El País Vasco...

Joxemari Ostolaza
...sería bonito si no fuese por los putos vascos”. Bidasoa inguruetako taberna bateko komunean irakurria. Ez dut ohiturarik tabernak komuntzat erabiltzeko, baina batzuetan beharrak agintzen du eta holakotan garestiena aukeratzen dut lanak behar bezala burutzeko. Oraingoan txoferrek, garraiolariek erabiltzen duten bat egokitu zait. Ez nuen aukerarik eta tripek libratu nahi zuten. Abiatu naiz. Babel bat ate gibelean eta rotringen arrastoak mezu. Portugaldarren batena, errebindikatiboa hizki gorri larriz. Azpian, boligrafo urdinez, lerro okerrez goian aipaturikoa. Sinpatikoa gaztelarra. Ez dit beherakorik ekarri.

Haatik, lehengo astean Gaztelako herrixka bateko gasolindegiko langileak esana ekarri dit gogora: “Bete egidazu”. “Euskaldunak?”. “Bai jauna...” “Hau madrildarren komuna duzu, asteburukoa eta abuztukoa bereziki. Ikusten dituzun etxe itxi guztiak haienak dituzu, eta herritarrak haien zerbitzari. Hemen ez dugu zuek adinako barrabilik bertakoa defendatzeko eta goitik behera egiten digute. Gu ez gaitu krisiak harrapatuko, ito egingo gaitu”. Harritu egin ninduen, ez nuen asmatu deus esaten.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude