Ihesi: Lea ibaia hiltzen den arteko bidezidorra

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Bidez bide, Kantauri aldeko artadiak, eukaliptoak, fauna eta arkitektura hidraulikoaren Euskal Herriko adibiderik esanguratsuenez gozatuko dugu. Hona Lea Ibilbidearen lehenengo zatia: Guk Amoroton hasi eta Mendexan amaitu dugu, Karraspio hondartzan, itsaso zabalari begira.

Amorotoko Oleta auzoan, Markinatik Lekeitiora bidean dagoen bidegurutzean, egin dugu hitzordua. Izan ere, laguna Durangotik etorri da, Trabakuatik, eta neu, berriz, Gernika-Lekeitiotik. Hantxe, Oletan, -ez dakit inoiz ikusi dudan hainbeste jatetxe horrelako auzo txiki batean- aparkalekua dago eta autoa bertan lagatzea erabaki dugu. Handik atzera egin behar da Amorotoko Abitara auzoko errotak ikustea, nahi izanez gero. Oletako bidegurutzean Gizaburuaga aldera ere egin daiteke eta aukera hori eginez gero, Okamika auzora iritsiko gara. Han eskualdeak inoiz izan duen injineru hidrauliko handienaren beste adibide bat ikusteko aukera dago: Bengolea lez ezagutzen dena: XVIII. mendeko burdinola-Errota eta Erdi Aroko Dorretxea.
Guk baina, Oletatik Mendexara norabidea hartzea erabaki dugu -hortaz, oraintsu inauguratu duten Lea Ibilbideari 700 bat metro kendu dizkiogu-. Arezko bidea eta egurrezko pasabideek erakutsiko digute jarraitu beharreko bidea. Beti ere Lea ibaiaren ertzetik doan bidea da. Horixe baita Lea Ibilbideak erakusten duena; Euskal Herrian ondoen gorde den ibaia: Lea.


Antzar eguneko potinak zelaian

Bidean aurrera, Olalde burdinolaren presara heldu aurretik, erret bidearen gainetik egindako zurezko pasabidea zeharkatuko dugu. Bistara laga dituzte orduko harlauza belztuak, bisitariak XVI. mendeko autobidearen berri izan dezan. Gaur egungo ingeniaritza lanen aldean, meritua ez da makala ordukoena ere.

Zurezko pasabideak eskumara egiteko aginduko digu Lea ibaia zeharkatuz eta handik baserri oste batetik gorantz egingo dugu, bideak duen porlanezko zati bakarrenetik.

Berehala iritsiko gara lehenago aipatutako presara, hura ere Bengolearen obra. Bideak berehala hartuko du berriz ere arearen kolorea eta zelai artetik Lea Goiko aldera iritsiko gara. Lau hormak zutik ditu oraindik hango dorretxeak eta bertan gordetzen dira, ondoko zelaian, Lekeitioko antzar eguneko potin koloretsuak. Hantxe dago gainera uretaratzeko bidexka ere. Hainbeste potin dago zelaian buruz behera, eguna noiz iritsiko zain. Zein baino zein koloretsuago agurtu gaituzte guztiek eta guk argazkia atereaz keinu egin diegu. Lea ibaian ibiliko dira horiek guztiak eguna iristen denean; antzarra egon ala ez egon ez dira uretara atera barik geratuko.


Eukalipto artean

Handik, bidegurutzera iritsiko gara. Eskumara begiratuz gero bide-seinaleak ikusiko ditugu: Arropain-Lekeitio dio batek; besteak Zelaia-Mendexa 55 minutu; guk, baina, hirugarrena hartuko dugu. Ez dago ezer markaturik -gu han izan ginenean ez behintzat-, baina ezkerrerantz daraman bidexka da jarraitu behar duguna. Izan ere, errekan behera goaz denbora osoan eta oraingoan ere ibaia gure bidean ezkerrera dugu, itsasora norabidean.

Arbolartera iritsiko gara; gerizpera. Eukaliptoek inguruan usain berezia sorrarazten dute; zuhaitz luze-luzeak dira, urteak dituztenak. Haien artetik egingo dugu aurrera, beti ere Lea ibaia gure ezkerrera dugula eta halako batean, pasabide berezi batek egingo digu kuku: haitzak ditugu gure eskumara eta une batez bada ere, lehengo western haietako pasabide estu batetik igarotzea tokatuko zaigu.

Han inguruan dira baita ere pinu basatiak; enbor gorrixkadun sei pinu ikusiko ditugu gure ezkerrera, eukaliptoekin nahasturik. Sendoak dira enborrak eta zuhaitz arte horretatik Lea ibaiaren urek ia-ia ukitu egiten dituztela, lo daude antzar eguneko potin gehiago.


Yarzatarren Zubieta jauregia

Handik berehala, sasoi batean itsasora arrantzan joateko erabiliko zituzten ontzi biren aztarnak zeharkatu ostean, berriz ere gune zabal batera aterako gara: itsasadarrera. Hantxe parez pare dugu Lea Ibarrean belaunaldiz belaunaldi Adan Yarzatarren Zubieta jauregia. Berez Ispasterreko herriari dagokio jauregia, baina Lea ibaiaren ertzean dago, eta historiak dioenez, Mario Adan de Yarzak landatu zuen lehenengo insignis pinua; Monterreitik ekarria, 1878an. Zubieta jauregia 1720. urtekoa da eta Martin Zalduak eraiki zuen; dorre bi ditu eta lorategi-parke izugarria inguruan, sasoi hartako estilo barrokoaren ezaugarri.


Marierrota

Sorpresatan lehenengoa izan zen amuarrainarena; izan ere, Lea Ibilbideak hamaika sekretu ditu gordeta. Horietako batzuk errekako uraren eta itsasgora eta itsas beheren indarra aprobetxatzeko asmoz sasoi baten egin ziren azpiegiturak dira. Ia Mendexara heltzear garela, Marierrota ikusiko dugu. Gu han izan ginenean itsas behera zen eta hori dela eta, orduan eraikitako arrastoak ikusteko aukera izan genuen.



Karraspio hondartzara

Behin Marierrotara iritsita errepidera eramango gaitu Lea Ibilbideak. Ibaiak jada agur esan digu Kantauriko ur gaziekin nahastu denean eta guk, azkeneko begiratua egin nahian, Karraspio hondartzara jarraituko dugu. Horretarako errepidea gurutzatuko dugu, Ondarroa eta Debara eskumatik eta Lekeitiora ezkerretik doan errepidea hain justu.

Ikusgarria hango pasaia ere. San Nikolas ermita hartzen duen Ereitiarria irlatxoak agurtuko gaitu iristean. Mendexa egunero esnatzen da hari begira, guk, baina Karraspioko hondartzatik askoz ere gertuago dugu eta hantxe amaitu dugu Lea Ibaitik zehar bidea.

Hurrengo urterako 24 kilometroko ibilbidea osatuta izango dutela agindu dute hango agintariek, Lea ibarra osatzen duten bost herriak zeharkatzen dituen Lea ibaiak dituen kilometroak dira guztiak.

Lehen amuarraina
San Jose egunean egin genuen bisita; hain justu arrantzarako kanpaina hasten zen egunean bertan. Eta, hara non, denboraldiko lehenengo amuarraina nola harrapatzen zuten testigu izan ginen. Bidean igarotzen den Olalde burdinolaren presako putzuan harrapatu zuen arraina arrantzaleak. "Zer da harrapakina?" galdetu zion Izaskunek eta kainadunak, berriz, "trucha!". Metroa bazuen arrain horrek, bai horixe!

Bengolea
Ezkerreko irudian ageri den Bengolea, Maribel Aiertzak jasota duenez, Erregimen Zaharreko artisau-industrialaren ondare arkeologikoetan onena da. Burdinola, ikaztegia, biltegia, kortak, urin errota eta presa batzen zituen. Harlanduzko presa eta handik gertu, begi biko zubia zeharkatuta, Bengolea jauregia dago eta handik gertu, errepidearen beste aldea, Lea eskualdeko gaur egungo industrigunerik garrantzitsuena dago, Okamika.

Marierrota, XVI. mendeko teknologia

Lea, ibaiaren paduran aurkitzen da Marierrota eta haren parean Leako ontziola dago. Ontziolaren egitura XIX-XX mende artean berritu egin zuten Erdi Aroko ontziolak egon ziren leku beretsuan.

1555etik XIX. mende erdira arte iraun zuen marea-errotak; martxan egon zen epe horretan eta 1980an bota egin zuten. Gaur egun ur-biltegiaren egitura irregularreko dikeak dirau zutik.

Marea igotzen zen heinean ura biltegian pilatzen zen, itsasgora arte. Orduan uhateak ixten zituzten pilatutako ura goitik behera dutxulu batetik pasa zedin, hala errotarriak mugi zitezen. Gaur egun biltegiaren barrualdea naturalizatuta dago; mareen gora-beherek limoak haztea ahalbidetzen dute. Ihitoki eta lezkadiek hartu dute balio ekologiko handiko gune hau.

Marierrota honen egilea Pedro Bernardo Villarreal de Berriz dugu. Sortzez mondragoetarra izan arren, Lea ibaitik gertu bizi izatera joan zen eta hara ezkondu zen Lekeitioko Mariana Rosa Bengolearekin. Asier Madarietak, Abertzaletasunaren Museoko teknikariak, jasota ditu injineruaren lanak eta haiek ezaugarriak.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Lea Ibarraren webgunean jasota datoz, Lea Ibilbidearen atalean, Pedro Bernardoren gaineko kontu guztiak.


Azkenak
Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


Komunikazioa errazteko eta mintzamenaren errehabilitazioa lantzeko IA-Speak tresna garatzen ari dira Nafarroan

Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Eguneraketa berriak daude