Zazpi euskara teknikari herriko etxeetan

  • 2006ko urrian Euskal Herri Hegoaldeko izeneko herri elkargoan lehen euskara teknikaria lanean hasi zenetik, Iparraldean beste bost euskara teknikarik ekin diote lanari. Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) ekimenez abiatu zen proiektua eta euskararen hizkuntza politika eremuka eta sektoreka biziaraztea du helburu.
Ipar Euskal Herria
Euskara Zerbitzuak Ipar Euskal Herria

Euskarak Ipar Euskal Herriko udaletan ere behar eta merezi duen presentzia izan dezan, herriko etxeetan euskara teknikariak ezartzeko proiektua martxan da 2006az geroztik. EEPko Administrazio Kontseiluan, 2005eko abenduan finkatu zen Iparraldeko herri elkargoei eta hainbat hiriri euskara teknikariak ezartzeko proposamena eskaintzea eta 2006an eskualdez eskualde eginiko itzulian aukera luzatu zitzaien denei. EEP euskara teknikarien kostuen erdia bere gain hartzeko prest agertu zen, beste erdia, aldiz, herri elkargoek edo hirietako udalek ordaintzea zen baldintza. Eta proiektua fruituak ematen hasi da. Momentuz, zortzi eremu izan dira proposamenari baiezkoa eman diotenak: Euskal Herri Hegoaldeko, Xiberuko, Errobiko, Garazi-Baigorriko, Iholdi-Oztibarreko eta Amikuzeko herri elkargoak, Baionako hiria eta Biarrizko hiria (Hendaiak bere kontura du teknikaria). Azken bi horien balio sinbolikoa handia da, bertan bizi baita Iparraldeko biztanleen ia erdia. Aldiz, EEPk ez du oraindik erantzunik jaso Bidaxuneko herri elkargotik, Hazparnekotik, Angelutik eta Errobi-Aturri herri elkargotik, nahiz eta azken horretan hausnarketan ari diren. Jean Claude Iriart EEPko zuzendariak aitortzen duenez, “balorazio aski ona egiten dugu, zeren eta hastapenean ez genekien lekuka zein erantzun mota emango zuten. Gauzak ari dira emeki-emeki egituratzen”.

Udalak dira euskara teknikarien lanaren ardatz eta herritarrak ez dira xede nagusi gisara ulertzen. Dena den, abiapuntua sinbolikoa gerta daitekeela argi du Iriartek: “Biztanle guztiek udalean baitute euskara ikusten (edo ez), eta herriko etxean ez bada euskararik ikusten, nekez izango da eredugarri beste elkarte eta orokorrean biztanleentzat. Baina, horrek zein ondorio ukanen duen biztanleen eguneroko bizitzan? Hori neke da jakiten. Eragin ona dudarik gabe, baina momentuan sobera goiz da hori neurtzeko”.

Panpi Olaizola ezpeletarra da euskara teknikari gisara lanean ari den horietako bat. Aurtengo otsailaz geroztik hamaika herri hartzen dituen Errobi herri elkargoko langilea da. Hamaika herri horietatik zazpik sinatu dute EEPrekin hitzarmena, “dena den, ni hor naiz hamaikentzat, izenpetu edo ez”. Olaizolak argi du bere lanpostuaren lehentasunak zein behar duen izan: “Hastapenean herriko etxeen galderei erantzutea”, era berean, herri elkargoko eskolak, elkarteak eta enpresak laguntzea ere bere betebeharra da. Otsailetik oraintsu arte frantsesetik euskararako itzulpenetan buru-belarri ibili da Olaizola, herriko etxeak apurka euren dokumentuak bi hizkuntzetan jartzeko ohitura hartzen ari diren seinale. “Hala ere, hori pixka bat kezkagarria zen, niretzat arranguragarria, zeren eta ikusten nituen gainerako teknikariak, denbora gehiagorekin beste gauza batzuk bultzatzeko”.

Itzulpenetatik harago

Formakuntza planak ere abiatu dituzte. “Herriko etxe batzuetan badira alfabetatu gabeko langile euskaldunak eta beraz, jadanik zerbitzu bat eskaintzen dute euskaraz, baina beste anitzetan ez dira beti euskaldunak”. Euskaraz alfabetatu gabeak eta ez dakitenak AEK-ko eskoletara bideratzen ditu euskara teknikariak. Errobi herri elkargo osoan egun 18 bat udal langile ari dira formatzen. Aurrerapauso ona dela deritzo Olaizolak, “herriko etxe guztietan izanen dira jende euskaldun batzuk zerbitzua ziurtatzeko”. Jendea apurka sentsibilizatzen ari delakoan dago eta mezu itxaropentsua helarazi du: “Aitzin pausoak egiten ari dira eta herriko etxeek agertzen dute zinez gogo bat euskarak ukan dezan bere tokia”.

“Esan beharko diezu seinaleak tindatzen dituztenei, ez dela ongi!” gisako esaldiak ere pare bat aldiz aditu behar izan ditu, ordea. Horixe omen da, ziurrenik, oztopo nagusia, “betikoa, nahastea hizkuntza eta politika eta gaurko Euskal Herriaren egoera. Batzuek oraindik nahasten dute dena, eta sinpleagoa da esatea arriskutsua dela”. Hala ere, argi du horrelako iritziak gutxiengoarenak direla.

Herriko etxetik kanpo, eta itzulpenek tarte egiten diotenerako hainbat proiektu darabiltza Panpi Olaizolak buruan. Urte amaierara begira, Olentzeroren inguruko bizpahiru ekitaldi antolatzeko nahia du. Bestalde, eskolen aurretiko eta ondorengo orduetarako jarduerak euskaraz egiteko aukera ere bermatu nahi du. Horrez gain, edozein jaialdi-edo antolatu nahi duenarentzat euskarazko saioak eskaintzen dituztenen zerrenda egitea du asmo, “askotan zailtasunak izaten baitira animazio bat antolatu nahi eta jarduera hori euskaraz lortzeko”. Aurrerago begira, Nafarroa Behereko euskara teknikariak Izpuran egin bezala, Kanbo inguruko bainuetxeetan ere euskara sustatzeko planak garatzeko asmoa du Olaizolak.

Euskal Konfederazioaren lanaren jarraipena

Orain bost urte Euskal Konfederazioak abiaturiko lan ildoari eutsi dio euskara teknikarien proiektuarekin EEPk. Hain zuzen ere, Euskal Konfederazioak Ipar Euskal Herriko 40 bat herriko etxerekin izenpeturik zituen hitzarmenak. Orain, kopuru hori areagotzea lortu dute. Jean Claude Iriarten aburuz, “orain arte, hainbat udalek ez zuten nahi izan ofizialki engaiatu, baina gure proposamena marko politiko-publiko batean sartzen da, eta ohartu gara gehiago direla horri atxiki zaizkionak, ofizialki aurkeztua zelako. Nahiz eta metodoaren aldetik jarraitzen dugun Euskal Konfederazioak eraman zuen ildo beretik”. Zenbakitan, Nafarroa Beherea da horren adibide argi. EEPren proposamenaren aurretik 12 udal zeuden Euskal Konfederazioarekin lotuta, gaur egun 24 dira.

Azkenak
2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


2024-09-20 | Gedar
Balmasedako Glefaran enpresak etengabe gainditu ditu ezarritako kutsadura-mugak

2016tik 2023ra bitartean, Pastguren paper-fabrika izandakoa erraustegi modura erabili zuen Glefaranek, elektrizitatea ekoizteko. Zazpi urte horietan zehar, errauts-partikulen isurketa-mugak urratu zituen, eta "gizakien eta ingurugiroaren osasuna arriskuan jarri" zuen... [+]


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


2.500 euroko isuna ezarri die Ertzaintzak sei aiaraldearri, iazko greba feminista orokorragatik

"Mozal legea" baliatuta jarri ditu poliziak isunak. Tubacexen eginiko piketegatik izan dira zigor gehienak.


Eguneraketa berriak daude