| 	I Gabon inguru hontan inor ez da xurra krisian gaudela ta guzia gezurra! Kontsumismoak egin digu iruzurra: patrikak hustu eta gorputza izurra.  | 
            II Lehen Erregeak ziren orain Olentzero denak batuta ere azkenean zero mezu berberarekin baitatoz urtero: Guztiok egitea dendaren bezero.  | 
            ||
|  III Jaitsiko balitz Jesus gurutziltzatua lehenbizi salatuko luke Aita Santua ta gero kontsumismo neurriz pasatua esanaz “hori ez da nik proposatua”.  | 
            IV Jesusen historia konta izan denez mundu berri batean egin zuen amets. Izan nahi zuen hura behartsuen babes bihurtu da dirua lortzeko lanabes.  | 
            ||
| V Belengo estalpea, Belengo arotza gaur egun askorentzat histori arrotza. Gabon kanpaiak txin txin diruaren hotsa horrela ospatzen da Belengo jaiotza.  | 
             VI Iberdrola ere txintxo Belenaren bila piztu ditu milioika farol ta bonbilla ta orain eskertzeko halako lan pila tarifa igo eta lasaitu dadila.  | 
        ||
| VII Nahiz eta jakin zer den saltzaileen asmua, Olentzeroz mozorro oi dute mamua. Beti bezala irents dugunez amua alferrikakoa da oraingo damua.  | 
             VIII Nahiz askok ez sinistu Belengo estanpan urtero izar bera pizten dute mapan. Nola denok erori ohi garenez tranpan orain arnas estuka urteko aldapan.  |