Trenbidez haizearen erreinura

1444an sute ikaragarri bat jasan zuen Leitzak. Gaztelako eta Nafarroako erreinuen arteko mugetako liskarrak zirela medio, gipuzkoarrek, orduan Gaztelaren barruan egonik, sartu eta erraustu egin zuten.

Herriko bestak San Tiburtzioren omenez ospatzen dira abuztuaren 11n. Bestetan Leitzako Ingurutxoa dantzatu ohi da, Nafarroa hezeko dantzarik ezagunenetakoa. Ipar mendebaldeko Nafarroa hezea deitzen zaio mendialdeko inguru honi. Paisaiaren zati handi bat pagoek estaltzen dute; hauekin batera, berriz, iratzea, gorostia eta elorria dira nagusi. Hariztiak, aldiz, ez dira hain zabalak. Gainerako zuhaitzak, gaztainondoak, lizarrak, hurritzak, astigarrak, zumarrak, urkiak, ezkiak... ere paisaiaren parte dira. Pinu sailak ez dira arrotz inguru hauetan, lehen harizti zirenak ordezkatzen dituzte gehienbat.

Trenbidez, Santa Kruz baselizara

Herrigunera iritsi eta hotzaren neurria ezagutu dugu kotxetik irtetean, 1915ean eraikia izan zen Udaletxearen parean, hain zuzen ere. Leitzako auzoak etxeguneek baino baserri multzo edo baserri bakanek osatzen dute.

Herriko hainbat tokitik ikus daitekeen San Migel elizarantz egin ditugu lehenbiziko pausoak. Frontoiaren aldamenetik, garai bateko labaderoaren ondotik goaz. Berehala, "Plazaola naturbidea" seinalatzen duen kartelak norabidea erakutsiko digu. Bost minutuan trenbide zaharraren bide lauan barna goaz, ezkerrera hartu ondoren. Eskuinera Uitzira joango ginateke.

Guk oinez darraigu. Trenbideak, handik gutxira, ohiko dituen tunel batera garamatza. Guk ez dugu tunela igaro. Aurrera egingo bagenu, tunela pasa, alegia, Andoainera iritsi gintezke: bizikletaz egiteko bide ezin aproposagoa da hau.

Esan bezala, tunela baino 15 metro lehenago gora jo dugu. Gure gainean izango ditugu, ikusteko moduan, bi borda, ardi eta guzti, urte garaiotan.

Santa Kruz baseliza berriki zaharberrituan atsedentxo bat hartu dugu.

Kornietako gailurrera

Aurrera eginez, seinale zuri-horiei jarraituz beste borda batera iritsi gara. Egarri handirik ase ez daitekeen iturrian ez dugu eztarria freskatzeko adinako urik topatu. Hemen bi aukera ditugu Kornietako gailurreraino iristeko (1.062 m): seinaleei jarraituz zuzenean igo, edo bestela, eskuineko bideari heldu eta hain goranzkoa eta zuzena ez den bidea egin.

Herria utzi eta bi ordu baino lehen Kornietako gainean egoteaz gain, parke eolikoaren azpian egongo gara: Leitza-Berueteko parke eolikoa du izena. 40-45 metroko poste erraldoiek osatzen dute paisaia. Pistatik pare bat kilometro egin beharko ditugu marra zuri-horiek ezkerrera egiteko agindu arte. Asko dira haizearen indarra darabilten poste erraldoiak. Besterik litzateke energia mota hau gizarte honentzat ingurumenarekiko aurpegi zuritzea den, edo benetan alderatu ote daitekeen naturaren aurka bortitzago jotzen duten beste energia motekin. Berez, gainontzeko energia kutsatzaileen ordezko beharko luke, baina energia lortzeko bide bat gehiago da, azkenean. Galerak gehiago ditu irabaziak baino: inpaktu bisuala, mendietako eraikinak, hegaztiekin sarraskia... Onura, energia alegia, gastatzen dugunaren oso ehuneko txikia, berriz.

Leitzan elurrik ez bazen ere, goi ordeka hau elurrak estalia du.

Leitzara itzulera

Hemendik aurrera, beheranzko bidea da egin beharrekoa. Ez da galbiderik. Seinaleei jarraitzea aski izango dugu. Ostera, beheranzkoan, igotzeko egin dugun ibilbide zati bat egin beharko dugu. Ur tanta handirik ez duen iturritik aurrerakoa, alegia. Hala ere, bi bordara iristean, erditik pasa eta zuzenean jaitsiko gara Leitzako elizaren atzealdera.

Zuhaitza lapur
Aztikeria, bai garai batean eta baita gaur ere, gauza askotarako erabili izan da Euskal Herrian: begizkoa (biraoa) botatzeko, zaintiratuak edo hezur hautsiren bat sendatzeko, lapurra adur magikoz harrapatzeko... Euskaldunen ustez, madarikazioa objekturen baten bitartez transmiti zitekeen: argizarizko kandelak giza gorputza irudikatzen zuen, eta haren izpiritua kandelaren argia zen. Irudia zuen txanpona ere erabil zitekeen; horrela, lapurreta bat nork egin zuen jakiteko, txanpona okertu eta sutara botatzen zuten, lapurra ere txanpona bezala okertuko zelakoan.

Behin batean Leitzan, sagar-bilketarako Marikurrenea baserrikoek, ohi zuten bezala, bizilagunei eskatu zieten laguntza. Ordu batzuk lanean eman ondoren sagastiaren jabeek, adiskidetasun eta eskerronez, bizilagunak meriendatzera gonbidatu zituzten. Andre bizilagunetarik bat etxekoandreari merienda zerbitzatzen laguntzeko prestatu zitzaion. Ardoa "barkilu" izeneko zilarrezko platertxo batean atera zuen. Bukatu zuenean, sagarrondo zahar baten hutsunean utzi zuen eta erabat joan zitzaion burutik, non utzi zuen. Ilunabarrean baxera jaso eta bakoitza bere etxera bildu zen. Barkilua han geratu zen ahaztuta.

