Ezpalak


2006ko azaroaren 05ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zuberoako dantzak aztergai Barkoxen

Eusko Ikaskuntzak antolatuta, Zuberoako dantzen inguruko jardunaldia egingo da azaroaren 11n Barkoxen. Mixel Etxekopar, Patrick Queheille eta Jean Mixel Bedaxagar Zuberoako dantzen ezaugarriez arituko dira solasean eta Thierry Truffaut ikertzaileak Berdintasunak Zuberoako maskaraden eta Pirineetako eta Europako ihauteriekin hitzaldia eskainiko du. Gainera, Jean Michel Guilcher ikertzaile frantziarrak 1962 eta 1975 artean Zuberoan grabatu zituen filmak erakutsiko dituzte. Berak idatzi zuen, besteak beste, La tradition de danse en Béarn eta Pays basque français liburua.


Musika independentea entzungai

Wintercase Musika Independentearen Jaialdi Ibiltariak Bilbo, Bartzelona, Valentzia eta Madril bisitatuko ditu aurten, azaroaren 1etik 26ra bitartean. Bilboko kontzertuak Santana 27 aretoan izango dira. Azaroaren 4an Ed Harcourt eta The Veils taldeek joko dute bertan, 16an Maxïmo Park eta The Spinto Band-ek, 18an Violent Femmes eta Arab Strap-ek eta 23an Surfin’ Bichos eta Brakes-ek. Informazio gehiago jaialdiaren web gunean: www.wintercase.com


Prentsa argazkilaritzari begirada

Gasteizko zortzi erakusketa aretotan mundu osoko 162 argazkilariren irudiak jarri dituzte ikusgai, Periscopio, prentsa-argazkilaritzari begirada izenburupean. Orotara 800 argazki daude ikusgai Montehermoson, Ignacio Aldekoa Kultur Etxean, Goiuri jauregian, Kordoi Etxean, Vital Kutxa Fundazioan, Espacio Ciudad aretoan eta Amarican. Erakusketa nagusia Montehermoson paratu duten World Press Photo izenekoa da. Iaz prentsan agerturiko argazki onenak (177 guztira) bildu dituzte bertan. Interneten: www.periscopiovitoria.com.


Herrien Arteko X. Folklore Jaialdia

Asteburu honetan ospatuko da Barakaldon eta Muskizen Herrien Arteko X. Folklore Jaialdia. Larunbatean Barakaldoko Ibarrakaldu, Huescako Nuestra Señora de la Alegría eta Asturiaseko Xagardua dantza taldeek emanaldia eskainiko dute Barakaldo Antzokian. Igandean, eguerdi partean, Huesca eta Asturiasko dantzariekin batera Muskizko Intzarra taldekoak arituko dira Meatzari Antzokian. Arratsaldean, Aspaldiko Txistularien, Sestaoko Zugarramurdi taldeko txalapartarien, Elai Alai taldeko dultzaineroen eta Ibarrakalduko musikarien kontzertua entzuteko aukera izango dute Barakaldo Antzokira bertaratzen direnek.


Hiru antzerki estreinaldi Donostian

Otsailera bitartean makina bat ekitaldi izango da Donostiako hainbat aretotan, udazkeneko eta neguko kultur egitarauaren baitan. Antzerkia izango da protagonista nagusia. Orotara hogei obra inguru eskainiko dituzte, hiru estreinaldi tartean: 4 bromas y un funeral (Teatro Estudio konpainiarena), Pasos en el techo (Multiescena) eta Lapurren kobazuloa (Txalo). Bi dantza emanaldik, hamaika kontzertuk eta zarzuela batek osatzen dute egitaraua.


Nontzeflash eta Nontzefilm lehiaketak abian dira

Nontzeberri web guneak (www.nontzeberri.com) eta Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiak (FANT) Nontzeflash IV. Animazio Lehiaketa eta Nontzefilm III. Film Laburren Lehiaketa jarri dituzte martxan. Lehiaketak on-line izango dira eta lan onenak FANT 2007 jaialdian proiektatuko dituzte. Bertan ezagutaraziko dituzte, era berean, lehiaketa bakoitzeko lau saridunak. Lanak aurkezteko epeak 2007ko otsailaren 28an (Nontzeflash) eta 21ean (Nontzefilm) amaituko dira. Lan guztiak web gunean bertan ikusi ahal izango dira.


Sancho el Sabio Fundazioak web gunea berritu du

Gasteizko Sancho el Sabio Fundazioak dokumentu berri mordoa bildu du bere web gunean (www.fsancho-sabio.es). Uneotan, 25.000 erreferentzia eta 160.000 argazki dituzten sei artxibo familiar, 230.000 erregistro bibliografiko dituen liburutegia eta datu-baseko 1,6 irudi digital kontsulta daitezke Internetez. Sancho el Sabio fundazioa mundu osoko dokumentazio zentro garrantzitsuenetako bat da eta pasa den hilean 60.000 lagunek bisitatu zuten bere web gunea, horietatik %15ek Espainiako estatutik kanpo.


Azkenak
Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude