Osasuna: Txertoa prestatzen ari dira umetoki-lepoko minbiziarentzat


2005eko uztailaren 31n

Infekzioen kontrolean espezialista eta adituak direnen iritziz, giza papiloma birusaren kontrako txertoa 2008. urterako prest egongo omen da eta txerto horrek umetoki-lepoko edo zerbixeko minbizia sorrarazten duten infekzioei aurre hartzeko modua emango liguke.

Basurtoko ospitaleko Mikrobiologia Zerbitzuak "Etorkizuneko txertoak" izenburupean antolatutako jardunaldian, beste txerto posible batzuei buruz ere aritu ziren »hurrengo zenbakian aztertuko dugun barizelaren txertoaz, adibidez», baina ezin ukatu heriotza tasei begira umetoki-lepoko minbiziak gaur egun duen garrantzia: bularreko minbiziaren atzetik bera da Europan heriotza gehien eragiten dituen minbizia (15.000 urtero). Gaitza benetan larria den arren, Iruñeko Bideko Amaren Ospitaleko pediatra eta Espainiako Pediatria Elkartean txertaketa-kontuetan aholku emaile den Enrique Bernaola doktoreak esan bezala, gaixotasuna eragiten duen infekzioa prebenitu daiteke 10-13 urteko neska gazteei jarriko litzaiekeen txertoarekin.

Adituak zehaztu zuenez, txertoa emakumeek harreman sexualak izaten hasi aurretik jarri behar litzateke, noski, eraginkorra izango bada. Eta Bernaola doktorearen iritziz, behin txertoa prest dagoenean -itxura guztien arabera 2008. urte inguruan gerta daiteke hori-, txertaketak masiboa izan beharko luke. Bide horretatik, seguru dago osasun zerbitzuak prest egongo direla txerto berria beren etorkizuneko egutegietan sartzeko.

Txertoak kontrol zorrotzak pasatu ditu orain arte, eta 25.000 pertsona inguruk frogatu dute bere eraginkortasuna, mundu osoan zehar egiten ari diren ikerketa probetan. Beste gauza bat ere frogatu da: zenbat eta gazteagoa izan gaixoa, orduan eta emaitza hobeak lortzen direla, pertsona horien immunitate-sistemak hobeto erantzuten duelako. Horrexegatik gomendatzen da 10-15 urte bitarteko adin tartea dela txertoa jartzeko adinik egokiena.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude