Xubero


2021eko uztailaren 16an
Gerard Bidegainberri, donibandartu urdiñarbetarra. Barnealdekoa izanik, bortu gizonarena baino itsasoan ezagutu diot bere zaletasun agerikoena. Arraunketa. Hiru bat urte izango dira Irungo Santiagotarrak antolatu estropadan, Bidasoa gaineko Pausuko zubitik ikusi nuela arraunean, bera gabe nekez aurrera egingo zuen Ur Jokoren traineruak. Istriborretik zihoan erdialdean, arrauna uretik pasatu eta ateratzean ezker sorbalda kareletik hurbil, tente mantentzeko ahaleginetan. Berrogei urteak aspaldi xamar beteak zituen ordurako, hala ere, arraunlari eskasiak ordaintze aldera ez zuen dudarik eginen hutsa zegoen tosta okupatzeko. Eta jo eta ke arituko zen birikak lehertuko bazituen ere. Donibaneko badian aldiz, bere mutilen jarduna motorretik jarraituko zuen kronometroari begia kendu gabe. Ur Jokon bezala, abertzale mugimenduan zuen bere gustuko ontzia, AB, eta nekez ezagutuko genituen, Xubero gabeko bilerak, kanpainak, manifak, martxak. Beti tente zut. Ni baino lagun minagoak bazituen, Eltzegor gure taldean bertan Pantxoa bereziki. Clairvauxeko kartzelan ere badu bat, oso mina, bizi den artean ahantziko ez duena. Izan ere, hori izan dugu Xubero, berezia, ahanzturak deusez ezin lezakeen horietakoa.


Azkenak
Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


2024-05-17 | UEU
37 euskal ikertzailek hartu dute parte Txiotesia7 lehiaketan

37 euskal ikertzailek hartu dute parte asteartean Txiotesia7 lehiaketan. Mastodon eta X/Twitter sare sozialetatik zabaldu zituzten beren ikerketa lanak, euskaraz.


Estatuaren indarkeriaren biktimei aitortza ekitaldia eginen die Nafarroako foru gobernuak

Maiatzaren 30ean eginen dute Estatuaren eta eskuin muturraren indarkeriaren biktimen aitortza ekitaldia, Baluarten. Biktima zehatzei egiten zaien molde honetako lehen ekitaldi publikoa izanen da, eta 2019ko legearen babespean gauzatuko da.


Gose greban hil da Thailandiako monarkiaren aurkako preso politiko bat

28 urteko Netiporn Sanesangkhom preso politiko thailandiarra hil da asteartean, gose greban 110. egunbete dituenean. Urtarrilean atxilotu zuten eta epaiketarik gabe zeukaten gatibu. Monarkiaren aurkako irainak egin izana egotzi zioten, 2020an eginiko protesta batean parte... [+]


Eguneraketa berriak daude