Hego Euskal Herriko aurrezki kutxek eta kreditu kooperatibek kaudimena dutela diote eta, ondorioz, administrazio zentralaren interbentzioa saihestea espero dute. Izatez, BBK-k, Kutxak eta Vital Kutxak “bateratze hotza” iragarri zuten martxoan.
Madrilek ezarritako finantza berregituratzea dela eta, Hego Euskal Herriko aurrezki kutxek kaudimena bermatzen dutela diote eta, beraz, ez dutela interbentziorik jasan beharko. Dakigunez, arriskuan dauden aktiboei aurre egiteko gutxieneko kapital nagusirik (core capital) ez duten finantza entitateak (bankuak, aurrezki kutxak eta abar) gobernu zentralak “nazionalizatzeko” eta, gero, pribatizatzeko arriskuan daude. Espainiako Gobernuak berriki hartu duen erabaki horri aurre egin beharko diote finantza entitate guztiek. Helburua zortzi hilabetetan kutxa ahulenak ez odolustutzea da.
Datorren irailean, arriskuagatik haztatutako aktiboei aurre egiteko %8ko kapital nagusira (%10ekoa kotizatzen ez duten enpresentzat) iristen ez diren finantza entitateak (hau da, Basilea III izeneko kontabilitate sistemaren azken helburua lortzen ez dutenak) nazionalizatu egingo dituzte. Orain arte, legeak arriskuagatik haztatutako aktiboen %2 besterik ez zuen eskatzen. Nazionalizatu ondoren, entitate horiek pribatizatu egingo dituzte eta eskaintza onenak egiten dituztenei salduko dizkiete. Gobernu zentralaren kontuen arabera, estatuak 20.000 milioi euro xahutu beharko ditu kutxen kaudimena handitzeko.
Gobernuaren ustez, tarte horretan kutxa ahulek bideragarritasuna bermatuko dieten inbertsore pribatuak bilatu beharko dituzte, baina Gobernuak berak badaki oso zaila izango dela inbertsoreak egotea, aktibo toxikoak direla eta. Horregatik, Gobernuak irailaren 30eko epea ipini du finantza entitateek kaudimena berma dezaten. Inbertsore pribatu horiek aurkitu ezean, nazionalizatu egingo dituzte. Hala eta guztiz ere, diru publikoa behar duten entitateen esku egongo da martxotik aurrera, beti ere, 2010eko kontuak itxita aurkezten badituzte.
Testuinguru horretan, zein da Hego Euskal Herriko aurrezki kutxen egoera? Galderari erantzun aurretik, zera argitu behar da: Gobernuak finantza entitate ahulen “nazionalizazioa” azkartzeko erabakiak aurrezki kutxei eta zenbait bankuri soilik eragiten diela.
Hego Euskal Herriko aurrezki kutxetako ordezkariek (BBK, Nafarroako Kutxa, Kutxa eta Vital Kutxa) diote beren entitateak kaudimendunak direla eta, hortaz, estatuaren interbentziorik ez dutela beharko. EAEko hiru kutxak Espainiako Estatuko lau onenen artean daude. BBK-k fusio arriskutsua burutu du Andaluziako Cajasur entitatearekin, baina 2010. urtea %10,2ko kapital nagusiarekin itxiko duela jakinarazi du (eta eskatzen den gutxienekoa %10ekoa da). Bizkaiko aurrezki kutxa horrek arrisku aktiboei aurre egiteko %14,6ko kapitala zeukan. Cajasur erosi ondoren, 2010. urtea %10,2arekin ixtea aurreikusten du. Kutxaren esanetan, %12,51ko kapital nagusia dauka. Vital Kutxak, aldiz, %12koa. Eta Nafarroako Kutxak –Caja Sol, Banca Cívica de Canarias eta Caja de Burgos entitateekin batuta– arriskuagatik haztatutako aktiboei aurre egiteko %9,26ko kapital nagusia du. Nafarroako Kutxaren taldeak J.C. Flowers inbertsio sozietate estatubatuarrean parte hartzeko ahalegina egin zuen, baina saioak porrot egin ondoren, talde horrek kapitalaren %15 Burtsara ateratzeko asmoa dauka.
Testuinguru honetan ulertu behar da EAEko hiru kutxek abiatutako “bateratze hotza”; oraindik zehaztu gabe dago zein banku fitxa sortuko duen bateratzeak. 80.000 milioi euroko aktiboak izango ditu.
Eta zer egoeran daude gainerako kutxak: Euskadiko Kutxa, Ipar Kutxa eta Nafarroako Rural Kutxa? Aipatutako finantza berregituratzea entitate hauei aplikatzea erabakiko balute –eta hala izango dela dirudi–, Euskadiko Kutxak eta Ipar Kutxak behintzat erraz beteko lituzkete interbentzioa saihesteko eskakizunak, bien kaudimena egiaztatua baitago. Hala, Euskadiko Kutxak arriskuagatik haztatutako aktiboei aurre egiteko %18,84ko kapital nagusia du, eta Ipar Kutxak, aldiz, %13koa. Nafarroako Rural Kutxaren daturik ez dugu, estatuko Rural Kutxen sarearen parte baita.
Euskal aurrezki kutxen higiezinen arriskua –Euskadiko Kutxa, Ipar Kutxa eta Nafarroako Rural Kutxa kontuan hartu gabe– 11.049 milioi eurokoa da eta, hala ere, kreditu inbertsioen portzentajea Espainiako Estatuko gainerako entitateen batez bestekoa baino askoz txikiagoa da. Espainiar aurrezki kutxek, batez beste, kreditu inbertsioaren %20a etxebizitzak eraikitzera eta sustatzera bideratu zuten. Euskal kutxen artean, aldiz, bakar batek ere ez zuen gainditu %11. Horixe adierazten dute entitate bakoitzak jakinarazitako datu ofizialek.
Hala, BBK-k, Cajasurrekin bat eginda, 44.620 milioi euroko aktibo kontsolidatuak ditu. Higiezinen arriskua, berriz, 6.661 milioikoa da, hau da, kreditu inbertsioaren %11. Kutxaren aktibo kontsolidatuak 20.906 milioi eurokoak dira eta higiezinen arriskua, 1.307 milioikoa, kreditu inbertsioaren %8,6, alegia. Vital Kutxak 9.200 milioi euroko aktibo kontsolidatuak eta 664 milioiko higiezinen arriskua dauzka, kreditu inbertsioen %10,1. Nafarroako Kutxa, Caja Sol, Banca Cívica de Canarias eta Caja de Burgos entitateek osatutako Banca Cívica taldeak 70.963 milioi euroko aktibo kontsolidatuak ditu eta higiezinen arriskua 5.417 milioikoa da, hau da, kreditu inbertsioaren %11,1.
Funts hornidurei dagokienez ere, euskal kutxek Espainiako Estatuko gainerako aurrezki kutxen batez bestekoa gainditzen dute. Hala, BBK-Cajasur bikoteak 1.178,9 milioi euroko hornidura espezifikoak (%32ko estaldura) eta 417 milioiko hornidura generikoak (%44ko estaldura) ditu. Kutxak 30,1 milioi euroko hornidura espezifikoak (%28ko estaldura) eta 19,2 milioiko hornidura generikoak (%29ko estaldura) ditu. Vital Kutxaren hornidura espezifikoak 129 milioikoak dira (%19ko estaldura) eta generikoak, aldiz, 16 milioikoak (%22ko estaldura). Azkenik, Banca Cívica taldeak 1.973,7 milioi euroko hornidura espezifikoak (%36ko estaldura) eta 585,7 milioiko hornidura generikoak (%47ko estaldura) ditu.
Tentsio handiko ikasturtea amaitzear, ostegunean hasi eta ostiralean jarraituriko azken negoziaketa maratoian Eusko Jaurlaritzarekin akordioa sinatu dute sindikatu guztiek, ELAk izan ezik. Datorren asteko grebak bertan behera geratu dira. Segidan, adostu dutena eta batzuek eta... [+]
Andrea Velasko dietista eta nutrizionistak elikaduraren bidez menopausiak eragindako aldaketak kudeatzeko zenbait gako eman ditu.
BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.
---------------------------------------------------------
Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]
Sei urteko etenaldiaren ostean, maiatzaren 18an, Sortzen jaia ospatuko dute Takoneran D ereduko eskola publikoen aldeko jaia. Ikuskizunak, haurrendako jolasak eta Gorka Urbizu edota Borla taldeen kontzertuak izango dira.
Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.
Ebroko Konfederazio Hidrografikoko (CHE) lehendakariak egin du iragarpena aste hasieran: Esako urtegia handitzeko lanen laugarren moldaketari aurten ekingo diote eta urtegiaren eskuin magala egonkortzeko 47 milioi euro gastatuko dira.
Gasteizko Udalak esan du enpresa negoziatzera deitzen ari dela. Sindikatuek eskatu diote Gasteizko langileak defendatu ditzala Enviserren jabea den AEBetako inbertsio funtsaren aurrean.
Bilboko, Gasteizko eta Donostiako herri jaietako ordezkariek agerraldi bateratua egin dute maiatzaren 8 honetan, txosnei jarritako zailtasunak salatzeko eta jai eredu herrikoa "desagertzeko arriskuan" dagoela ohartarazteko.
Aurreneko aldiz Euskaraldiaren barruan Hikaldia egingo da. 83 herrik eman dute izena. Iaz hitanoa bultzatzeko sortu zen ZirHika talde eragileak antolatu du ekimena, Tauparekin batera. Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea elkarrizketatu dugu. Bi helburu dituzte estreinaldian:... [+]
Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]
Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatuta Trantsizio energetikoaren mugak izeneko bere hitzaldia... [+]
"Bake zubiak eraikitzeko laguntza" eskatu dio jendeari balkoitik egin duen lehen agerraldian.
“Proposamen oso eskasa egin du Hezkuntza Sailak, berme eta zehaztapenak txertatu barik”, kontatu dio ARGIAri STEILASeko bozeramaile Haizea Arbidek. Ostegun honetan bilera izan dute sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, EAEko irakaskuntza publikoko... [+]
Epaiak dio 2001ean Sorzabalek egindako autoinkulpazioa "tratu txarren ondorioa" izan zela, eta beraz, "baliogabea" dela. 1995ean Irunen lehergailu bat jarri izanagatik atxilotu zuten 2001ean, eta bost egunez inkomunikatuta atxiki zuten, gogorki torturatuz.