Hitz bitan


2006ko apirilaren 16an

Itziar Zubizarretaren hitzok jaso zituen Garak: «Irudigintzaren alorrean, beste hainbatetan bezala, kritikaren ausentzia aipatu behar dugu. Badira irudigileak Euskal Herrian. Irudigile on batzuk ere badira. Baina inork ez du aipatzen nolako formak erabiltzen dituzten, istoriarekin ongi jokatzen ote duten, teknikak ongi aplikatzen ote dituzten... Badirudi haurrentzat guztia dela baliagarria, guztia ona, eta ona dena ere ez dakigula bere lekuan, ohorezko lekuan jartzen...».

Juan Carlos Perezek adierazpenok egin zizkion Ukri: «Niretzat hor dago artearen gakoa, hori da hain justu: ezezagunera joatea, ez dakigunera bidaiatzea, eta hor, ez dakigun horretan, dago gakoa. Problema gehiegi dakizunean da. Zer egiten duzu orduan? Ofizioz jardun, baina ez dago lehengo zera hura...».

Cristina Iglesias El Paísen: «Jendea jada ez da leku sakratuetara joaten liluratzeko asmoz, museoak dira artearen katedral berriak».

Kepa Muruak Geuri: «Hitza eguneroko tresna dugu komunikatzeko, baina poesiak hitzaren ohiko esanahia gainditu egiten du, ezagutzaren eta pentsaeraren muina adierazteko. Horrela, bada, poesiak hasiera batean behintzat, inork ikusi edo ulertu nahi ez duen errealitatea erakusten digu, eta errealitate hori ez du inork ikusi nahi, geure buruaren edo garen horren isla itzultzen digulako».


ASTEKARIA
2006ko apirilaren 16a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude