Mendiguaizaletasunari jarriak

Aitor Sarriegi
Nagore Legarreta
I

Kritika denek autokritika
behar dutela jakinda,
bertso sorta bat jartzera noa
bestela zeri ekin ba!
Lehengo batean pentsatu nuen
etxean egon ezinda
goiza pasatu behar nuela
mendi-buelta bat eginda
barkatu, orain trekking da.
 
II

Egia esan, ez naiz askotan
mendian zehar ibiltzen.
Baina Txindokin izan nintzela
nola ia aspaldi zen,
joan nintzen da iturrirako
hasi nintzenez umiltzen,
bertan eseri eta jendea
hasi orduko hurbiltzen
begira geratu nintzen.
 
III

Jantzi galtzerdi erronbodunak,
boten mihiari tira.
Panazko galtzak, heltzen zirenak
belaun nahiz zango erdira...
Noiznahi gelditu eta zeudenak
paisajeari begira
txanoa eta zahatoarekin
joaten zirenak mendira
orain nora joaten dira?
 
IV

Lehengo zahatoa gaur camelbaka
edo gerrian botila.
GPSaz fidatzen gara,
zertarako harrespila?
Hiru-lau barra energetiko...
eta, patata-tortila?
Bi bastoirekin goazen artean
itsu-itsu tontor bila
nork dakar urritz-makila?
 
V

Txubaskeroa ordezkatu da
termiko ta gore-texez.
Windstoper-ez babesten gara
ez berokiz ta ez jertsez.
Burua bete dugu mendian
aurki ez litekeen haizez...
Ia mendira ateratzeko
tarteka igande goizez
jakin behar da inglesez.
 
VI

Lehengoa nonbait paseoa zen
oraingoa kirola da.
Espero gabe nahi ez genuen
hura gara beharbada.
Euskaldun pijo moderatuak
Himalayako modara.
Ondorioa ez da hain zaila:
portatzen garen erara
martziano hutsak gara.
 
Doinua: “Saltarina da txepetxa eta”.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argiako Bertso jarriak
2023-01-10 | Imanol Lazkano
Bertso berriak, txapelketako finalari jarriak

Abenduaren 18an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaletik bueltan jarritako bertsoak.


Xanti Zabalari omenaldia martxoaren 16an
Bertso idatziei ahotsa emateko garaia

2019-03-03 | Miren Osa Galdona
Zeruko Argia eta ARGIAko bertso jarriak
Xanti Zabala "Lexo"ren emaria

2014-01-19 | Imanol Lazkano
Basarriren mendeurrenean
Doinua: Ari naizela

 

Bertsolaritza zeraman bere
bihotz eta bekokian
berrikuntza bat behar zuela
ere berak bazekian.
Ostatuetan jaio zen hura
txertatuaz antzokian
urrats berririk eman ez balitz
norabide... [+]

Eguneraketa berriak daude