Euskal poetak, Euskal Herrikoak eta beste batzuk

  • Batzuen artean ::Ahotsa, hitzak, hizkuntzak

    Euskaltzaindia

    orrialdeak ::384

    prezioa ::15€

Ahotsa, hitzak, hizkuntzak
Ahotsa, hitzak, hizkuntzak
Literaturaren inguruko nazioarteko adostasun zientifikoari kasurik egin barik, Euskal Olerki-Antologia titulupean argitaratu dute euskal literatura eta gaztelaniazko literatura biltzen dituen liburu hau, itxura bikainekoa. Heliozentrismoa, kontinenteen jitoa edo eboluzio biologikoa bezain onartua dagoena –euskal literatura euskaraz egiten dena da, aleman literatura alemanez egindakoa–, ez nuke nahi, auzo lotsagatik, hemen berriro azaldu. Tristatu egiten nau axioma bat esplikatzen ibili beharra hizkuntzaren akademikoei.

Ahotsa, hitzak, hizkuntzak honen bitartez gaztelaniaz espresatzen diren idazleetako batzuk ezagutzea, esan dezadan bidenabar, atsegina egin zait. Indartsua eta era berean fina iruditu zait Angela Figuera: “Ez badiozu zure bihotz samurrari ordu berezi/ kopuru bat egunean lan egiten uzten/ Grezian fusilatua senti dadin…” hasten den Ez baldin bazara une batez hil poema sano ederra da. Ez gailena, baina ederra. Hiperión argitaletxean ei daukate bere poesia osoa.

Beti da gozatsua Bitoriano Gandiagaren ahotsa entzutea.

Beti da suspergarria Blas de Oteroren indarra sentitzea.

Baina alde handia dauka gauzak hizkuntza batean edo bestean egiteak, hori nabarmena da. Azken finean, perspektibaren araberakoa izan ohi da ikusten den panorama: Gorbeiak, Igorretik edo Orozkotik, ez dauka forma bera. Ez naiz ari emaitzaz soilik, prozesu osoaz ari naiz. Detaile batzuk aurkitu ditut zinikoak, eta beste batzuk harantza-honantza fundamentu barik dabilenarenak. Oso bestelako liburua koordinatuko zukeen, nire ustez, Euskal Herriko literaturen ikuspegi osoa daukan nonork. Antologia hau Euskaltzaindiari saldu diotenek literatura hispanikoa saldu diote, eta aukeraketa berean sartu dituzte –errespetu guztiarekin esanda– Gabriel Aresti eta Javier de Bengoechea: maila unibertsalekoak datoz Bilbon famatuak direnekin batera.

Gainera ordenagailua –esan nahi baita, erreferentziak– hizkuntza bakarrean konfiguraturik edukitzeak ez du soilik emaitza pobretzen, baizik eta akatsak ekartzen: Juan Mari Lekuonaren Meretriz illa poemaren bertsio jatorrizkoan “labaín” tildearekin dator (132. orrialdea).

Argitaratzea eta horren propaganda egitea zilegi da, noski. Batzuetan, ostera, azalpen arranditsuegiek salatzen gaituzte: “A menudo, los lectores que no conocen el euskara se acercan a la literatura vasca y chocan con el escollo de un idioma que no sólo no entienden en absoluto, sino del que ni por aproximación pueden deducir el significado de los textos literarios que se les ofrecen”. Eta horregatik egin digute mesede hau.

Azkenak
2025-05-29 | Gedar
Cintruenigon, besoz beso mobilizatu dira Frente Obrero eta Vox

"Delinkuentziarik gabeko Cintruenigo" aldarrikatu dute, ohi bezala, pertsona migratuak kriminalizatuz.


2025-05-29 | Hala Bedi
Zahartzearen negozioa agerian utzi dute Gasteizen

Zaharren egoitzen negozioa salatzen duten iragarkiak jarri dituzte Gasteizko hainbat markesinatan. Iragarkiok "Gizarte Ondoezerako Foru Erakundea”-ren sinadura daramate.


Fusionatuko diren bi ikastetxeren proiektu berria argitzeko eta adosteko eskatu diote gurasoek Jaurlaritzari

Gasteizko Adurtza eta San Ignacio ikastetxeek fusionatuta hasiko dute datorren ikasturtea, baina eskola berriaren proiektua eta plangintza falta dutela salatu dute gurasoek, beraien ekarpenak noiz eta nola egin jakin nahi dutela. “Parte hartu nahi dugu, guretzat... [+]


Hamasen buruzagia hil du Israelek, Netanyahuk baieztatu duenez

Mohamed Sinwar Gazako Hamaseko burua hilik agertu da, Israelgo armadak Gazan egindako bonbardaketa batean. Hamasek oraindik ez du baieztatu Sinwarren heriotza.


2025-05-28 | Joan Mari Beloki
Istanbul II

Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]


Gutxienez zazpi migratzaile hil dira, Kanaria Uharteetan beren ontzia hondoratu eta gero

Kanaria Uharteetako El Hierro irlan gertatu da ezbeharra: itsasertzetik bost metrora zeudela eman du buelta ontziak. 160 pertsona inguru zihoazen ontzian.


Arabako Foru Aldundia zentral eolikoak inposatzeko “eskumenak inbaditzen” ari dela salatu du Aiaraldeko Mendiak Bizirikek

Herri plataformak adierazi du 'Mendi' zentral eolikoak Orozkon (Bizkaia) ere lurrak hartzen dituela eta plan bereziko onarpenerako aurretiko izapidea abiatzea agindu duela Arabako Foru Aldundiak.


Hiru palestinar hil ditu Israelek, laguntza humanitarioa banatzen ari zitzaien bitartean

Israelek AEBetako enpresa bati eman dio laguntza humanitarioa banatzeko ardura, eta NBEk salatu du laguntza banaketako irudiak “oso larriak” direla. Israelek defendatu egin du banaketa sistema. Jakinarazi dute asteazkenean ez dutela laguntza humanitariorik... [+]


2025-05-28 | ARGIA
Hiltzeko laguntza jasotzea baimentzen duen legea onartu du Frantziako Asanbleak

Eutanasia edo suizidio lagundua gisako hitzak nahita saihestuta, “hiltzeko laguntza aktiboa” baimentzen duen legea onartu du Frantziako Asanblea Nazionalak. Senatuaren oniritzia jasoz gero, 2027an sartuko litzateke indarrean legea, kasurik azkarrenean.


Energia eta telekomunikazio sistema “erresilientea” sortzeko, lankidetza abiatu dute Goienerrek eta Izarkomek

Bi kooperatibek euren arteko elkarlanean "urrats sendoagoak" emango dituztela iragarri dute, energia eta telekomunikazio sistema "erresiliente" bat sortzeko. Deia egin diete herritarrei Itzali sistema, piztu alternatibak manifestuarekin bat egin dezaten.


Erregeen sukaldaria eta sukaldarien erregea

Saint-Cloud (Frantzia), 1810eko apirilaren 1a. Napoleon enperadorea Maria Luisa Austriakoarekin ezkondu zen, eta eztei-tarta ikusgarria Marie-Antoine Carême (1784-1833) sukaldari ospetsuak egin zuen.  

Baina Carême gorteko luxuetatik urrun jaio zen, Pariseko... [+]


Eguneraketa berriak daude