Krisialdi ekonomikoak kolpatutako herrialdeen artean, Islandia izan da konponbide propioa, originala eta, beraz, iraultzailea topatu duen bakarra. Erreferendum bidez, erantzukizuna krisiaren benetako errudunei, bankuei egotzi diete eta bankuetako arduradunak atxilotu eta epaitu dituzte.
Konponbide baten bila ari dira lanean azken urteetako finantza eta ekonomia krisiak kaltetutako herrialdeak. Gehienek krisiaren zama herritarren gainera bota dute, gizarte eskubideak murriztuta, eta finantza entitateak salbatu dituzte, krisiaren benetako errudunei diru publikoa injektatuta. Aitzitik, Islandiak, 320.000 biztanle inguru besterik ez dituen iparraldeko herrialde txikiak, konponbide iraultzailea aukeratu du: herritarrei, erreferendum bidez, bankuen porrota ordaintzeari ala ez ordaintzeari buruz galdetzea. Islandiarrek dagoeneko bi erreferendum egin dituzte, bata, 2009ko abenduan eta bestea, iragan apirilean, eta beren bankuen zorrak ordaindu nahi ez dituztela esan dute. Gainera, bankarien jarduera ikertzeko eskatu dute eta, behar izanez gero, baita bankariak espetxeratzeko ere. Eta Islandiako gobernuak, orain arte, herritarren nahia bete du. Islandiako banku nagusietako baten presidentea Londresen duen etxadian atxilotu zuten.
Islandiako krisialdia 2008an hasi zen, gero Europan eta munduko gainerako herrialdeetan hedatuko zen AEBetako finantza sistemaren krisia piztu baino lehen. Bi krisien ezaugarriak oso antzekoak dira: banku sistemaren gehiegikeriak, diruzalekeria eta jarduera publiko eta pribatu okerrak, ustelkeria barne. Islandiako analista eta herritar askoren ustez, krisia gutxi batzuek egindako arpilatzea izan zen.
Analista horien arabera, arpilatzea 30 pertsona inguruk antolatu zuten: dozena bat bankarik, enpresari gutxi batzuek eta esku bete politikarik. Islandiako 63 parlamentarietatik hamarrek, 1944tik agintean egon den alderdiko bi buruek barne, 10 milioi euroko mailegu pertsonal bana zuten. Horrek guztiak eten zuen munduko per capita irabazkinik altuenetakoa izatea lortu zuen ekonomiaren goraldia.
Islandiako krisiaren kasurik nabarmenena Lansbanski, Islandiako banku nagusietakoaren Icesave izeneko Interneteko adarrarena izan da. Interes tasa altuko aurrezki kontua eskaintzen zuen, %15 ingurukoa, eta horrek Britainia Handiko eta Herbehereetako aurreztaile asko (medikuak, salerosleak, erretirodunak) erakarri zituen. Gobernu britainiarrak bankua kapitalak sorterriratzen hasi zela antzeman zuen, eta funtsak izozteko terrorismoaren aurkako legea ezarri zion. Horrexek piztu zuen krisia, banku guztiek sailean porrot egitea eragin baitzuen. Herbehereetako eta Erresuma Batuko gobernuek gordailuen %100 itzuli zizkieten aurreztaileei, eta orain Islandiari diru hori ordaintzeko eskatu diote: 4.000 milioi euro, Islandiako BPGren herena.
Islandiako gobernuak akordia lortu zuen herritarrek zorra 15 urtetan eta %5,5eko interesarekin ordain zezaten. Baina herritarrak antolatu egin ziren, eta akordioa bertan behera utzi zuten, 2009ko abenduko erreferendumean ezezkoak botoen %90 bildu ondoren. Bigarren akordioa hobea zen –%3ko interes tasa eta 37 urtetan ordaintzeko aukera–, baina herritarrek, apirilaren 10ean egin berri den erreferendumean, berriro atzera bota dute. Hala, garbi adierazi dute ez daudela prest bankuen gehiegikeriak ordaintzeko.
Eva Joly magistratu ohi eta parlamentari frantziarrari bankuak ikertzeko eskatu zioten, eta zera adierazi du: “Islandiarrek mirari neoliberaltzat zuten beren herrialdea, politikarekiko interesa erabat galdua zuten, eta deigarria da orain herritarrek patua beren eskuetan eduki nahi izatea”. Islandiarren jarrerak izan ditzakeen ondorioak ezin dira aurreikusi, baina jarrera horri eutsiz gero, Islandia Europar Batasunean sartzea asko zailduko litzateke. Gainera, Erresuma Batuko eta Herbehereetako gobernuak Islandia nazioarteko auzitegietara eramaten ahaleginduko dira. Gobernu horiek aurka izan arren, Olafur Ragnar Grimson Islandiako presidenteak, berak deitutako bi erreferendumei esker, “2008an Islandiako ekonomia amildu zenean galdutako konfiantza berreskuratu” dutela dio. Bere ustez, emaitzek “demokrazia indartzen dute”.
XX. mendearen hasieran, Islandia Europako herrialderik pobreena zen. 320.000 biztanle ditu, eta Europaren, AEBen eta zirkulu polarraren artean dago. Muturreko klima eta geografia ditu, baita Europako tradizio demokratikorik zaharrenetakoa ere. 1980ko hamarkadan gobernuak arrantza pribatizatu zuen: kuotatan zatitu zuen eta, ondorioz, arrantzale gutxi batzuk asko aberastu ziren. Ronald Reagan eta Margaret Thatcherren eraginpean, herrialdea eredu liberalaren gailur bihurtu zen. Politika ekonomikoan zerga baxuak, pribatizazioak edota erregulaziorik eza nagusitu ziren. Per capita irabazkinak munduko altuenetakoak izatera iritsi ziren, langabezia %1ean egonkortu zen, eta herrialdeak energia berdean, aluminioaren industrian eta goi mailako teknologian inbertitu zuen.
Bilakaera hori XXI. mendean burutu zen, bankuak pribatizatu zituztenean. Bankariak herrialde barruan nahiz atzerrian hedatzen hasi ziren. Horretarako “arrazoi” bikainak zituzten: finantza erregulaziorik ez zegoen, interes tasak %15ekoak ziren, eta horrek Alemaniako erretirodunak eta Herbehereetako salerosleak erakarri zituen. Bankuak erotu egin ziren: bankuen aktiboak herrialdearen BPGa baino 12 aldiz handiagoak izatera iritsi ziren, burtsaren balioa 9 aldiz hazi zen 2003tik 2007ra, etxebizitzen prezioa hirukoiztu egin zen. Hondamena sekulakoa izan zen. Inflazioak eztanda egin zuen, BPG %15 jaitsi zen, bankuek 100.000 milioi dolar galdu zituzten, eta islandiarrak aberats izaten jarraitu zuten, baina lehen baino askoz gutxiago.
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.
Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.
Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]