Zabor hitza


2006ko uztailaren 02an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Ahaldun Nagusiak hirugarren pertsonan hitz egiten du bere buruaz, Julio Zesarrek bezala. Ulertzekoa da. Ahalduna eta, gainera, Nagusia izatea gogorra izan behar da egoarentzat. Ahaldun Nagusiak, gainera, aski ongi daki zein lotuta dauden boterea eta kontzeptuen kudeaketa. Adibidetxo bat: Errausketaren inguruko eztabaidaren baitan, Gonzalez de Txabarri jaunak Donostiako Udalak defendatzen duen konpostajeaz kontu berria ez dela esan zuen, denok baitakigu txerrijana usteltzea zer den.

Zein trebea Ahaldun Nagusi Ahalguztiduna! Hondakin organikoak birziklatzea, munduan gero eta zabalduago dagoen prozesu ekologiko eta errentagarria, txerrikeria eta usteldurarekin lotzen ditu. Nahiko harrigarria konpostajea bultzatzeko konpromisoa duen erakunde baten buruaren ahotan. Zaramari su eman, airean gai toxikoak zabaldu eta hondakin arriskutsuak sortzeari, berriz, "balorazio energetiko" izena eman diote. Errausketa bai modernoa, sofistikatua eta arrisku gabea! Eta gainera hain gustuko duten "garapen jasangarriari" laguntzen dio.

Gipuzkoan burutzen ari den eztabaida Bizkaian izan genuen duela urte batzuk. Hemen ere Zabalgarbiren erraustegiaren inguruko hitz politak eta konpromiso ugari entzun genituen, hiritarrok lasaitzeko. Dakusagun zertan geratu ziren.

Bizkaiko erraustegiaren gehiengoa enpresa pribatuena da. Inork ez daki ziur nork kudeatzen duen, Zabalgarbi enpresak berak edo enpresa eraikitzaileek. Zaborra erretzeari duela bi urte baino gehiago ekin bazion ere, ez dago argi legalki ari den ala ez. Oraindik ez da ofizialki inauguratu eta zabaltzeko baimena 19 hilabeteko atzerapenarekin heldu zen, bitartean zehaztu gabeko arazo teknikoak izan zirelarik, bi leherketa misteriotsu barne. Une honetan, matxuratuta omen dago. Matxura gertatu zenean, bi aste igaro zen berriro zabaldu arte. Enpresaren esanetan, energia ekoizpena erdira murriztu da. Langileen esanetan, berriz, energia ekoizpenik ez dago aspaldi. Beraz, zaborra alferrik ari da erretzen, "balorazio energetikoa" hutsean utziz. Bestalde, ez dago argi nora botatzen diren etengabe ekoizten diren eta segurtasunezko gordailu berezietan isuri behar diren errauts toxikoak.

Hala eta guzti, tximiniari kea dario etengabe, gau eta egunez. Ez omen da arriskutsua baina, hala ez bada, ez dago egiaztatzeko modurik. Proiektuaren Ingurumen Inpaktu Ebaluazioan jasotako neurriak ez dira bete. Hasteko, hurbileko populazioari epidemiologia azterketa egin behar zitzaion, balizko osasun arazoak detektatzeko. Haren arrastorik ez dago oraindik eta, honez gero, alferrikakoa dela esan daiteke. Gai toxikoen isurketa ere kontrolatu behar zen, eta datuak argitaratu. Bi urtetan, tximiniatik ateratzen denari buruzko datu bat bera ere ez dakigu.

Gipuzkoako agintari argiek ere osasuna eta ingurunea babesteko hitza eman dute. Zoritxarrez, aspaldi dakigu gure ahalguztidunen hitza nolakoa den: Joxe Joanen txerrijana bezain ustela. Zabor hitza.


Azkenak
Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


Komunikazioa errazteko eta mintzamenaren errehabilitazioa lantzeko IA-Speak tresna garatzen ari dira Nafarroan

Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Eguneraketa berriak daude