Euskalki eta azpieuskalki
arteko diferentziak
edo ondoko erdaretatik
jasotako herentziak...
Guk bota eta noiznahi beretzat
hartuak konpetentziak...
Soberan diren silabak edo
hitz artean irentsiak...
baina ez dira hoiek aipatu
nahi ditudan lizentziak.
Bertsolaritza sartu orduko
kulturaren merkatuan
maila benetan gora igo da
kontuan eta kantuan.
Eskubideak zirenak ustez
gurutzaturik patuan
sinadura bat bota genuen
SGAEren kontratuan,
espero gabe murgildu ginen
Ramoncinekin tratuan.
III
Deitutakoan oso gustura
joanagatik plazara
eskubidea ulertu dugu
Sony Recordsen erara.
Behin kantatu ta behin kobratzeko
izaten dugu parada
bizi osoan kobratzen beraz,
zergatik hasiko gara?
Gure ahotik irten orduko
bertsoa herriarena da.
IV
Lasai gaitezen, gure garunak
egindako ahaleginak
ez ditu eta baliatuko
datorren lehen ziztrinak.
Ezezagutzak sortu ohi ditu
sarri ulertu ezinak
Creative Commons, edo Copyleft
neurri-neurrira eginak
hortarakoxe daude aukeran
lizentzia ezberdinak.
V
Baina lepora bota aurretik
ezer edozein izeni
aitor dezadan, beste guztiak
bezala hasi nintzen ni.
Bertsolariok ez gara U2,
Lanku ez da noski, EMI
beraz zergatik dena geuretzat
gordetzen hainbeste premi?
Bertsoa gurpil hortan sartu da
baina ez zaio komeni.
VI
Niri berdin zait jaialdia den,
afaria, txapelketa...
argitaratze-lizentziari
jarri nahi diot arreta.
Esna gaitezen bertsolariok
aspaldi gabiltza eta
Copyright-aren mundu zoroan
zerbait kobratuz tarteka
ezker besoa altxatuz baina
eskuin hankatik herrenka.
Bi mila eta seigarreneko
zazpigarrenaren bata,
bertsolaritzak errepideetan
esparru berria dauka:
entzun dudanez, bertso-eskoletan
ematen da orain plaka,
DGTaren agente denak
puntuka hasi dira ta.
- Ai ene aspaldiko
besaulki laguna
berriz ere apaintzen
dugu Euskalduna.
- Igor izango al da
Gure txapelduna?
- Oker zabiltza, Igor
«Retirau» da, jauna...
- Igor, badator baina
ez zuk nahi duzuna.
II
- Atxuriko mutilak,
Ranking arabera,
Kantatuko du... [+]
Aitaren hormonetan
sorturik hazia
amaren sabelera
hurrengo jauzia.
Milaka bizigairen
hil ala bizia
borrokan erabaki
genduen auzia.
Guda amaigabe hau
da handik hasia.
II
Hil edo bizi hori
izan zen orduan
suerte apurren bat
izango genduan.
Irabazle... [+]
Doinua: «Lagundurikan danoi II», «Espainian behera» edo «Batetikan korroxka».
I
Askoren adiskide
ez soilik bezero
irrati, telebistan...
prentsan egunero
duela gutxi arte
ia Olentzero
lehen lagun nituenak
orain izu, ero
nerekin a ze amets
gaiztoak... [+]
Larunbata zen ilunabarra
irailak hamaseiean
behorrak eta zaldiak proba
jokua zeukaten Aian.
Ikusmin latza sortu zuen hark
Gipuzkoa eta Bizkaian:
milatik gora jende dexente
huraxe ikusi nahian...
Norgehiagoka behar zuena
bukatu zuten ezbaian.
Lehengo ohitura klaseak
nazkatu eta aseak. (bis)
Herritar asko gogaitu gaitu
udazken hontan paseak
usoen ordez paratxutixtak
ekarri ditu haizeak. (bis)
II
Beren «egoa» puztera
lasaitasuna haustera. (bis)
Ezin ausartu prozesuari
bere bidean uztera
pake garaian... [+]
Kexa bat ekarri dut
bertso bihurtuta
telebistak aspertu
samar bainauka.
Inori bota gabe
kexa honen kulpa
ea azaltzen dudan
disimulatuta:
Euskaldun arrunta
euskaraz ohituta
(telebistan dauka
sekulako mauka)
kate bakarrak dauka
kateatuta.
Ikasturte berria
badator ta zelan!
Aulkiak gertu daude
berriz ikasgelan,
arbela zuritzear,
eskola bete plan.
Arkatz, liburu, goma,
guraize, idazlan...
ahaztu gabe «uda»
sartzea motxilan.
II
Maten hau esango du
lehenengo galderak:
-Madriletik Kubara
doa... [+]
Eguneraketa berriak daude
ARGIA.eus - Mastodonen partekatzea
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.