Izenak


2009ko ekainaren 14an
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Yolanda Arrieta idazleak gizarte postmoderno eta “autista” hartu du hizpide Off-on liburuan (Erein). Genero ugariko idazlanak bildu ditu, mikroipuinetatik hasi, poemetatik pasa eta aforismoetaraino.

 

Elkar diskoetxeak dozenaka euskal talde eta bakarlariren 60 abesti bildu ditu hiru bildumatan: Gaupasa (gure herrietako plazak alaitu dituzten taldeak), Ama Eskual Herria (Iparraldeko musikariak) eta Rock eta Rollin (euskal R&R-aren ordezkariak).

 
 

Iker Larunbe atarrabiarra gailendu da Euskadiko 29. Gipuzkoar Aurresku Txapelketan. Bera da txapelketa irabazi duen aurreneko nafarra.

 

BBDO agentzia argentinarrak irabazi du El Sol Publizitate Komunikazioaren Iberoamerikako Jaialdiko ‘Platinozko Eguzkia’ saria, Doritos produktuarentzat egindako Que vuelvan los lentos kanpainagatik. Donostian egin da El Sol jaialdia.

 
 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.