I
Neguak hoztu ezezik,
lasaitzen du erritmoa:
erregaloen zirrara,
detaile baten mimoa…
mahaiaren bueltan jarrita
familiko arrimoa…
denek nahi eta hainbestek
falta duen animoa.
II
Irudi dizdiratsuak
marrazki handi ta guzi,
koloretako bonbilak
dira kalean nagusi.
Nahiz ta denentzat ez duten
ematen horren itsusi,
barrua ilun duenak
argirik ezin ikusi.
III
Sakabanatze ankerra
hamabi hilen laburpen
presoek kartzelan urrun
jarraitzen dutenez aurten
halako jakinmin tristez
hara zer jakingo nuken;
haiek urte hasiera
nola ospatuko zuten.
IV
Baserritarrez jantzita
eta trikitia jotzen
Zaldibin hogeitalauan
abesten da gogoz, ozen
baina aurten kanturako
ahots bat gutxiago zen;
falta direnen zerrenda
ari da areagotzen.
V
Abesti klasikoa da
“Hator, hator” eder hori,
barruan zirrarak pizten
dizkiona edonori.
Gaztainek danbolinean
jarraituko dute gori
esperoan ea zuen
eskuetan noiz erori.
VI
Biharkoa begi onez
begiratuaz nolanahi,
ametsak libre dira ta
jarrai dezatela ernai.
Hartzazue denok gure
babesik goxoena, bai:
ta zuri, segi indartsu
ta urte berri on, Xumai.
Doinua: “Kanta batzuek jartzeko”.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...