Burbuila lehertzeko arriskuan

  • Azkenaldian behin eta berriz entzuten dugun terminoa da burbuila inmobiliarioa, alegia, etxebizitza eta eraikinek neurriz kanpoko balioa izatea. Aditu askok dioenez, jadanik heldu gara egoera horretara eta luze baino lehen erloju-bonba hori lehertu egingo dela iragarri dute. Horrek prezioen jaitsiera bortitza ekarriko luke eta ekonomiak eta eraikuntza sektoreak ondorio latzak pairatuko lituzkete.

2021eko uztailaren 27an
Etxebizitzen merkatua egoera alarma pizten ari da, prezioen gehikuntza metatua %80koa izan baita azken bospasei urteotan, Espainiako Bankuaren datu ofizialen arabera. Eta eztabaida bakarra ez da burbuila immobiliariorik ba ote den, alegia, zenbait aktibo beraien funtsezko balioaren gainetik baloratzen ote diren; analista eta aditu askok baieztatzen baitute burbuila immobiliario hori jadanik badagoela. Ikuskizun dago ea burbuila hori lehertuko ote den baldin eta beharrezko neurririk hartzen ez bada prezioen bat-bateko gainbehera saihesteko, horrek ondorio larriak ekarriko bailizkioke ekonomiari berari, enpleguari, inbertitzaileei, hipoteka kredituak ordaintzen ari direnei, etxebizitza erosi nahi dutenei edo etxebizitzarekin inbertsio espekulatiboa egin dutenei. Gauzak horrela, merkatu immobiliarioa erloju-bonba bat da, edozein unetan eztanda egin dezakeena.

Adituek diote burbuila immobiliarioaren zulatze hori saihesteko beharrezko neurrien artean, bi direla funtsezkoak: etxeak erostea sustatzen duen sistema fiskala aldatzea batetik, eta finantzatzeko beste eredu bat lortzea udalek bestetik, zoruaren prezioa geldiarazteko. Datu guztiek adierazten dutenez, ordea, badirudi oraindik ere urrun gaudela horrelako neurriak hartzetik eta, beraz, burbuila immobiliario hori zulatzeko arriskuak bere horretan segitzen duela.

Egoera kezkagarria

Etxebizitzen merkatuaren egoera egunetik egunera kezkagarriagoa da, ez bakarrik Euskal Herrian, baita Espainiako Estatu guztian ere, halako punturaino, non Espainiako Bankuak berak eta Nazioarteko Moneta Funtsak, beren banketxeen osasun finantzarioan kontsumitzaileenean baino interesatuagoak, publikoki agertu baitute beren kezka, burbuila immobiliario horrek eztanda egin eta prezioen bat-bateko gainbehera gerta ez dadin, horrek azkenean entitate finantzarioak ere herrestatuko bailituzke. Ez dugu ahaztu behar burbuila immobiliario horiek banku krisi larriak sorrarazi izan dituztela, ez bakarrik Espainiako Estatuan (1979-1983), non etxebizitzen prezioa %32 jaitsi baitzen, baita munduko gainerako herrialdeetan ere: Mexikon (1982-1984) %81 jaitsi zen, Herbehereetan (1982) %48, Kanadan (1983) %21, eta Irlandan (1985), Japonian (1992), Suedian (1992), Thailandian (1997) eta Malaysian (1998) %10 eta %45 bitartean beheratu ziren prezioak.

García Montalvok, Funcas fundazioarentzat etxebizitzei buruz egindako dokumentu batean, arrazoizkotzat jotzen du burbuila immobiliarioa existitzen dela pentsatzea, eta baieztatzen du, 2002. urtearen bukaeran, intentsitatea neurtzea zail gertatzen bada ere, etxebizitzen soberako balorazioa Espainiako Estatuan %28raino irits litekeela, Espainiako Bankuak kalkulatutakoaren gainetik, %8 eta %20 bitartean aipatzen baitu. "Burbuila izan edo ez", esan du Santiago Carbók, Nafarroako Unibertsitateko ekonomiako katedratikoak, "egoera benetan kezkagarria da". Eta ez bakarrik etxebizitza erosteko arazoengatik, "baizik eta familientzat dakarren karga finantzario eta sozialagatik". Izan ere, interes tasa baxuen anparoan, etengabe jotzen dute hipoteka maileguetara, gero eta epe luzeagokoetara »20 urtetik gorakoak» eta zenbateko handiagokoetara »batez besteko hipoteka 105.275 eurokoa da, orain urtebete baino %24 gehiago»

Azken urteetako hazkunde ekonomikoak eraikuntza izan du oinarri. BBVA banketxeko azterketen zerbitzuaren arabera, jarduera horri dagokio, 2002. urtean, Barne Produktu Gordinaren (BPG) hazkundearen herena. Enplegua bera ere, nahiz eta prekarioa izan, sektore horren babesean hazi omen zen. Burbuila immobiliario hori zulatuko balitz, behera egingo lukete etxebizitzen eta eraikinen prezioek, eta, ondorioz, merkatu ez ezik, ugaldu egingo litzateke oraingo eskaintza. Eskaria, ordea, gutxitu egingo litzateke espekulatzaileen eremuan, zeren etxebizitzak galdu egingo bailuke inbertsio espekulatibo izateko interesa. Jakina, eraikin berriak ere prezio merkeagoan egin beharko lirateke, eta egoera horrek ez lituzke asebeteko sustatzaileak. Azken buruan, bada, kate horrek geldiarazi egingo luke eraikuntza eta geldiarazi sektoreko enplegua.

