Galesa tutik ere ez

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
The Guardian egunkariaren bertsio digitalean irakurri dugu. Errepideko seinalean ingelesez hala jartzen du euskarara honela itzuliko genukeena: “Ez sartu ibilgailu astunak”, eta galesezko itzulpena: “Ez nago bulegoan. Mesedez, itzultzeko lanak bidali”. Nola liteke horrelakorik gertatzea? Bada, Swansea herriko Udaleko norbaitek itzultzaileari e-postaz bidali zion ingelesezko esaldia galesera itzultzeko eta e-postak automatikoki itzultzailearen mezua bidali zion (“Ez nago bulegoan...). Udaleko langileak mezua hartu eta seinalean jarri. Galesaren aztarrenik ere ez zuen izango arduradun horrek...

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Galesera
2025eko uztailaren 18
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
"Galesak bizirik dirau Patagonian"

2019ko abenduaren 4
Awen Iorwerth, mediku eta irakasle galesa
"Jendeak gaixo dagoenean bere hizkuntzan artatzea nahi du"

2019ko urriaren 16
Jatorrizko hizkuntza osasungintzan
Ez da gauza bera galesez ala ingelesez erditzea

Eguneraketa berriak daude