Lakuako nomadak jarriak

Aitor Sarriegi
Nagore Legarreta
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
I

Lan mundua den mundu
korapilatuan
nenbilen toki onik
ezin bilatuan
baina portatuz modu
espabilatuan
mailaz maila joan nintzen
gorantz olatuan
bukatu nuen arte
non eta Lakuan!
 
II

Bulego dotorea,
soldata bikaina
–ia lehengo laneko
lau nomina haina–.
Itxurak ere izan
behar du apaina
azkenik korbatari
ere hartu tamaina...
orain agian berak
itoko nau baina.
 
III

Diru-poltsak banatzen
nahi dugun erara,
doan joaten futbol
partiduetara,
dieta bidez mugitzen
hona eta hara,
hegazkinera eta
afarietara
ez genuen nahi baina...
ohitu egin gara.
 
IV

Beheranzko pausua
modu apalean
eman arren, nork nahi nau
bere magalean?
Nola nahastuko naiz
haiekin kalean...?
Oraindik segi behar
dut eginahalean.
Ahal dela emango dut
horizontalean.
 
V

Bulegoko atetik
begira gelditu
ta benetan noanik
ez zait iruditu.
Mahai gaineko plakak
ezin hor segitu
hartu ta urtetako
hauts denak garbitu...
datorrenak hainbeste
bilduko al ditu?
 
VI

Taxiari hots egin,
ateari buelta...
jaioterrirantz noa
karta bat gordeta.
Nostalgiaz beterik
egin dut maleta
baina kontuan hartuz
gaurko aldaketa
badaezpada sartu dut
panazko txaketa.
 
Doinua: Bizkaiko aberatsak.

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!