Nahi genuen bizi eta ez dira gutxi izandako eztabaidak guretzat elkarbizitzaren oinarria behar lukeena zela eta. Edozein zela ingurua ere, aurkako arrazoitzat betiko ergelkeriak entzun behar. Esaldi marabillosoan biltzen zuten gurea beti: hori utopia hutsa duzue, utopikoak zarete. Eta egiari zor, denborak ez du gure alde egin. Rafael Vera terrorista hobenduna kartzelatik kanpo dabil zorraren laurdena ere kitatu gabe. Eta hara non, Amurrion, Mikel Urrechu izeneko zinegotzi batek festa-guneari su eman eta prentsa aurreko bat ematen duen salatua izan delako. Laguntzaileak eta guzti, Abascal aita-semeak. PPkoak noski. Eta hau gertatzen da, ekintza berdintsuengatik dozenaka urteko kartzela zigorra jaso izan dutenen inguru berberean. Eta telebistan hiru hauen aurpegiari eta ahots tonuari erreparatuz, su-emailea baino su-hartzailea eta suhiltzaileen aitzinean gaudela dirudi, hain konbentzituak ikus baitzitezkeen beren gidoian. Bitartean, hau irakurtzerako Juananeko Iñaki batek berea beteta gose greban egingo du hilabetea bere iritziak bi artikulutan argitaratzeagatik. Espainiako alderdien legearen ondorioak omen, hemen bakea egiteko sortu garabi mailu bedeinkatu horren obra. Tokitan ditugu gure asmoak, seme-alabentzat nahi genuen gizarte hura.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...