Henrike VIII.a maitemindua

Henrike VII.a
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu
Henrike VIII.a erregeak maitasun gutuna idatzi zion Ana Boleyn-eri 1528an. Badirudi gutuna Erromako espioi batek lapurtu zuela eta Vatikanoan gordeta egon dela ia bost mendez. Berriki, Britainiar Liburutegiko erakusketa batean aurkeztu dute eskutitza. Bertan, Henrikek Anarekin ezkontzeko “asmo aldaezina” zuela zioen, eta “nire bihotza betiko soilik zuretzat” izango zela. Erregearen sinaduraren alboan A.B. letrak ageri dira, bihotz baten barruan. Badirudi erregeak burua galdu zuela. Baina burua benetan galdu zuena Ana Boleyn izan zen; handik zortzi urtera, 1536an, lepoa moztu zioten Henrikeren aginduz.
 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.