Bide katalanari jarriak

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
I
Herrialde Katalanak
eredu, aitzindari,
ekinbide pragmatiko,
lege borrokalari.
Hiru urte ta gehiagoz
deliberatzen ari
ta Stop esan diote
bide katalanari.
II
Legezko bide guztiak
Madrilek eskatuta
Parlamentak, Gorteek ta
herriak bozkatuta.
Abortuaren legeaz
PP hain kezkatuta
jaio baino lehenago
hil dute Estatuta.
III
Kontsentsuaren aldeko
gurtza ta gomendio
Parlamentean gehiengoz
orraztua propio
Gorteetan zepillatu,
Guerra bakeaz fio?!
Orain Konstituzionalak
makina pasa dio.
IV
Ibarretxeren plana zen
Gorteetan erori
kontsentsurik ez zuela,
aitzakia bai lodi.
Ta katalanek sinetsi
gure Zapaterori
pragmatismoa ez baizik
fede gehitxo zen hori.
V
Gero manifak, jendetzak
ta hauteskunde jira
protestaldi neurtuaren
erromes jaialdira.
Hemengo joerak ere
onargarri ez dira
beti elkarri ez beste
norabaite begira.
VI
Geure barrutiak sortu
hazi berriak bota
geure mugarriak sartu,
hor gogor egin kontra.
Nahiz ustelduta dagola
behin eta berriz konta
ez hesola, ez estaka
ez dira eroriko-ta.

Doinua: “Agure zahar batek zion”.

Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!