Hizkuntza ereduen dantza

  • Euskaldunon bigunkeriak ez du parekorik inguruko otsoen artean. Gure hizkuntza defendatzeko egin beharreko ahaleginei buruz ari naiz. Duela gutxi, B eredu deskafeinatu bat aipatu izan da, giza-taldeen desberdintasuna gogora ekarriz. Iparraldean, Errepublikaren izenean, euskara zapaldu izan da Frantziako Iraultzatik gaur arte, inongo lotsa eta begirunerik gabe. Nafarroan ere antzeko zerbait, euskara desagertzeko ahalegin maltzur eta zitalak egin dira eta egiten dira oraindik. Eta beste probintzietan zer pairatu dugu XX. mende osoan?

    Euskararen zapalkuntza izugarria, ezer ulertzen ez zuten 5 eta 6 urteko umeen aurrean ere maisu erdaldunak ezarriz. Gaur egun, Espainiako Estatuko konstituzioak gaztelania jakitera behartzen gaitu euskaldunak. Baina Euskal Herriak ezin du inor behartu bere eremuan euskara jakitera. Eta horrela gabiltza, bigunkeriaren gaitzak jota, euskararen ezagutzan eta erabileran aurrerapauso nabarmenik eman ezinik.
Iñaki Zubeldia
Dani Blanco
Egia da euskarak aurrera egin duela irakaskuntzan, hizkuntzaren ezagutza maila apal bat ikasle askorengana iritsi dela, baina Atxagak zioen bezala oso euskara mehea entzuten da ikasle askoren ahotan, edozein gai sinpleri buruz hitz egiten hasi eta berehala “krak” egiten duena.
 
Eta orain ezin dugu atzera egin hizkuntza ereduen alorrean. Garbi dago B eta A ereduek ez dutela lortu ikasle guztiak euskalduntzea, eta ez naiz ari gai zientifikoak euskaraz ulertzeaz eta ikasteaz, elkarrizketa xume batean euskaraz egiteko gaitasunaz baizik. Horrek garbi erakusten du orain arteko sistemak ez duela balio izan legeak berak aurreikusten zuenerako ere, hau da, derrigorrezko hezkuntza bukatzean ikasle guztiek bi hizkuntzak modu normalizatu batean hitz egiteko. Beraz, beste sistema eraginkorrago bat bilatu beharko dugu.
 
Hasteko, hizkuntzak ikasteko erraztasunik handiena 0-3 urte bitarteko etapa horretan izaten omen dute haurrek eta 5-6 urtera bitarte ere bai. Saia gaitezen adin horietako irakasleak euskal hiztunik onenak, trebeenak, goxoenak, haurren psikologia ezagutzen dutenak izan daitezen. Horrez gain, presta ditzagun material bereziak, programa mailakatuak, sistema audiobisual eraginkorrak, hizkuntza modu natural errazean transmititzeko.
 
Bestalde, eskolaz kanpo ere, sortu beharko dira, bereziki zona ez euskaldunetan, aisialdirako talde euskaldun erakargarriak, begirale trebeekin, eskolatik kanpoko jardueretara ere hizkuntza heda dadin eta kalean ere poliki-poliki euskal giroa txertatzen joan dadin.

Azkenak
2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


2024-09-20 | Gedar
Balmasedako Glefaran enpresak etengabe gainditu ditu ezarritako kutsadura-mugak

2016tik 2023ra bitartean, Pastguren paper-fabrika izandakoa erraustegi modura erabili zuen Glefaranek, elektrizitatea ekoizteko. Zazpi urte horietan zehar, errauts-partikulen isurketa-mugak urratu zituen, eta "gizakien eta ingurugiroaren osasuna arriskuan jarri" zuen... [+]


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


2.500 euroko isuna ezarri die Ertzaintzak sei aiaraldearri, iazko greba feminista orokorragatik

"Mozal legea" baliatuta jarri ditu poliziak isunak. Tubacexen eginiko piketegatik izan dira zigor gehienak.


Eguneraketa berriak daude