Orain ez, orain bai

Martxoaren 22ko eguerdiko hamabiak ziren eta Albertok leihotik sartu zuen burua Euskalerria Irratiaren erredakzioan, albistea emateko: "ETAk su-etena iragarri behar du ordu erdi barru!". A lberto ez zen heldu hegan. Ez da Superman. Alberto Berriako kazetaria da. Egunkari euskaldunaren Iruñeko ordezkaritza eta gure irratia eraikin berean daude, eta Alberto terrazatik oinez heldu zen gure leihora. Hori bai, super heroi irribarrea zekarren. Eta nire erantzunak, kriptonita bailitzan, kolpetik ezabatu zion: "Dedio, orain ez!".

Kontua da eroturik genbiltzala Euskalerria Irratiak biharamunean Nafarroako Antzerki Eskolan zuzenean egin behar zuen irratsaio-kontzertua prestatzen. Meniaren iragarpenak galtzak bete lan genbiltzanontzat behar gehiago zekarren. Eta horixe izan zen tregua zetorrela jakin nuelarik barru-barrutik, erraietatik atera zitzaidan erreakzioa, sentimendu guztien artean gailendu zitzaidana: "Dedio, orain ez!". Geroxeago erreakzio hartan pentsatzeko unetxo bat hartu nuelarik, kezkatu nintzen: sufrimendu askoren amaieraren hasiera, eta ni hotz, neurekoi.

Korrika eta presaka, Pernando Barrena, Patxi Zabaleta eta Maiorga Ramirez gonbidatu genituen biharamuneko saio berezira. Helburua, kinka politiko berriaren argazkia eskaintzea Nafarroako Antzerki Eskolan elkartu ziren 300dik gora lagunei, ilusioa pizte aldera. Zinez eskertzekoa izan zen halako egun zailean hiru politikariok gure gonbitea onartzea. Helburua, baina, ez genuen bete. Saioaren amaieran hiruokin 20 bat minutuko mahaingurua egin genuen. Hura amaituta, hainbat ikus-entzule hurbildu zitzaizkigun saioagatik zorionak ematera, oso ongi pasatu zutela esatera eta politikarien solasaldia sobran zela gaineratzera. Dozenaka lagunek esan ziguten politikarion ahotik "betikoa" entzunda aspertu zirela, noiz eta su-etenaren iragarpenaren biharamunean, haien hitzek bereziki ilusionagarriak izan behar zuten egunean.

Ez nintzen, beraz, bakarra ilusioa faltan zuena. Idurre Eskisabel lankide eta lagunak ederki azaldu du egoera: "1998ko su-etenarekin, poz betea sentitu genuen, goitik beherakoa, koloretakoa. Orain, poz txuri beltzezkoa sentitu dugu, erdipurdikoa, huts samarra". Zergatik? Horixe da galdera. Eta ez da erantzuten erraza. Lehenik eta behin, iragarritako su-eten baten kronika izan da. Eta duela zortzi urtekoak ezustean harrapatu gintuen. Halaber, ez dira alferrik igaro zortzi urteok, denbora horretan alde batekoek zein bestekoek sufriturikoa zama handi samarra da.

Nolanahi ere, nire uste apalean, arazo nagusia ez da hori. Arazoa da gizarte zibilak eraman gaituela gauden egoera politikora. Afera da gizarte zibila eragile politikoen oso aurretik joan dela, urtetan, bakegintzari eta normalizazioari doakionez. Kontua da orain, fase erabakigarrira heldu garelarik, gizarte zibila nekatuta dagoela atzetik, oso atzetik ibili diren politikariekin.

Hain zuzen ere horregatik guztiagatik kezkagarria begitantzen zait hainbat eragile, seguru asko intentziorik onenarekin, esaten ari direna: gizarte zibilaren parte-hartzea ziurtatu behar da, gizarte zibilak erabakigarria izan behar du, gizarte zibilak prozesua blindatu behar du… Horrekin guztiarekin ados nago. Bilboko manifestaldia oso ongi egon zen. Baina, kasu, ez dezagun para prozesua ongi amaitzearen arduraren zama gizarte zibilaren bizkar.

Izan ere, gizarte zibilak, gizarte mugimenduek, kultur taldeek, koadrilek, herritar arruntek, bete dute jada haien zeregin nagusia. Eragile politikoak bakerantz eta normalizaziorantz bideratu dituzte, akuilatu dituzte, bultzatu dituzte. Eta orain, azken txanpan zorioneko mahaian edota mahaietan negoziatzearen lana politikariena da. Haiek dira hori egin dezaketen bakarrak. Ardura, beraz, haiena da. Eta erakutsi beharko dute haien gizartearen maila berean daudela. Badakit demagogiko samarra dela gizarte zibilaren eta politikarien arteko halako banaketa egitea. Baina nago honako honetan banaketa guztiz zentzuzkoa dela.

