Net Hurbil: Lord ingelesei lurra kendu etxeak merkatzeko

  • Britainia Handiko lur jabegoan erreforma egitea aldarrikatzeko kanpaina hasi du The New Statesman astekariak. Aspaldian ez zen horrelakorik entzun herri industrializatu batean. Laborariei lurra emateko baino gehiago etxebizitzak ugaritu eta merkatzeko asmoz planteatu dute hemen.

2021eko uztailaren 19an
Lurjabe handiei eremuak kendu eta laborari txikiei ematea, horixe izan da mugimendu iraultzaileen asmo klasikoetako bat. Oraindik ere entzuten da; laborantzak garrantzi berezia duen herrialde atzeratuetan ia beti. Baina The New Statesman aldizkariak Britainia Handirako proposatu du, nekazaritza baino gehiago etxebizitzen urritasuna konpontzeko asmotan.

The New Statesman 1913an sortu zuten, jende hezi eta erangindunen artean ideia sozialistak zabaltzeko. Fabian Society elkarte sozialista txiki baina famatuko kideak ziren bere sortzaileak, eta tartean zegoen Bernard Shaw ere. Gaur honela definitzen du bere burua kazetak: «Astekari honek fundatzaile haien ideien alde egiten du lan. Lotsagabea, dotore idatzia eta zorrotza, The New Statesman gaur ere edozein buru argirentzako irakurgai beharrezkoa da».

Britainia Handian etxebizitzak urri eta garestiegiak direlako ekin zaio kanpaina honi. «Aberats gutxi batzuek, horietako asko aristokratak, Britainia Handiko lur eremuaren %69aren jabe dira. Horren ondorioz dira hain garestiak etxebizitzak, eta milioika pertsona ezin dira etxea erostera iritsi. Sistema feudal hau bukatzeko ekin diogu ‘Land Reform Campaign’ honi».

Jason Cowley da kazetako literatur erredakzioburua eta berak idatzi du lurraren erreformari buruzko dosierraren barruan «Property Scandal» (Jabegoaren Eskandalua) izeneko artikulua. Bere ideia adierazteko, gaztetan oporretara joaten zen Cumbria eskualdean aurkitu du adibidea.

Cumbria Eskoziarekin muga egiten duen eskualde ingelesa da, Irlandako itsas bazterrean kokatua. Cowley bakantzetan Cumbriako Cark-in-Cartmel herrixkara joaten zen. Hango kale estu eta adokindunak, hipodromoa, liburu-denda zaharrak, ostatuak eta XII. mendeko eliza polita gogoratzen ditu. Baina «Cark bisitatu nuen lehenbiziko aldian, zerbait bitxia nabarmendu nuen: hango etxe txiki gehienak, baserri guztiak eta inguruetako eraikuntza guztiak kolore berdinarekin zeuden margotuta, ‘martin arrantzale urdina’ deituko genukeen kolorez. Gero esan zidaten etxe horiek guztiek Cavendish familiarenak direla, 1610ean eraiki eta XIX. mendean berritu zuten Holker Hall gazteluaren jabearenak».

15.000 akre (6.000 hektarea) baino gehiago lur ditu Holker Estate etxaldeak, Cumbriako hegoaldean. Baserriak, landa turismo etxeak... eta Morecombe Bay-ko hondartzetarako pasabidea ere berena denez, itsasertz horretako arrantza eta itsaski bilketa ere Cavendishtarrek kontrolatzen dute.

Holker Halleko jauna gaur egun Hug Cavendish da (Lord Cavendish of Furness) baina Cavendishtarren buruzagia sir Peregrine Cavendish da, Devonshireko 12. dukea. Cavendish leinuaren arrastoetan arakatuta, Jason Cowleyk esplikatzen du nola iritsi ziren gaur dituzten aberastasun izugarriak edukitzera: Erdi Arotik lurrak pilatu eta pilatu ari zirelarik, XVI. mendean monasterioak hustu eta desjabetu zirenean sendotu zuten beren indarra, eta gero aristokrazia barruan egindako ezkontza bidez jarraitu zuten jabegoak handitzen. Gaur 65.000 akre (26.000 hektarea) dituzte Britainia Handian eta beste 8.000 akre Irlandan. Aizkorriko parke naturalak 18.000 hektarea ditu.

