Energiaren inguruko politika berriak garatzeko beharra

  • Gorka Bueno::Energia urriko mundu baterako gida

    Manu Robles-Arangiz Institutua

    orrialdeak::234

    prezioa ::16€

Energia urriko mundu baterako gida
Energia urriko mundu baterako gida
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu
Gorka Buenok idatzi du Energia urriko mundu baterako gida. Egungo eredu energetikoa zeharo aldatu behar dela aldarrikatzen du, ikuspuntu teknikotik gaurko eredu kapitalistaren atal ahulenetakoa aztertuz, energia alegia. Buenoren ustez, energia politika zuzentzen eta erabakitzen dutenek sinetsarazi nahi diote gizarteari gauzak apur bat aldatuz sistema osoak bere horretan jarrai dezakeela. Alegia, berotze globalak eredu energetiko eta ekonomikoarekin zerikusi handia duela argi egon arren, aski dela zuzenketa txiki batzuk egitea horren ondorioak leuntzeko. Beraz, produkzioaren eta energia-kontsumoaren etengabeko hazkundea zalantzan jarri beharrik ez legokeela defendatzen dute. Sakoneko auzia, ordea, guztiz bestelakoa da Buenoren aburuz.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.