Baxera garbitzerakoan, etxekoandreak barkilua falta zela sumatu zuen eta senarrari horren berri eman zion. Senarrak, barkilu hura bere aitonaren aitonarena izanik, non edo non agertu behar zuela argudiatu zion. Erabiltzen azkena bizilaguna izan zela oroitu zuten. Ardoa barkiluan zerbitzatzen jardun zela gogoraraziz.

Bizilagunarengana joan ziren non utzi zuen galdetzera, baina hark ez zuen oroitzen. Marikurrenea baserrikoak etxera itzuli ziren, baina ez zeuden ados bizilagunak esandakoarekin eta lapurtzat hartu zuten. Hori frogatzeko, aztikeriaz baliatu ziren: kandela bihurritu zuten: "Kiskali dadila barkilua lapurtu duena kandela hau erretzen den bezala!" »esan zuten kandela sutara bota zutenean.

Biharamun goizean bizilagunarengana joan ziren berriro, ustez gaixo aurkituko zutelakoan; hura ordea, bezperan bezain osasuntsu zegoen. Aitzitik, sagastiko sagar arbola zahar bat ihar-ihar egin zen. Harriturik, arbola lurrera bota eta barkilua haren barruan aurkitu zuten. Indar magikoak -adurrak- barkilua «lapurtuta» zeukana ihartu zuen.

Beste behin, Leitzako herrian hau ere, gizon batek zerria saldu omen zuen, ezkutuan, zor bat kitatzearren. Haren emazteak, zerria lapurtu ziotenaren ustetan, kandela bat hartu, bihurritu eta erre egin omen zuen. Handik gutxira, bere senarra ezaguna ez omen zen gaixotasun batek eraman zuen, betiko.

Uholdeak eta autobusak itxi zuten trenbidea
Garai batean Plazaolako trenbideak Iruñea eta Donostia lotzen zituen 85 kilometrotan zehar: Imotz, Larraun, Leitzaran, Ultzama, Basaburua eta Araitz bailarak zeharkatuz. Egun, 50 kilometroko ibilbidea egin daiteke Plazaolako antzinako trenbideak zabaldutako bidetik, pagadi eta hariztietan barna, Mugiron hasi eta Andoaineraino.
Mende hasieran meatze-trena zen eta Plazaolako meategietatik Andoainera burdina garraiatzen zuen. Bide estukoa zen eta lurrin makinak mugiarazten zuen. 1914an bidaiariak eramaten hasi zen, elkarren auzo diren Iruñea eta Donostia elkartuz. Lotura lan hori egin zuen 40 urtetan zehar. 1953ko uholdeen eta autobusaren lehia gogorraren ondorioz, 1958an desagertu zen trenbidea, paisaian arrasto nabarmena utziz.


Azkenak
2025-05-02 | Mikel Zuloaga
Askatasunaren Ontzidiko Mikel Zuluaga ‘Mikelon’en adierazpena Maltatik

Deshumanizazioa barru-barruraino sartu da Mendebaldeko botereetan, eta axolagabekeriaz begiratzen diote Gaza pairatzen ari den holokaustoari; Gazan, bonbek hiltzen ez bazaituzte, goseak hilko zaitu.

Gure itsasontzia bonbardatu duten honetan inpotentzia erabatekoa da, gu ondo... [+]


Palestinaren aldeko Askatasunaren Ontzidia bonbardatu dute Maltatik gertu

Ostegunetik ostiralerako gauean dronekin egin diote eraso Gazako blokeoa apurtu eta genozidioa salatu nahi duen nazioarteko ekimenaren itsasontziari, Maltatik hamahiru miliara, nazioarteko uretan. Aktibisten artean Mikel Zuluaga Mikelon euskal herritarra dago. “Hemen hau... [+]


Immigrazioa eta sindikatuak, eskubide unibertsalak ala porrot kolektiboa

Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]


Harri-jasotzea
Harri eskolek emandako bultzada

Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]


Kanboko Marieneko lurrak irauli dituzte ELB, Lurzaindia eta Ostia sareak

Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.


Itzalaldiaren biharamunean, Espainiako Gobernuaren eta Red Eléctrica de Españaren arteko tirabirak dira nagusi

Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela Iberiar penintsula osoko argindarra joatearen arrazoia... [+]


Homo erectusek hitz egiten zekiten?

Rudolf Botha hizkuntzalari hegoafrikarrak hipotesi bat bota berri du Homo erectus-i buruz: espezieak ahozko komunikazio moduren bat garatu zuen duela milioi bat urte baino gehiago. Homo sapiens-a da, dakigunez, hitz egiteko gai den espezie bakarra eta, beraz, hortik... [+]


Iraultza, iraultza baino lehen

Böblingen, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1525eko maiatzaren 12a. Georg Truchsess von Waldburgek Wurtembergeko nekazari matxinatuak mendean hartu zituen. Handik hiru egunera, maiatzaren 15ean Filipe Hessekoak eta Saxoniako dukeak bat egin zuten errebelde turingiarrak... [+]


2025-04-30 | Jon Torner Zabala
Aramu + AimarZ
Bizirik bada, musikaren berotasunagatik da

Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.

---------------------------------------------------------

Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]


Gorputz hotsak
“Oso literala naizenez, marrazten dudana ulertzea gustatzen zait”

Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]


Eguneraketa berriak daude