Durangoko uztari jarriak

Xabier Paya
Iñigo Azkona
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
I
Durangoko azoka,
abendu denen boom,
salgai mila liburu,
disko eta album!
Erosleen hizketa
hauek denak entzun,
ea zenbat titulu
aurkitzen dituzun
II
Hiru seme-alaba,
aita eta ama,
saritzekoa ei da
gizonak esana:
“Stand orotan hartuz
alekada bana
hartu beharko dugu
autokarabana.”
III
Arratsaldeko lauak
azoka beterik
mutil bat ikusi dut
desesperaturik:
“Jendartean etzagok
bulkada faltarik
eta neskak eztik nahi
Bulkada besterik!!”.
IV
- Txatartegiko ipuinak
erosiko aitai?
- Mekanikua da ta
gehio eztitu nahi…
- Gizaki bakartiak…
- Ez, gaur ez behintzat, ai!
- Ta Itsasoa gara?
- Haragizkoa, bai.
V
Ikastaro bateko
hausnarren almazen,
liburu batek dio
“Hau koaderno bat zen”.
- Bazan garaia hasteko
apunteak saltzen!
Mario Conde hala
hasi zan, hain zuzen.
VI
A ze buila Irrien
Lagunen Klubetik!
- Ama, Pupu ta Lore
ikus’ittut hortik!
- Etzaitea urrundu
amatxon errotik;
hau buka bitartean
hel nazazu eskutik.
VII
Zapatua pasata
postutxoen bueltan
gazte batek esan du
begiak libretan:
“Hemen pasau dodazan
zazpi orduetan,
diruak emot’eban
bitsa eskuetan!”.
VIII
  Hiru maria nahi dot,
berau dot begiko!
- Ba Poto nobela da
neure faborito!
- Horregatikan teman
ezkatxik hasiko:
hiru maria poto
erosi ta kito.
IX
- Azoka amaitu da,
zein edarto, châpeau!
Irakurzale danak
asetuta bapo,
dana txukundu daigun
hurrengo urterako,
frogarik itxi barik
autopsiarako.

Doinua: “Lili Marleen”.

Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.