Jubilazio adina atzeratzeari jarriak


I
Zazpi-sei dugu kasualitatez
Txirrita hil zen edadea,
Zortziko txiki baten puntua
edo herrenka parea.
Maiz logikari buelta ematea
da bertsoaren klabea
gehiagok ere logika iraultzen
a ze abilidadea!
Sei-zazpi jarri digutenean
sortu zaigun nahigabea!
II
Izerdi arteko hartu-emana
ulertzen du arrazoiak.
Gaur/atzokoak bihar/gaurkoak
lan ta atseden sasoiak.
Baina ez dauzka zertan garbitu
Tertziopelozko siloiak.
Ez geure omen ditugun kutxen
balantzetako milioiak.
Ez zulo txuri-urdinak atzo,
ez gaur urrezko lehoiak.
III
Bizi osoko maitasun hura
eraman du iraganak.
Bizi osoko gauza berriak
gugana heldu diranak:
Bizi osoko kartzelaldiak,
eta hipoteka planak,
Bizi osoko soldata(k) batzuk
karguren batek emanak (?)
ta izerditik jaten duenak
bizi osorako lanak.
IV
Piramidea irauli denez
urteak pasatu ahala,
eta gailurrak estua behar
soilik behea zabala.
Zabaldu dena luzatu eta
dena konpontzen da hala
bestela dena dator behera,
dorre bikien itzala…
Erretiroa dagokiona
goian balego bezala.
V
Batzuentzako plazer handia
segun ze lan egitea,
horiei gauza diren artean
zabalik utzi atea.
Beste batzuek bizi osoan
ez probatzeko suertea
ta absentismo laboralaz, zer?
Sarri iruzur betea...
Baina, ertzainei barkatzen diet
lanera ez joatea.
VI
Lan erreforma mahai gainean
krisiak aurrera darrai.
Zama, jasaten ari denari
eta sortu zutenek jai.
Aberastasun pimarideak
behar du eztabaidagai.
Erreformaren efikazia
ez dut zalantzan jarri nahi:
Lan egiteko jende gehio ez,
kobratzeko gutxio bai.

Doinua: Bogart eta Bilintx.

Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.

ASTEKARIA
2010ko martxoaren 14a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argiako Bertso jarriak
2023-01-10 | Imanol Lazkano
Bertso berriak, txapelketako finalari jarriak

Abenduaren 18an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaletik bueltan jarritako bertsoak.


Xanti Zabalari omenaldia martxoaren 16an
Bertso idatziei ahotsa emateko garaia

2019-03-03 | Miren Osa Galdona
Zeruko Argia eta ARGIAko bertso jarriak
Xanti Zabala "Lexo"ren emaria

2014-01-19 | Imanol Lazkano
Basarriren mendeurrenean
Doinua: Ari naizela

 

Bertsolaritza zeraman bere
bihotz eta bekokian
berrikuntza bat behar zuela
ere berak bazekian.
Ostatuetan jaio zen hura
txertatuaz antzokian
urrats berririk eman ez balitz
norabide... [+]

Eguneraketa berriak daude