Jesus Altuna: «Gazte garaian zuen indarra garbi azaltzen da egunerokoan»


2006ko apirilaren 16an
Barandiaran hobeto ezagutzeko balioko al digu eguneroko honek?
Jakina. Gure herriak ezagutu du On Joxe Miel aiton bat zenean. Telebistak ere 90-95 urteko aiton bat presentatzen zuen. Baina On Joxe Mielek, hirurogei, berrogei edo hogeita hamar urte zituenean, beste indar bat zeukan, noski.


Nolakoa zen On Joxe Miel Barandiaran gaztetan?
Ekimenetan eta beste gauza askotan, garai hartan zuen indarra garbi azaltzen da egunerokoan. Apala ere bai, ipintzen ditu hemen bere agintariek, Elizako agintariek jartzen zizkioten zenbait oztopo eta abar, eta onartzen ditu, baina irakurtzen dakienak ikusten du han azpian gauza asko dagoela. Zuen zorroztasuna beti ikusten da. Guk indusketa garaian ezagutu genuen zorroztasun berbera ikusten da hemen ere. Zenbat aldiz esaten du, esate baterako Errepublikako garaian-eta, sentimenduak pil-pil daudela, eta bakoitzak jartzen diola sentimendu horri bere bihotza aurretik, eta bihotzaren atzetik jartzen dituela arrazoiak... hortarako egokitzen dituen arrazoiak!


Ia guztia gaztelaniaz idatzita dago, ez da hala?
Bai. Harrigarria da gaurko ikuspegitik ikustea gerra aurreko orri bakan batzuk izan ezik beste guztiak gaztelaniaz daudela. Ondoren hasi zen euskaraz idazten, gutxi gorabehera 1950. urtean, eta hortik aurrera dena euskaraz dago. Noski, hemen ailegatzen gara bakarrik gerra arte. José Miguel Barandiaran Fundazioak plazaratuko duen hurrengo alean jada euskarak parte handia izango du, eta bukaeraraino hala idatzi zuen, euskaraz.


Azkenak
Mutil-dantzak indartu eta babesteko deia luzatu du Plazara Dantzara elkarteak

Baztango lehen festak hastearekin batera, mutil-dantzak dantzatzera bultzatu nahi dituzte baztandarrak; hala adierazi dute Plazara Dantzara elkarteko kideek publikatu berri duten prentsa-oharrean. Aurreko urtea Baztanen bazterketarik gabeko lehenengo urtea izan zen eta horri... [+]


Gazako osasun zentroen %80 zerbitzuz kanpo dago

Gazako osasun sistema kolapsatzeko zorian dagoela jakinarazi du Osasun Ministerioak, erregai faltaren eta erasoen ondorioz. Urriaren 7tik 500 mediku eta 138 erizain hil ditu Israelek, eta 33 ospitale suntsitu. Rafah-tik 300.000 pertsonak egin behar izan dute ihes azken egunetan,... [+]


Heziketa perfektuaren sindromea: nekeak jotako gurasoak eta presioak itotako haurrak

Heziketa perfektua jasoko duen seme-alaba perfektua izateko nahiak eta espektatiba eta lorpenetan oinarritutako kulturak estresa, antsietatea eta jarrera arazoak sortzen dituzte, eta zabalduta dagoen fenomenoa da gainera. Hala dio ikerketa berri batek.


Ezinbesteko egoera

Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.


Hil egin da Lizarrako langile bat, gidatzen zuen kamioian istripua izan ostean

51 urteko garraiolariaren kamioia irauli egin da Ejea de los Caballerosen (Aragoi). 2024an hiltzen den 23. langilea da.


Eguneraketa berriak daude