Txapelketa Nagusiari jarriak

  • I
    Txapelketaren lehia eroan,
    sormenaren afanean,
    bertsoz osatu zaigu orbela
    aurtengo udazkenean.
Alaitz Sarasola
Alaitz SarasolaNagore Legarreta
II
Ilaren menpe sartu ezinda
ez gelditzeko penetan,
bazkalordua aurreratu da
makina bat sukaldetan.


III
Hitz neurtuei doinua jarriz
segundo gutxi batzutan,
denek nahi dute baina bakarra
ipiniko dute puntan.


IV
Txalo hotsekin lehen agurra
horra aurkezpen txartela,
sarri bakoitzak duen tenplea
erakusten du horrela.


V

Zenbat buru hainbeste epaile
begi-belarriak adi,
kakots arteko puntuak jarriz
epaitu ezin denari.

VI
Laudio, Leitza, Bilbo, Uztaritze…
mapa behar du txoferrak,
deskubritzeko dauzkagulako
Euskal Herriko bazterrak.

   
VII
Pilotaleku handiak lepo
denak gertu lehiarako,
artekariak egon balira
lanik ez zuten faltako.


VIII
Batzuk haserre, besteak ados,
ta iritziak hamaika,
bertsotan ere denen gustoa
egitea zaila baita.


IX

Alfonbra gorri bat jarri ordez
txaleko gorriak jantziz,
hamaika lagun lanean itsu
aritu da elegantziz.


X

Oholtza gainean txalotu diren
izar handien arnasa,
ixildu gabe bizirik dirau
saioz saio, plazaz plaza.

Doinua: “Dios te salve, ongi etorri”.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argiako Bertso jarriak
2023-01-10 | Imanol Lazkano
Bertso berriak, txapelketako finalari jarriak

Abenduaren 18an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaletik bueltan jarritako bertsoak.


Xanti Zabalari omenaldia martxoaren 16an
Bertso idatziei ahotsa emateko garaia

2019-03-03 | Miren Osa Galdona
Zeruko Argia eta ARGIAko bertso jarriak
Xanti Zabala "Lexo"ren emaria

2014-01-19 | Imanol Lazkano
Basarriren mendeurrenean
Doinua: Ari naizela

 

Bertsolaritza zeraman bere
bihotz eta bekokian
berrikuntza bat behar zuela
ere berak bazekian.
Ostatuetan jaio zen hura
txertatuaz antzokian
urrats berririk eman ez balitz
norabide... [+]

Eguneraketa berriak daude