Orexar arruntaren koplak

  • I

    Kantatzera noazu
    bertso bat edo bi
    gizon batek jarriak
    bere herriari
    entzunaz honi eta
    begiratuz hari.
    Patxadan bizi denak
    egiten du hori.
Jokin Sorozabal
Jokin Sorozabal bertsolariaMaddi Soroa
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
 
II

Haurrak etxez-etxe ta
amonaz-amona
zeini harrapatuko
etxeko goxona.
Erroskila txarra da
ta “Kinderra” ona,
gaileta merkeekin
ez etorri hona.




III

Amonak joaten dira
eskulanetara,
eskolatikan bueltan
umeak plazara,
Joxe etorriko da
Joanito han bada
eta azkenerako
denak tabernara.






IV

Beheko herrian dute
alkate petrala,
gurea langilea
fina ta formala,
herri guztiaretzat
mutiko leiala.
Garzonek ba al daki
zer den ilegala?




V

“Plan estrategikoa”
aktualitatean,
energia berriak
estudio-pean,
obra egin behar da
Gaztelu bidean
ta sukalde berria
soziedadean.


VI

Pinuzaleek pistak
puskatzen dituzte
basurdeek baratzan
beste horrenbeste,
dena ona dugunik
etzazute uste
ardien zintzarriek
lasaitzen gaituzte.




VII

Zaharrak nahi ez duena
gaztearentzako,
udaberriko lana
udazkenerako,
urtea pasatzen da
konturatzerako,
ez daukagu presarik
gutxi garelako.




VIII

Urtea pasatzen da
konturatzerako,
udaberriko lana
udazkenerako,
ez daukagu presarik
gutxi garelako
gutxi garelako
gutxi garelako…

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.