Nor izango litzateke irabazle eta nor galtzaile?

Burbuila immobiliarioa zulatzeak ondorio onak eta txarrak izango lituzke. Mesede egingo lieke etxebizitzaren bat lortu nahi dutenei, zeren eskaintza handiagoa eta prezio merkeagoak izango bailituzkete. Ordea, etxebizitza azken urte hauetan edo burbuilaren garaian eskuratu dutenei urriagotu egingo litzaieke ondarea, gutxitu egingo bailitzaieke eraikinaren balioa eta, aldi berean, berdin-berdin pagatu beharko bailukete hipoteka osoa »hau da, inolako balio aldaketarik gertatu ez balitz bezala» Horrelakoen etxebizitzek askoz balio txikiagoa izango lukete leherketaren ondoren, eta, hain zuzen ere, burbuila immobiliarioak azken bost urteotan erositakoetan izango luke eragin handiena. Bosturteko aldi horretan etxebizitzak edo eraikinak espekulatzeko erosi dituztenetara igarota, hots, denbora baten buruan garestiago saltzeko asmoz eskuratu dituztenetara pasatuta »ez dira gutxi, gainera», litekeena da haien ondareak erositako prezioa ere ez egitea merkatuan, eta, bestalde, eskaintza handiagoa tarteko, saltzeko zailtasunak izatea. Kontuak horrela, burbuila immobiliarioaren aski bistako leherketaren aurrean, ez litzateke harritzekoa izango eraikinak ahalik eta bizkorren saltzeko ahalegina ikustea.

Azkenik, bankuak eta aurrezki kutxak kaltetuko lituzke nabarmen burbuila immobiliarioa lehertzeak, zeren horrelako erakundeek eraikinen prezioen arabera emanak baitituzte kredituak. Horregatik, prezioen beheratzea etorriz gero, hartutako arriskuek ez lukete behar adinako bermerik izango. Bestela esanda, erraz gerta liteke eraikinen balioak erosketako hipoteken zenbatekotik behera egitea. Alde horretatik, kasu batzuetan bederen »etxebizitza azken bosturtekoan eskuratu dutenen kasuan adibidez», posible da errentagarriago ateratzea pagatzen ari diren kreditua utzi eta beste etxebizitza bat hartzea.


Azkenak
2025-05-02 | Mikel Zuloaga
Askatasunaren Ontzidiko Mikel Zuluaga ‘Mikelon’en adierazpena Maltatik

Deshumanizazioa barru-barruraino sartu da Mendebaldeko botereetan, eta axolagabekeriaz begiratzen diote Gaza pairatzen ari den holokaustoari; Gazan, bonbek hiltzen ez bazaituzte, goseak hilko zaitu.

Gure itsasontzia bonbardatu duten honetan inpotentzia erabatekoa da, gu ondo... [+]


Palestinaren aldeko Askatasunaren Ontzidia bonbardatu dute Maltatik gertu

Ostegunetik ostiralerako gauean dronekin egin diote eraso Gazako blokeoa apurtu eta genozidioa salatu nahi duen nazioarteko ekimenaren itsasontziari, Maltatik hamahiru miliara, nazioarteko uretan. Aktibisten artean Mikel Zuluaga Mikelon euskal herritarra dago. “Hemen hau... [+]


Immigrazioa eta sindikatuak, eskubide unibertsalak ala porrot kolektiboa

Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]


Harri-jasotzea
Harri eskolek emandako bultzada

Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]


Kanboko Marieneko lurrak irauli dituzte ELB, Lurzaindia eta Ostia sareak

Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.


Itzalaldiaren biharamunean, Espainiako Gobernuaren eta Red Eléctrica de Españaren arteko tirabirak dira nagusi

Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela Iberiar penintsula osoko argindarra joatearen arrazoia... [+]


Homo erectusek hitz egiten zekiten?

Rudolf Botha hizkuntzalari hegoafrikarrak hipotesi bat bota berri du Homo erectus-i buruz: espezieak ahozko komunikazio moduren bat garatu zuen duela milioi bat urte baino gehiago. Homo sapiens-a da, dakigunez, hitz egiteko gai den espezie bakarra eta, beraz, hortik... [+]


Iraultza, iraultza baino lehen

Böblingen, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1525eko maiatzaren 12a. Georg Truchsess von Waldburgek Wurtembergeko nekazari matxinatuak mendean hartu zituen. Handik hiru egunera, maiatzaren 15ean Filipe Hessekoak eta Saxoniako dukeak bat egin zuten errebelde turingiarrak... [+]


2025-04-30 | Jon Torner Zabala
Aramu + AimarZ
Bizirik bada, musikaren berotasunagatik da

Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.

---------------------------------------------------------

Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]


Gorputz hotsak
“Oso literala naizenez, marrazten dudana ulertzea gustatzen zait”

Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]


Eguneraketa berriak daude