Estresa kentzen duen maindirea

Izaretako estresa
Hiru urteko ikerketa eta I+G lan handia behar izan dira merkatura maindire belaunaldi berri bat ateratzeko. Izan ere, oheko arropa ez da beroa emateko eta babesteko soilik, loaldiaren kalitatea hobetzeko modua ere ematen baitute izara edo maindire berriek, egunez pilatutako estresa askatu, muskuluetako kontrakturak arindu eta nekea uxatzen duen erlaxazio sakona eraginez.

Hala esan zuen Aitex enpresako arduradun Eduarko Aznarrek. Valentziako Parke Teknologikoan aurkeztu den azken belaunaldiko maindire hori estresaren kontrako ehuna dela adierazi zuen, eta ez marketin kanpaina garesti moduan, ikerketa zientifiko luze eta nekoso baten ondorio gisa baizik.

Ikerketa horien helburua gorputzak egunean zehar pilatzen dituen karga elektrostatikoak neutralizatu eta gauez ezabatzeko gai izango litzatekeen ehuna lortzea zen. Elektrizitate estatikoa giza gorputzaren eta jantzien arteko marruskadurarengatik sortutako korrontea da, telefoniako antenek edo etxetresna elektrikoek eragindako eremu elektrikoen eragina ere ahaztu gabe. Elektrizitate estatiko horrek interferentziak sorrarazten ditu gorputzaren jarduera erregulatzen duten eta garunetik muskulu eta zeluletara doazen bulkada bioelektrikoetan. Interferentzia horien emaitza dira estresa, neke mentala, ahulaldia eta muskulu-kontrakturak, loaldiaren kalitate eskasaz gain.

Behin arazoa detektatuta, ikertzaileek pilatutako elektrizitate estatiko horren ahalik eta kantitate handiena jasotzeko gai izango litzatekeen ehuna diseinatu zuten. Horretarako Azzen izeneko zuntza aukeratu zuten, eta horrekin fabrikatutako ehun funtzionalari emandako erliebe edo tolesetan, erabiltzailearen azalarekin kontaktuan, karga estatikoa jaso, eroan eta azkenerako eliminatu egiten da. Ehunaren jostura bereziak plaka metaliko bat dauka bere mutur librean, eta egindako esperimentuen %80an loaldiaren kalitatea nabarmen hobetzen omen da (informazio gehiago www.aitex.es helbidean).

ASTEKARIA
2008ko irailaren 21a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude