Ezpalak


2021eko uztailaren 20an

Liburuarekin zita apirilaren 23an

Liburuaren Nazioarteko Eguna da apirilaren 23a. Izango da irakurtzearen plazerra aldarrikatzeko eta liburugintzaren ezinak plazaratzeko aukerarik. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak irakurzaletasuna eta liburutegien erabilera sustatzeko kanpaina egiteko baliatuko du. Iruñeko Biurdana institutuan Irakurketa Publikoa ekimena egiteko probestuko dute apirilaren 29an. Ikasle, irakasle eta hainbat kulturgilek (Jose Angel Irigarai, Aitor Beltran, Joxemiel Bidador...) Enrike Zubiri Manezaundi, Fermin Irigarai Larreko eta Alexander Tapia Perurenaren testuak irakurriko dituzte. Datorren urtean ere, segur aski, izango da zer irakurri Eusko Jaurlaritzak Bilbon sortuko duen Artxibo Nazionalean.


Euskal antzerkigintzaz mintegia

Artedrama euskal laborategia izeneko mintegi trinkoa antolatu du Antzerkiola Imaginarioa taldeak. Apirilaren 17tik 23ra izango da, Aulestin (Bizkaia). Euskal sortzaileen elkargune izatea eta euskal antzerkigintzak dituen edota izan ditzakeen ezaugarriak aztertzea du xede, euskal terminologia dramatikoa garatze eta euskarazko sormen prozesuak gauzatze aldera. Besteak beste Gaitzerdi antzerki taldeak, Agerre teatroko Maite Agirrek, Antton Lukuk eta Antzerkiola Imaginarioko Aitor Agirianok eta Ander Lipusek agertuko dituzte euren lan molde, teknika eta ikuspuntuak.


Eihartzea kultur etxea itxiko dute

Hazparneko Eihartzea kultur etxea ixteko agindu du herriko etxeak, segurtasun batzordeak egoitzaren egoera txarra dela ondorioztatu eta gero. Oraino AEK, Emazteek Diote, Radio Kultura, Alternatiba taldeak eta Eihartzea kultur taldeek erabili dute egoitza eta herriko etxeak ez die beste gelarik eskaini. 1983an hitzarmena sinatu zuten Eihartzea taldeak eta Hazparneko herriko etxeak; haren arabera, udalak zaindu behar zuen kultur etxea eta eragileek ekimenak bermatu behar zituzten. Taldeok ez dute geroari buruzko bermerik eta mobilizazioak hasi dituzte. Hilaren 8an manifestazioa egin zuten eta sinadurak biltzen ari dira.


Tunick Donostian Dfotoren eskutik

Maiatzaren 4tik 7ra izango da Donostian Dfoto argazki eta bideo azoka. Ordóñez-Falcón Fundazioak antolatzen duen Kursaaleko azokan 42 galeria izango dira, mundu zabalekoak. Thomas Ruff, Helena Almeida, Edward Burtynsky eta Dario Urzayren lanak ikusi ahal izango dira. Azokaz gain, egitarau zabala apailatu dute antolatzaileek: erakusketak Tabako Fabrikan, San Telmo museoan, Espacio DV eta Okendo kultur etxean, mahai-inguruak... Aurretik ordea, pertsona biluziez osatutako instalazioak egiten dituen Spencer Tunickek instalazioa egiteko deia egin du apirilaren 22rako.


Titiriteroen Topaketak Nafarroan

Txotxongilo ikuskizun ugari ikusteko abagunea izango da datorren astean San Adrianen eta Zugarramurdin. Hilaren 18tik 20ra VIII. Txotxongilo jaialdia egingo dute San Adrianen. Besteak beste, Titiriteros de Binefar, Ditirambo, Hilando eta Pepe Luna taldeek parte hartuko dute. Apirilaren 22 eta 23an, Euskal Titiriteroen Topaketak hartuko du lekua. Behi bis, Azika, Imagina T, Tenderete, Viravolta, Goloka, Taun Taun, Kixka, Antzezkizuna, Kukubiltxo eta Bihar taldeek eskainiko dute saioa Zugarramurdiko jaialdiaren 8. urte honetan.


Herri musika eskoletara heltzeko gertu

Euskal musikak leku eskasa izan du musika eskoletan. Hutsune horretaz jabetuta, Aho bete kanta egitasmoa gauzatu du herri kulturaren transmisioan lan egiten duen Arteola elkarteak. Azken 40 urteetan sortutako 250 kantu biltzen dituen ikus-entzunezko material didaktikoa Musika Eskolen Elkartearekin elkarlanean egin du.


Antzerki liburuen denda zabaldu dute Bilbon

Yorick liburu denda zabaldu du Artezblai enpresak Bilboko San Frantzisko kalean. Artez aldizkaria plazaratzen duen enpresak antzerki testuak argitaratzeari ekin zion duela bospasei urte, ondoren Internet bidezko Yorick liburu denda zabaldu zuen eta orain Bilbokoa.


Artea zaborrarekin

Basurama elkartearen 2x1 izeneko erakusketa zabalik dago Andoaingo Bastero kultur etxean. Bertan dagoena zaborra da, baina itxuraldatua. Adibidez, pneumatikoekin egindako sofak eta egurrezko fruta kaxekin egindako jostailuak jarri dituzte. Apirilaren 29a arte izango da zabalik eta ondoren Donostiara eramango dute.


Azkenak
2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


2024-09-20 | Gedar
Balmasedako Glefaran enpresak etengabe gainditu ditu ezarritako kutsadura-mugak

2016tik 2023ra bitartean, Pastguren paper-fabrika izandakoa erraustegi modura erabili zuen Glefaranek, elektrizitatea ekoizteko. Zazpi urte horietan zehar, errauts-partikulen isurketa-mugak urratu zituen, eta "gizakien eta ingurugiroaren osasuna arriskuan jarri" zuen... [+]


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


2.500 euroko isuna ezarri die Ertzaintzak sei aiaraldearri, iazko greba feminista orokorragatik

"Mozal legea" baliatuta jarri ditu poliziak isunak. Tubacexen eginiko piketegatik izan dira zigor gehienak.


Eguneraketa berriak daude