Gure treguari jarriak

  • I

    Ogia erostera
    kalera irtena
    edo paseatzera
    herrian barrena
    kezka bat antzeman dut
    kezka nabarmena
    denon aurpegietan
    antzematen dena:
    hautsi egin duela
    ETAk su etena.
Jon Maia
Maddi Soroa
II

Orain arte mugitu
diren denak zero
beren bizitza lasai
egin egunero,
orain agertzen dira
nazkaturik edo...
prozesuaren alde
sutsu eta bero
urtebete linboan
pasa eta gero.

III

Tregua garai honetan
kaleko hizkuntza
izan da futbolaren
inguruko funtsa,
Athletic ta Reala
segunda ta putza
estadioak beteta
zaleen laguntza...
Indar horrekin ez da
prozesurik bultza.



IV

Uste dugu bakea
eta kalapita
ez dela besterikan:
makropolitika.
Ikusle hutsak izan
sofan eserita
utzi politikoei
beren dinamika
ta gero kexatzea
ez da ba polita...

V

Orain juzkatzen dugu
egoera grabe
orain dena da kezka
eta atsekabe,
urtebete honetan
asko egin gabe
gustatzen ez zaigunaz
nazkatuta gaude
baina zer egin dugu
aldaketen alde?

VI

Ez gara herritarrak
emaitzen errudun
baina bai neurri baten
horren arduradun
emaitzak nahi ditugu
ez lanean jardun,
ez obligaziorik
soilik onuradun
negar egin baino lehen
lan egin dezagun.

VII

Orain kalean hitza
da berriz frakaso
orain dena da kezka
dena da arazo,
sinestu nahirik zenbait
esperantza lauso
badirudi, agian,
nork daki... akaso,
sekulan eman gabe
norberak bi pauso.

VIII

Politika ez dugu
metereologia
ez eszeptizismoa,
ideologia,
dena ez da etortzen
goitik eroria
soilik geratzen zaigu
patua, zoria
guk idatzi ezean
gure historia.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argiako Bertso jarriak
2023-01-10 | Imanol Lazkano
Bertso berriak, txapelketako finalari jarriak

Abenduaren 18an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaletik bueltan jarritako bertsoak.


Xanti Zabalari omenaldia martxoaren 16an
Bertso idatziei ahotsa emateko garaia

2019-03-03 | Miren Osa Galdona
Zeruko Argia eta ARGIAko bertso jarriak
Xanti Zabala "Lexo"ren emaria

2014-01-19 | Imanol Lazkano
Basarriren mendeurrenean
Doinua: Ari naizela

 

Bertsolaritza zeraman bere
bihotz eta bekokian
berrikuntza bat behar zuela
ere berak bazekian.
Ostatuetan jaio zen hura
txertatuaz antzokian
urrats berririk eman ez balitz
norabide... [+]

Eguneraketa berriak daude