Iraileko hostoak


2003ko urriaren 05ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Lezioa
Erromatar agintarien eroamenak ezin zuen Kartago hiriaren jarrerarekin burutu. Agintari haiei eramanezina, harroa, oldarkorra iruditzen zitzaien Mediterraneoz bestaldeko basapiztia kartagotarren jokabidea, eta ni nago terrorista hitza ere erabiliko zutela, gaur zulo guztiak adabakitzeko baliatzen den hitz hori ezagutu izan balute. Kontua da agintari haiek, Katon buru zutelarik, giroa irakiten jarri zutela, erromatarrak Kartagoren kontrako gerraren alde jartzeraino. Senatuan eztabaidatu zuten auzia. Kartago -Katonek esan eta Axularrek euskaraz jarritako hitzak darabiltzat- "desegin, plaundu eta lurrarekin berdindu behar dugu, zeren gure gerla, kezka eta egiteko guztiak hartatik sortzen zaizkigu, eta hura deseginez gero, bakean eta soseguan jarriko gara". Senatuak ia erabateko adostasuna erakutsi zion Katoni. Szipion jenerala baino ez zen agertu gerraren kontra, eta Axularren itzulpena dakart ostera: "Ez dugu neholatan ere hiria desegin behar, zeren baldin desegiten badugu, gerla bat iraungi ustean, beste handiago bat piztuko dugu".
Historia omen da irakaslerik onena. Ez gara, ordea, lezio asko ikastera emanak: ez dugu oraindik ikasi gerlari bakea deitzea erraza baldin bada, gerla bat iraungi ustean, beste handiago bat pizten delako dela. Eta, batez ere, hildakoek ahorik zabaltzen ez dutelako.

Hiru burutazio
Indarrez lortutako garaipenetan ez da indarra baizik irteten garaile.
Nork bere arrazoiari baino ez eta aldi oro demokrazia deitzen diona, diktadore bat da.
Kulpa guztiak sistemari egozten zizkion, sistemaz egotzi ere.

Idatziz
Senez badarik ere, beti izan diot errezeloa bere pentsamendua idatziz jartzeko eta zehazteko gai ez den gizon publikoari, politikoari, katedratikoari (ahoz zerbait egituratzeko gai balira, gaitz erdi). Honezkero irakurleren bati pasatu zaio burutik nik orain hitzetan jarriko diodana: "Normala duk hik, idazlea baihaiz, idatziaren defentsa egitea". Hala izango da. Baina musikariek ere, pentagraman jarri arte, ezer ez den noten anabasa bat sentituko dute buruan. