Abstentzioa da Hexagonoko kantonamendu bozetan nagusitu den hitza, bereziki hirietan eta konurbazioetan. Euskal Herrira jinik, aldiz, landetako kantonamenduetan, batez besteko parte-hartzea %70 izan da. EH Bai koalizioaren emaitza ona horren seinalea izaki.
Abstentzioa izan da Frantziako kantonamenduetako hauteskundeen ezaugarri nagusia. Akitania Erregioko nahiz Pirinio Atlantiarreko departamenduko emaitzak Estatukoen heinekoak izan dira parte-hartzeari dagokionez: batez beste, abstentzioa %55eko izan da. Ipar Euskal Herrira etorrita, 10 kantonamenduetako seietan, besteak beste Angelu, Baiona eta Biarritzeko kantonamenduetan Frantziako argazkia islatu da. Aldiz, Hazparne, Bastida, Iholdi, Garazi, eta Atharratzeko kantonamenduetan –baserri mundukoak–, batez beste, hiritarren %70ak bozkatu du. Bozka abertzaleek, EH Bai koalizioaren emaitzek –kolore gorriaren eta urdinaren artean– bere marra nabarmen utzi dute, Iholdin eta Garazin bereziki.
Paueko Kontseilu Nagusiko gidaritza jokoan dago. Bigarren itzulian ebatziko da presidentea zentro-eskuineko –Bastidako Jean Castaings da presidentea– edo alderdi sozialistako (PS) kidea izango den. Aldaketa historikoa litzateke. Izan ere, Paueko Parlamentuan zentro-eskuinekoa izan baita burua beti.
Zentro-eskuineko independente Beñat Intxauspe kontseilaria izan da Ipar Euskal Herriko 10 kantonamenduetan berretsia izan den hautagai bakarra, bozen %60,10 (2.398) erdietsirik. Aipagarria da, EH Baiko Juliette Bergouignan-ek lorturiko emaitza: bozen %19,76 (780).
Bigarren itzulian erabakiko dira beste bederatzi kontseilariak. Lehen itzulian, hauetako seietan PSko hautagaiek hartu dute aitzina. Zentro-eskuina ez da ontsa paratua atera. Adibidea, Iholdiko Jean-Louis Caset zentroko hautagaia da, aurreko bi hauteskundeetan lehen itzulian hautatua izan baitzen. Jean-Louis Casetek, bozen %41,34 (1.139 boz) erdietsi du. EH Baiko Daniel Olzomendiren emaitzak eragin du horretan inola ere, bozen %32,12 (885 boz) erdietsi baitu. Erran behar da, Olzomendik alderdi sozialistaren eta Europe Ecologie Berdeen sostengua ukan duela. Eskuineko Beñat Cachenaut-ek, aldiz, bozen %23,59 (650) erdietsi duenez, pentsatzekoa da, bigarren itzulian zentro-eskuineko aulkia ziurtatu duela.
Garazi kantonamendua, Iparraldeko barnealdean abertzaleek erdietsi dituzten emaitza onen beste argazkia da. PSko Frantxua Maitia kontseilaria garaitu da bozen %34,37 (1.220). EH Baiko Dominique Bachok bozen %18,03 (672) ukan du eta bigarren itzulian izanen da. MoDemeko Jean-Marie Mailharro zentristak bozen %23,72 (842) ukanik, bera da Frantxua Maitiarekin lehiatuko dena. Izan ere, UMPko Jean-Pierre Eyhartzek bere sostengua eskaini dio bigarren itzulian, %15,54 (548) erdietsirik.
Frantxua Maitiak MoDemeko zentrista Jean-Pierre Mailharroren aurka lehiatu beharko du eta EH Baik Garazi kantonamenduan erabaki beharko du bigarren itzulian Frantxua Maitia sostengatuko duen ala ez. Abertzaleek zentro-eskuina dute arerio nagusia, baina ezkerrak ez ditu –Frantxua Maitiak berak kanpainan erran bezala– abertzaleen aldarrikapenak zentro-eskuinak baino gehiago bermatzen. Alta bada, ez da ahantzi behar Daniel Olzomendi abertzaleak Iholdin ukan duen emaitza baikorra, alderdi sozialistaren sostenguarekin lortu duela. Frantxua Maitiak EH Bairen laguntza “exijitu” du sostengu horren ordainetan. Joko politikoaren “legea” lantzeko garaia iritsi zaie abertzaleei.
Abstentzioak inoiz baino irekiago utzi du bigarren itzuliaren jokoa. Ontsalaz, hautagai gehienak zentro-eskuineko –mapan urdinak– edo ezkerreko –mapan gorriak– izan, lehen itzulian nagusitu ohi dira. Pirinio Altlantiarreko departamenduko 26 aulkietatik 7 baino ez dira ebatziak izan. Ipar Euskal Herriko bat eta Bearnoko sei. Funtsean, Hexagono osoan ere horrelakoxeak izan dira, emaitzak eskuinaren kaltetan izan baitira. Ipar Euskal Herriaren adibidea Baionan eman da. Hiru kantonamenduetan alderdi sozialistak (PS) aurrea hartu dio zentro-eskuinari. Ezkerra aurreratu zaio eskuinari, eta halaber, Marine Le Pen-en Front Nacionalek (FN) bozen ehuneko hainbat hozka kendu dio Nicolas Sarkozyren UMP alderdiari. Paueko iparraldeko kantonamenduan izandako emaitza horren lagina da: FNko hautagaia izan da garaile bozen %40 erdietsirik.
Kantonamenduetako bozak bigarren mailan iragan ohi dira Frantziako eskuinarentzat. Hautesleek alderdiak baino hautagaiak lehenesten dituzte bozkatzeko orduan. Alabaina, baliteke Nicolas Sarkozyren Gobernuak bideratutako Lurraldeen Erreforma Legeak iragarri duen kantonamenduen maparen aldaketak hautesleen artean nahasketa sortu izana. Izan ere, orain arteko erreforma ez da batere argi agertua izan herritarren artean. Bistan da, boterea eta gobernua atxikitzen dituen eskuinak baliabide guztiak ezarriko ditu bigarren itzulian, bigarren mailatzat jotzen dituen hauteskundeen emaitzak orekatzeko.
Ekologistak Martxanek Bandera Beltzak 2025 txostena argitaratu du, urtero legez, "itsasertzeko kutsadura eta ingurumen-kudeaketa txarraren kasu esanguratsuenak ezagutarazteko". Hego Euskal Herriko kostaldeari dagokionez, Bilboko superportuari eta Getariako arrain... [+]
“Lehenengo mailako ikasleek enpresetan egin dituzten praktikak existitu ez balira bezala jokatzeko eta notak aurreko sistemaren arabera jartzeko eskatu digute”, adierazi dio ARGIAri irakasle talde batek. Hori eta beste hainbat adibide eman dizkigute, azaltzeko modu... [+]
Langileak kexu agertu ziren ekainaren hasieran. Fernando Domínguez Nafarroako Osasun kontseilariak erantzun zien "euren eskuetan" zegoen guztia egiten ari zirela, baina baliabideak "mugatuak" zirela.
Inor gutxik ukatuko du ziurgabetasunez beteriko garai batean gaudenik. Krisi ekonomikoaren, ezegonkortasun politikoaren eta klima-aldaketaren inguruko mezuez inguraturik gaude. Ikaraturik bizi gara. Hori guztia gutxi balitz, globalizazioaren ondorioz, nazioen izaera zalantzan... [+]
Euskal Herriko ordezkaritza gara Gazara Martxan. Egiptora etorri gara mezu argi batekin: genozidioa salatzeko, blokeoarekin amaitzeko eta Israel estatu genozidarekin harreman guztiak eteteko exijitzeko.
Gure elkartasun ekintzaren aurrean, aginte sionistaren eta... [+]
Donostiako Udalak jakinarazpena bidali dio Alde Zaharreko Gazte Asanbladari, epaiketaren data zehazteko. Asanbladak azaldu duenez, epaiketa aurreko hilabeteetan ezin dira desalojatuak izan, epaileak agindua eman arte.
Antolakuntzak salatu du Poliziak jarraitzen duela martxako partaideak atxilotzen eta tratu txarrak ematen. Kezka berezia agertu du Saif Abukeshek martxako presidentekidearen egoeragatik: astelehen arratsaldean atxilotu zuten, tratu txar “larriak” eman... [+]
San Roman auzoko jaietan bost neska adingaberi ukituak egiteagatik 18 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak Muxikan (Bizkaia). Udalak eta herriko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu dute asteartean 20:30erako.
Palestinaren askatasunaren aldeko eta genozidio eta okupazioaren kontrako Nafarroako plataforma izan da hautagai bozkatuena.
Gasteizko Lan arloko bigarren auzitegiak ebatzi du SIS Electricidad enpresarentzat lan egiten zuen eta 2019an hil zen behargina amiantoak eragindako minbizi batengatik hil zela. Udal galdarak konpontzeaz arduratzen zen elektrikaria, eta 1999tik 2017ra lan egin zuen enpresa... [+]
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Euskal Herriko artzaintzaren kulturan aditua izan da; milaka pieza jaso eta dokumentatu ditu Aranzadirekin. 45 urte eman zituen Etnografia Saileko zuzendari.
Geldirik zegoen bagoi baten sabaira igo eta han elektrokutatu da. Berarekin zegoen 16 urteko neska zauritua izan da eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.
Ezer geratu bada argi pasa den astean Londresen Txinako eta AEBetako merkataritza-arduradunen artean adostu zuten “esparru-akordioan” (batek daki zer esan nahi duen zehazki esamoldeak; “Genevako akordioari buruzko akordioa” dela diote batzuek), hauxe izan... [+]
Teherango barruti bati eraso egin ondoren, Israelek jaurtitako misil batek IRIB Irango telebista kate publikoaren egoitza izan du jopuntu. Erasoa gertatu aurretik Israelgo Defentsa ministro Israel Katzek ohartarazi du "Irango propagandaren bozgorailua" desagertzear zela... [+]