Su-eten, negoziazio, akordio asko izan dira orain arte, baina zalantza izpirik gabe, egungoak inoizko baldintza objektiborik zein subjektiborik onenak dira bake eta normalizazio prozesua behar bezala finitzeko. Izan ere, Madrilgo Gobernuak zein Ezker Abertzaleak akordio batera heltzeko premia larria dute. Arazorik handiena, aulkiaren hirugarren hanka izan daiteke, prozesutik etekin politiko garbiegirik aterako ez lukeen EAJ. Espero dezagun guztiok, interes alderdikoiak bazterrean utzita, zintzotasunez, eskuzabaltasunez, arduraz negoziatzea. Eta hala egiten badute, ziur naiz gizarte zibilak ilusioa berreskuratuko duela. Dedio, orain bai!


Azkenak
Hezkuntza publikoko irakasleek akordioa lortu dute Jaurlaritzarekin

Tentsio handiko ikasturtea amaitzear, ostegunean hasi eta ostiralean jarraituriko azken negoziaketa maratoian Eusko Jaurlaritzarekin akordioa sinatu dute sindikatu guztiek, ELAk izan ezik. Datorren asteko grebak bertan behera geratu dira. Segidan, adostu dutena eta batzuek eta... [+]


Menopausian elikadura lagun izateko tresnak

Andrea Velasko dietista eta nutrizionistak elikaduraren bidez menopausiak eragindako aldaketak kudeatzeko zenbait gako eman ditu.


Ondo ereindako uzta

BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.

---------------------------------------------------------

Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]


Maiatzaren 18an ospatuko dute Sortzen jaia Takoneran

Sei urteko etenaldiaren ostean, maiatzaren 18an, Sortzen jaia ospatuko dute Takoneran D ereduko eskola publikoen aldeko jaia.  Ikuskizunak, haurrendako jolasak eta Gorka Urbizu edota Borla taldeen kontzertuak izango dira.


Zure onurarako da

Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.


47 milioi euro gehiago Esako urtegiaren segurtasuna bermatzeko

Ebroko Konfederazio Hidrografikoko (CHE) lehendakariak egin du iragarpena aste hasieran: Esako urtegia handitzeko lanen laugarren moldaketari aurten ekingo diote eta urtegiaren eskuin magala egonkortzeko 47 milioi euro gastatuko dira.


2025-05-09 | Arabako Alea
Gasteizko lorezainak udalarekin bildu dira lehen aldiz

Gasteizko Udalak esan du enpresa negoziatzera deitzen ari dela. Sindikatuek eskatu diote Gasteizko langileak defendatu ditzala Enviserren jabea den AEBetako inbertsio funtsaren aurrean.


“Txosnak eta herri jaiak defendatzeko” ekimena egingo dute maiatzaren 31n Bilbon

Bilboko, Gasteizko eta Donostiako herri jaietako ordezkariek agerraldi bateratua egin dute maiatzaren 8 honetan, txosnei jarritako zailtasunak salatzeko eta jai eredu herrikoa "desagertzeko arriskuan" dagoela ohartarazteko.

 

 


Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea
“Hikaz egiten ere, eginez ikasten da”

Aurreneko aldiz Euskaraldiaren barruan Hikaldia egingo da. 83 herrik eman dute izena. Iaz hitanoa bultzatzeko sortu zen ZirHika talde eragileak antolatu du ekimena, Tauparekin batera. Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea elkarrizketatu dugu. Bi helburu dituzte estreinaldian:... [+]


Soluzioa ez da teknikoa, soziala da; Arnaldo Otegiri erantzuna

Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]


Turiel: “Bilatu daitezke arrazoi teknikoak, baina itzalaldia prezioen sistema perbertsoak eragin zuen”

Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatuta Trantsizio energetikoaren mugak izeneko bere hitzaldia... [+]


Robert Prevost estatubatuarra izango da aita santu berria, Leon XIV

"Bake zubiak eraikitzeko laguntza" eskatu dio jendeari balkoitik egin duen lehen agerraldian.


Hezkuntza publikoko irakasleen eta Jaurlaritzaren arteko negoziazioak ostiralean jarraituko du

“Proposamen oso eskasa egin du Hezkuntza Sailak, berme eta zehaztapenak txertatu barik”, kontatu dio ARGIAri STEILASeko bozeramaile Haizea Arbidek. Ostegun honetan bilera izan dute sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, EAEko irakaskuntza publikoko... [+]


2025-05-08 | ARGIA
Iratxe Sorzabal absolbitu du Espainiako Auzitegi Nazionalak, “tratu gizagabeak” pairatu izana aitortuta

Epaiak dio 2001ean Sorzabalek egindako autoinkulpazioa "tratu txarren ondorioa" izan zela, eta beraz, "baliogabea" dela. 1995ean Irunen lehergailu bat jarri izanagatik atxilotu zuten 2001ean, eta bost egunez inkomunikatuta atxiki zuten, gogorki torturatuz.


Eguneraketa berriak daude