Jokin Sorozabal bertsolariaMaddi Soroa
II
Haurrak etxez-etxe ta
amonaz-amona
zeini harrapatuko
etxeko goxona.
Erroskila txarra da
ta “Kinderra” ona,
gaileta merkeekin
ez etorri hona.
III
Amonak joaten dira
eskulanetara,
eskolatikan bueltan
umeak plazara,
Joxe etorriko da
Joanito han bada
eta azkenerako
denak tabernara.
IV
Beheko herrian dute
alkate petrala,
gurea langilea
fina ta formala,
herri guztiaretzat
mutiko leiala.
Garzonek ba al daki
zer den ilegala?
V
“Plan estrategikoa”
aktualitatean,
energia berriak
estudio-pean,
obra egin behar da
Gaztelu bidean
ta sukalde berria
soziedadean.
VI
Pinuzaleek pistak
puskatzen dituzte
basurdeek baratzan
beste horrenbeste,
dena ona dugunik
etzazute uste
ardien zintzarriek
lasaitzen gaituzte.
VII
Zaharrak nahi ez duena
gaztearentzako,
udaberriko lana
udazkenerako,
urtea pasatzen da
konturatzerako,
ez daukagu presarik
gutxi garelako.
VIII
Urtea pasatzen da
konturatzerako,
udaberriko lana
udazkenerako,
ez daukagu presarik
gutxi garelako
gutxi garelako
gutxi garelako…