Neronek jarriak

Unai Agirre
Nagore Legarreta
I

Aspaldi asko entzuten dena
ahoz-aho, atez-ate,
zer zabalkunde eman dioten
ez nintzen jantzi gaur arte.
Nahiz gaur arte ez lortu
sortu, sortzaile, sortu...
Tropelera naramate:
Ireki dudan karta batean
halaxe deitu didate.
 
II

Lehen orria zabaldu orduko
hizki larritan hor zera.
Zein jende modu iritsi ohi da
maila goren hau lortzera?
Galoi gorena lortu
sortu, sortzaile, sortu...
Dabil hitzetik hortzera
esaidazue zein alde dagon
egitetikan sortzera?
 
III

Halako marka merezi badu
bertsolarien aferak,
antzerkilari nahiz musikari
biltzen du izara berak.
Sortu, sortzaile, sortu...
Denek ez dute lortu:
arotz, iturgin ta zerak...
Titulu hori nork ipintzen du
besteek edo norberak?
 
IV

Liburu baten irakurri dut
esplikazioz beterik:
Ez da sortzerik, ez da sormenik
eta ez da sortzailerik.
Sortu, sortzaile, sortu...
Nahi baduzu zuk lortu
ni bat nator hortan berik:
Ez dut desio mundu guztiak
plater beretik jaterik.
 
V

Bertsoan zentra gaitezen eta
semantika nabarmendu:
“Bota” ta “jarri” egin izan dut
–igual “erori” ta “kendu”–.
Ezin dudana lortu
sortu, sortzaile, sortu...
Eta mundura zuzendu:
Gure jarduna globalizatu
nahi dugula ematen du!
 
VI

Forma malguak hartzen baditu
marmolak edo harriak,
ulertzeko lain egingo al du
nire burmuin elbarriak?
Sortu, sortzaile, sortu...
Esplikatzea lortu
hitzez nahiz hizkiz jarriak
bizkarrik ez dut kenduko eta
pronto dauzkat belarriak.
 
Doinua: “Iparragirre abila dela”.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argiako Bertso jarriak
2023-01-10 | Imanol Lazkano
Bertso berriak, txapelketako finalari jarriak

Abenduaren 18an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaletik bueltan jarritako bertsoak.


Xanti Zabalari omenaldia martxoaren 16an
Bertso idatziei ahotsa emateko garaia

2019-03-03 | Miren Osa Galdona
Zeruko Argia eta ARGIAko bertso jarriak
Xanti Zabala "Lexo"ren emaria

2014-01-19 | Imanol Lazkano
Basarriren mendeurrenean
Doinua: Ari naizela

 

Bertsolaritza zeraman bere
bihotz eta bekokian
berrikuntza bat behar zuela
ere berak bazekian.
Ostatuetan jaio zen hura
txertatuaz antzokian
urrats berririk eman ez balitz
norabide... [+]

Eguneraketa berriak daude