Gure itsasoa agortu al dugu?

  • Antxoaren eta hegaluzearen azken kanpaina penagarriek »izugarri jaitsi baitira harrapaketak» ziurgabetasuna sortu dute arrantzaleen, haien familien eta arrantzak ukitzen dituen beste sektoreen artean, ofizialki apirilean hastekoa den kanpainaren atarian. Badirudi egoera horren arrazoia gehiago dela egiturazkoa, hau da, kalak agortzen ari direlako iritsi garela horrela egotera, gertaeren (esate baterako, Prestigek eragindako kutsadura) araberakoa baino. Euskal arrantzaleen lehenengo aztarnak Paleolitokoak ditugu. Garai hartan oso ohiko jarduera zen itsaski-bilketa, eta gerora, XVI. mendean ere, Ternuako urrutiko itsasoetara joaten ziren euskal arrantzaleak balearen arrantzara. Baina gaur egun gehiegizko arrantzak eragindako krisia daukagun bezala, garai haietan ere izan ziren krisialdiak.

2004ko martxoaren 14an
Laster hasiko da antxoaren kanpaina berria, hegaluzearenarekin batera gure arrantzaleentzat eta arrantza-mota horrekin zerikusia duten gainontzeko sektoreentzat garrantzitsuena dena. Eta errealitate latza hauxe da: azken hamar urteotan gero eta antxoa gutxiago harrapatzen dela, nahiz eta noizean behin salbuespenak ere gertatzen diren. Batez ere azken hiru urteetan gertatu da harrapaketen gutxitze bortitza: 2001. urtean gure arrantzaleek 18.950 tona antxoa harrapatu zituzten, 2002an 5.000 tona eta 2003an 3.000 tona besterik ez. Zer gertatzen ari da gure kaletan? Ba al dago harrapaketen gutxitze bortitz hori esplika dezakeen arrazoirik? Edo, eragileak lehengo urtean gertatutako Prestige ontziaren hondoratzea eta antzekoak izango ote dira?

Aditu guztiek diotenez, egoera honen arrazoiak gehiago dira egiturazkoak gertakari zehatzen ondoriozkoak baino. Azken urteotan, alde batetik gehiegizko arrantza egin da, eta bestetik, erabili diren arrantza-tresnek »bolantek, adibidez» gure kalak agortzea eragin dute. Kontua larria da, izan ere ez baitira antxoaren eta hegaluzearen arrantza bakarrik une latzak pairatzen ari direnak, beste espezie batzuekin ere, legatzarekin, esate baterako, beste horrenbeste gertatzen ari baita. Hain juxtu ere egitura-arazo horrengatik ari da Europako Batasuna arrantza mugatzen, nahiz eta zenbaitetan mugaketa hori diskriminatzaile xamarra izan, herrialde batzuei besteei baino mesede handiago egiten baitie. Une honetan bertan, legatz harrapaketen muga bost urtean bortizki jaisteko aukera aztertzen ari da Brusela. Neurri horrek nolabaiteko eragina izango du gure arrantzaleengan. Hori guztia kontuan hartuta, gure arrantzaleen artean ziurtasunik eza da nagusi antxoaren kanpaina hastear den une honetan. Izan ere, azken urteotako beheranzko joerak jarraitzen badu, euskal arrantzaren sektorea hiltzeko zorian geratzeko arriskua baitago.

Harrapaketen bilakaera

Txosten honekin batera doan koadroan ikus daiteke azken hamar urteotan harrapaketek izan duten beheranzko bilakaera, nahiz eta tartean salbuespenak ere izan diren. Bilakaera bera izan dute azken urteotan hegaluzearen kanpainek ere. Antxoaren eta hegaluzearen kanpainek izandako bilakaerari ongi erreparatuz gero, argi ikusten da azken urteotan nabarmen egin dutela behera. Beraz, pentsatzekoa da gure arrantza-kanpainen arazoa ez dutela eragiten Prestigen hondoratzea bezalako hondamendiek bakarrik, eta arazoa, zoritxarrez, askoz sakonagoa izan daitekeela. Ez ditugu gure arrantza baliabideak errespetatu. Eta gehiegizko arrantza egin dugu. Horrez gain, Europako zenbait herrialdek sare pelagikoak edo bolantak erabili dituzte, eta horrek ere gure kalen agortzean izan du zeresana. Arrantza aparailuei dagokienez, euskal arrantzaleek, oro har, ohiko tresnak erabili dituzte eta itsasoko ekosistemarekiko errespetu handiagoarekin jokatu dute.

Prestigen ondorioak

Zer gertatu zen lehengo urteko kanpaina historia osoko txarrena izateko? Arrantzaleek eman dute beraien iritzia. Esate baterako, Gipuzkoako Kofradien Federazioko presidenteak, Esteban Olaizolak, adierazi zuen inoiz ez dituztela bi kanpaina hain txar egin bata bestearen atzetik. "Oraingo honetan »gaineratu zuen» inork ez du antxoarik harrapatu, ez Kantauriko itsasontziek eta ez arraste-ontzi pelagiko frantziarrek. Arrantzari nabarmen eragin zion kanpoko faktore bat egon zen joandako urtean: Prestigen fuela, harrapaketak jaistearen arrazoi nagusia, alegia". Hori dela-eta, arrantzaleek zientzialariei eskatu zieten lehenbailehen eman zezatela Galiziako kostaren aurrean hondoa jotako petroliontziak itsasoko ekosisteman sortutako kalteen berri.

Egia da Prestigek eragindako hondamendiak zerikusia izan zuela lehengo urteko antxoaren kanpaina ezin txarragoan, baina egia da baita ere adituen arabera hori gure itsasoko ekosistema pairatzen ari den egoera kaxkarrari gaineratu zitzaion beste arrazoietako bat izan zela. Ikusi egin beharko da aurtengo antxoaren eta hegaluzearen kanpainak nola bukatzen diren, emaitza horiek gure itsasoko ekosistema zein egoeratan dagoen erakuts diezagukete eta.

400 itsasontzi eta 5.000 arrantzale

Antxoaren eta hegaluzearen kanpainetatik lortzen dituzte gure arrantzaleek diru-sarrerarik handienak. Beraz, aurtengo kanpaina hain txarra suertatzen bada, arazo larriak izango dituzte, eta are larriagoak ontziak berritzeko egin dituzten inbertsioak kontuan hartuta. Antxoaren eta hegaluzearen kanpainak egiten dituen Bizkaia eta Gipuzkoako ontzidiak 400 bat ontzi eta 5.000 arrantzale dauzka. Alabaina, zeharka sorrarazten dituen lanpostu-kopurua hamar bider handiagoa da. Horren ondorioz, antxoaren eta hegaluzearen kanpainak ustelak ateratzen badira, zeharkako enplegua (portu-zerbitzuak, lonjak, arrandegiak, kontserba-fabrikak, hornitzaileak, eta abar) ere gaizki ibiliko dira.

Legatza ugaritzeko plana
Europako Batzordeak legatza ugaritzeko bigarren plana onetsi du Irlanda, Zeltar Itsasoa, Bizkaiko Golkoa eta Mantxako Kanalerako. Zientzialariek diote une honetan 143.000 tona legatz daudela, eta segurtasun-muga 103.000 tonakoa dela. Hori dela-eta, legatzaren biomasa sendotzeko plana egin beharra dago, eta ondorioz, harrapaketa-kuotak eta arrantza-ahalegina gutxitu beharko dira. Ildo horretan, legatz harrapaketak bost urtean bortizki gutxitzea proposatu du Bruselak. Zehatz esateko, urtero % 10 legatz gutxiago harrapatzea jarri du mahai gainean. Legatza ugaritzeko plan horren ondorioak leuntzeko, Europako Batasunak ontzi zaharrak desegiteko fondo bat sortu du, eta horrez gain, jardunik ezaren ordainetan diru-laguntzak emango dizkie arrantzaleei.

Ontzien suntsipena sustatzeko asmoz, estatu kideen legatzetarako ontziak desegiteko fondoak 32 milioi euro izango ditu. Harrapaketak eta arrantza jarduna gutxitzeak eragindako galera ekonomikoak nolabait leuntzen saiatuko da fondoa. Arrantza jarduera % 25 edo gehiago gutxitu behar dutenek izango dute fondoko diru-laguntzak jasotzeko aukera. Planaren arabera, EBko laguntzak jaso ahal izango dituzte arrantza jarduera aldi baterako eten beharrean aurkitzen diren ontzi jabeek eta tripulazioek. Estatu kideek, berriz, Arrantza Bideratzeko Finantza Tresnaren (ABFT) % 3 gorde dute legatza ugaritzeko plana dela-eta hartutako gizarte eta ekonomia mailako neurri horiei aurre egiteko.


Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude