Errimel merkedun barraskiloak


2004ko martxoaren 14an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
«Barraskilo hermafrodistiko» lez definitzen dute euren burua Maurice eta Marlenek. Bartzelonako Paraleloko kabaretetan bizi dira biak ere, 1940 inguruko gizartearen bazterrean. Euren generoarekin ez daude konforme, eta hortaz, inposatu zaien zoriaren aurka borrokan ari dira etengabe. Borroka hori, ordea, nekeza da oso. Hain gogorra, zulo beltzera eraman dituela bi protagonistak. Elkar ezagutu dira, ordea, eta batak bestearengan babesa topatuko du.

Itziar Lazkano eta Paco Sagarzazu aktoreak dira Txalo ekoizpen etxeak iragan irailean agertokietara eraman zuen Cabaret Latino ikuskizuneko protagonistak. Biak ere elkarrekin lan egiteko gogoa zutela-eta sortu zen Felipe Lozak idatzi eta zuzendu duen istorio gazi-gozo hau agertokietara eramateko ideia. Enkarguz idatzitako testua da, hortaz. "Ez genuen gure neurriko testurik topatzen eta, beraz, Felipe Lozari eskatu genion zerbait idatz ziezagun. Ondo ezagutzen gara eta berak bazekien Paco emakumeen paperekin ondo moldatzen dela. Nik uste horrek iradoki ziola gaia", dio Itziar Lazkano aktoreak. Lazkanok berak ere aspalditik izan du kabaret generoarekin harremana, desagertutako Karraka taldearekin zenbait musikaletan lan egin baitzuen. Karrakaren Bilbao, Bilbao lanean gainera, oraingo honetan bezala, gizonezko rola jokatzea egokitu zitzaion: "Nahiko pertsonaia anbiguoa zen ordukoa ere. Dezente urrun dago pertsonaia mota hori niregandik baina ez dakit zergatik nahiko ondo moldatzen naiz horiek antzezten. Nire barruan dagoen alderdi maskulinoa ateratzen dut".

Kabaret generoa oso erakargarria iruditu zitzaion Felipe Lozari ere, finean unibertsalak diren gaiak jorratzeko tresna paregabea delako: zoritxarra, maitasuna eta sexua, esaterako. "Historikoki begiratuta ikus daiteke oso gutxitan elkartu izan direla kabaretean bezala adierazpen herritarrak eta jasoak. Hor dago kabaret alemanaren kasua. Bertolt Brecht eta Kürt Weill bezalako jende garrantzitsua ere horrekin konturatu zen. Kabareta herritik jaiotako genero bat da, alde marjinaletik. Komunikazio sozial eta ideologikorako oso garrantzitsua izan da". Generoak historian zehar izandako garrantziaz gain, gaur egun ikusleen artean arrakastatsua izateak ere animatu zuen idazle eta zuzendaria: "Arlo komertzialean ere pentsatu nuen, noski. Antzokiak betetzeko gogoa nuen. Gero gerta daiteke edo ez, baina horixe da helburu nagusia".

Errealitatea gainera

Cabaret Latino antzezlanean Maurice eta Marlenen bizitzako 20 urte kontatzen dira. Mauricek Marlen Bartzelonako kaian ezagutu zuen, bizitzaren tratu txarrekin nazkatuta bere buruaz beste egiteko asmotan zela. Elkarrekin kabaret ikuskizun bat egiteko proposamena luzatu zion Mauricek eta halaxe, lan harreman berezia sortuko da bien artean. Historiako gertakari gogorrek, baina, euren bizimoduan eragingo dute ezinbestean. Nazionalak Bartzelonan sartzearekin Parisa jo behar izango dute. Baina han ere zorigaiztoaren atzaparretatik ezin ihes egin, naziak sartu eta kontzentrazio esparruetara eramango baitituzte. Kubara ihes egitearekin amestea besterik ez zaie geldituko. Urteak pasata, Kubara ez, baina Bartzelonara itzultzea lortuko dute azkenean. Joan-etorri horretan sentimendu berriak sortuko dira bien artean: "Bizitzak elkartu dituen bi disidente dira. Hasieran interesengatik elkartu arren, azkenerako menpekotasun emozional batean jausiko dira", dio Lozak.

Bidaia guzti horretan protagonistek Ines Uriarte eta Iñigo Fidalgo dantzarien konpainia izango dute. Eszenatik eszenara areto dantzariek Maitane Zalduegik diseinatutako koreografiak dantzatzen dituzte. Kabaretetako dantzarien soinekoak iradokitzen dituzten kate piloak betetzen du antzeztokia, momentuaren arabera argiztapenaren laguntzaz, eszenek behar duten giroa sortzeko: "Elementu oso magikoak dira. Aktore eta dantzariak edozein lekutatik irten daitezke eta oso funtzionalak dira", gaineratu du Felipe Lozak. Antzezlanaren une batean, protagonistak Parisen daudenean, Salvador Daliren aurpegia ageri da kate horien gainean jarrita. Margolaria garaiko ikonotzat du antzezlanaren sortzaileak: "Nire belaunaldikoentzat esperientzia eta originaltasunaren adierazle da. Azken batean orduko kabaret handiko protagonista zen".

Jose Manuel Urrejola Oskorriko kide izandakoaren laguntza izan du zuzendariak antzezlanaren musika aukeratzerako orduan. Antzezlanean abesti mordoa interpretatzen dutela-eta mikrofonoak erabiltzen dituzte aktoreek ikuskizun guztian zehar, horrek, paradoxikoa iruditu arren, urrundu egiten du ekintza dramatikoa ikuslearengandik. Gehiegi.

Irailean estreinatu zuen Txalok Cabaret Latino antzezlana eta Euskal Herriko antzokietan barrena eskaintzen ari dira gaur egun. Oraingoz izandako harrerarekin pozik agertu da Itziar Lazkano: "Nik uste dut jendeari gustatzen zaiola. Batzuk esan didate nahiko mikatza dela, baina orokorrean ikusleek ondo pasatzen dute. Gainera emanalditik emanaldira hazten doaz pertsonaiak eta gero eta gehiago gozatzen dugu beraiekin".

Felipe Loza, autore eta zuzendaria: «Hanka-sartze asko egin behar izan ditugu ikasteko»

Karraka konpainian aktore eta idazle lanetan jardutea egokitu zitzaion Felipe Lozari. Gaur egun antzerkiaren historia eta dramaturgia irakasle da eta idazten jarraitzen du. Zine, telebista eta antzerkirako testu andana sortu du dagoeneko. La espada de Pendragon, Teatro Mohicano eta Garbi Losadarekin batera idatzitako Lotsa gabe dira, besteen artean, antzerkirako sortutako lanak. Berak idatzitako testu bat zuzentzearen erronkari eutsi dio orain Cabaret Latino antzezlanean.

Gaur egun antzerkiaz bizi zareten asko autodidakta izan zarete, ezta?
Bai. Antzerkian hasi ginenean, Franco hil berri zela, hemen ez zegoen ezer. Ez zegoen ofizioa erakutsiko zigun belaunaldi zaharragorik eta beraz, denetik egiten ikasi behar izan genuen. Aberatsa izan zela uste dut, oso harro nago antzerkia ikasteko egin dugun bideaz. Baina era berean, ikasteko behar izan dugun denbora luzeegia izan dela iruditzen zait. Eskolatxo bat izan bagenu azkarrago ikasiko genukeen. Hanka-sartze asko egin behar izan ditugu ikasteko.

Antzerkiaren profesionalizazioak asko aldatu al ditu gauzak?
Antzerkia ez da hainbeste aldatu, ez pentsa. Hobe asko aldatu izan balitz, baina inguru hauetan behintzat ez da asko profesionalizatu. Oso taldeko izaten jarraitzen dugu. Hala ere, egia da orain taldeak ez direla lehen bezain itxiak. Hori osa ona dela uste dut. Lehen talde bakarreko partaide izan zintezkeen eta harekin solik egin zenezakeen lan. Azkenean nekatu egiten zinen. Orain hara eta hona gabiltza, betiko jendea eta jende berria gaude eta gainera lehengo giro bertsuarekin.

Autore askok ihes egiten omen dio egungo gaiak jorratzeari, zure kasua al da hori?
Aktuala den horretaz hitz egitea kosta egiten dela egia da. Baina forma kontua da edukiarena baino. Ni ere horretan nabil, aktualitateari eusten saiatzen naiz baina ez da batere erraza, oraindik ez dut deskubritu zergatik, baina kosta egiten da. Agian distantzia kontua da guztia, askotan gauzak ondo ulertzeko denbora igaro behar izaten baita. Hala ere ez da bereziki kezkatzen nauen gaia badakidalako aktualitateaz aritzen naizela beti, nahiz eta itxuraz iragandako gaiez aritu.

Autoreen figura bigarren plano batera igaro dela diote…
Asko entzuten da hori azken boladan. Autoreak beti egon dira hor eta egongo dira. Kontua da zein garrantzia sozial ematen zaion autoreari. Egia da gaur egun zuzendaria dela miresmen sozial handiena eragiten duena, baina zer axola du? Bere burua goratu nahi duen jendea da kexatzen dena. Azken batean autoreen arazoez baino beren buruaz arduratuta daudela uste dut.

Zein asmo duzu orain?
Ia perfektua den zerbait idaztea gustatuko litzaidake. Ez dut oraindik lortu baina horretan nabil. Orain antzerkirako zerbait idatzi nahi dut, hiru neskentzat. Ez naiz oso egitasmo zale, baina badakit honetan jarraituko dudala.


Azkenak
Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Eguneraketa berriak daude