«Zergatik izan behar du familia bakar batek, eta hau bezalako beste batzuek, hainbeste lurren jabe, hainbeste jende gazte gela bakarreko bizileku xume bat ere erostera iritsi ezin denean?», galdetzen du Cowleyk. «Erresuma Batuak 60 milioi akreko (24 milioi hektarea) zabalera baldin badu, horren guztiaren %69 biztanleen %0,2ren esku dago. Bestela esanda, 158.000 familik daukate 41 milioi akreren jabetza, eta gainerako 24 milioi familiak lau milioi akretan bizi dira». Espainia omen da lurjabetzaren kontzentrazio handiagoa duen herrialde europar bakarra.

Zergarik ez eta diru-laguntzak

Azken urteotan lur eta etxe erosle britainiarrak ari dira Europako etxalde askoren jabe egiten. Mediterraneo aldeko inbertsioen kontua ezagutzen genuen lehendik, baina orain izugarri dibertsifikatu dituzte erosketak. Gure artean, zalaparta puska bat sortu du Zuberoako baserri bat ingeles batzuek erosi nahi izanak, eta bertako laborariek egindako okupazioak. Baina Frantziako beste leku askotan, Bordele ondoko Dordoñan adibidez, herri ugaritan nagusi dira jadanik ingelesak. Bertako egunkaria ingelesezko atalak eskaintzen hasteraino. Frantziako komunikabideetan azaltzen diren erosle ingeles guztiek diote gauza bera, Britainia Handian etxea erosteko modurik ez dela, eta Frantzian (zer esanik ez Espainian) prezioak askoz apalagoak direla.

Eraikitzeko lur gutxi dela Britainia Handian, hori esaten da. Lurraren jabegoan aldaketa egitea beharrezkoa dela argudiatzeko, aldiz, The New Statesmanek dio lurjabe handiek beren eremuak ez saltzeari ateratzen diotela etekina, bere horretan atxikitzearen truke estatuak eta Europar Batasunak subentzionatzen dituelako. «Labur esateko, herritar arruntari dirua kentzen diote sakelatik aberatsen eskuetara joateko, gero horiek lurraren jabegoagatik zergarik ez dute eta ordaindu behar. Diru-laguntzak eten eta lurjabeei zergak pagatuarazi beharra dago. Lurjabeak dira, ez funtzionarioak».

Baina mendeetako endogamiak lagunduta, aristokrazia britainiarra kasik minoria etniko bilakatu da. «Mendeetan barrena elkarren artean ezkontzearen poderioz, tribu bat sortu dute, talde berezi bat, elkarren antza duten jendez osatua, hitz egiteko manera bitxi berarekin, eskola beretara joanez, elkarren interesak defendatu eta kanpora begira kontrola hedatzen dutenak, armada, Alderdi Kontserbadorea, eta gehien saltzen diren egunkariak erabiliz».

Laboristen biltzarraren bezperatan hasi du kanpaina The New Statesman aldizkariak, demokraziaren aspaldiko zorra dela eta behingoz lord zaharkituei lurrak kendu edo utziarazi behar zaizkiela argudiatuz. Artikulu sakonekin batera, irakurleen iritziak biltzen ditu foro batean. «Land Reform Campaign»en ideiak defendatzen dituzte artikulugileek, baina foroetan eztabaida handia da.

Sue Thomason izeneko emakume batek honela argitu du kanpainaren kontrako bere iritzia: «Ni ere pobreegia naiz etxe baten jabe izatera iristeko, maizter izatearekin konformatu behar dut. Nik ere uste dut gaurko egoera oso polita ez dela, baina beldurra ematen dit nire herria etxez betetako lurraldea izatera iritsi daitekeela pentsatze hutsak. Beraz, ez nator bat zuen ikuspegiarekin. Utzi diezaiegun aberatsei beren lurraldeak atxikitzen hori baldin bada eremu horiek eder mantentzeko bide bakarra. Egia da eskualde honetan ezin dudala etxea erosi, baina ez dut erosi nahi etxe hori gaur basoa den lekuan eraiki behar baldin badute».

http://www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


2024-09-20 | Gedar
Balmasedako Glefaran enpresak etengabe gainditu ditu ezarritako kutsadura-mugak

2016tik 2023ra bitartean, Pastguren paper-fabrika izandakoa erraustegi modura erabili zuen Glefaranek, elektrizitatea ekoizteko. Zazpi urte horietan zehar, errauts-partikulen isurketa-mugak urratu zituen, eta "gizakien eta ingurugiroaren osasuna arriskuan jarri" zuen... [+]


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


2.500 euroko isuna ezarri die Ertzaintzak sei aiaraldearri, iazko greba feminista orokorragatik

"Mozal legea" baliatuta jarri ditu poliziak isunak. Tubacexen eginiko piketegatik izan dira zigor gehienak.


Eguneraketa berriak daude