Zurezko hesi edo
blokedun zimendu,
kaminoak estutu
ta artzenak kendu...
Lehen alde ederrean
ibiltzen ginen gu!
        II
Betidanik egon naiz
bide hoien alde,
egiteko modua
ez da hau halare.
Bizikletazaleok
babes gabe gaude,
oinezkoen bidea
nahi bada bestalde,
ezin al zaie eman
guri kendu gabe?
    V
Kaminoko arauak
harturik eredu,
abiadura-mugak
zer zentzu ote du?
Oinezkoen aldean
hankamotz gaude gu,
orduko hamar pasa
ez badezakegu
kaskoa zertarako
jantzi behar degu?
        III
ide gorria nahiz ta
eduki aukeran
atsoren bat builaka
beti pasaeran,
ta kaminora joanez
gero lehengo eran,
autoak bozina joz
(eta ez primeran...)
oraindik ez dakit ba
bizikletan hegan!
    VI
Batzuk nazkatu dira
gurpil eta katez,
besteak berriz noiznahi
frenoei ematez.
Gauzak konpontzen dira
denon borondatez,
beraz aukera egin
bedi behingo batez:
batzuk zein besteentzat
baina denentzat ez.


Doinua:  "Sagutxo batzuekin”.

Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argiako Bertso jarriak
2023-01-10 | Imanol Lazkano
Bertso berriak, txapelketako finalari jarriak

Abenduaren 18an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaletik bueltan jarritako bertsoak.


2019-03-01 | Miren Osa Galdona
Zeruko Argia eta ARGIAko bertso jarriak
Xanti Zabala “Lexo”ren emaria

Xanti Zabalari omenaldia martxoaren 16an
Bertso idatziei ahotsa emateko garaia

2014-01-16 | Imanol Lazkano
Basarriren mendeurrenean
Doinua: Ari naizela

 

Bertsolaritza zeraman bere
bihotz eta bekokian
berrikuntza bat behar zuela
ere berak bazekian.
Ostatuetan jaio zen hura
txertatuaz antzokian
urrats berririk eman ez balitz
norabide... [+]

2013-04-10 | Jokin Uranga
Corrugadosi jarriak

Doinua: Mutil koxkor bat.

Urte askoan gurea izan da
abundantzien bailara
zenbat familia joan ote da
orain langabeziara?
Mahaian dago eztabaidagai
zer ginen eta zer gara
alfer alferrik izango dira
hemen ERE eta Hara!
Mentalitate aldaketa bat
ematen ez... [+]


2012-12-26 | Aitor Sarriegi
Extrari jarriak

Doinua: Gure aurreko guraso zaharrak


Eguneraketa berriak daude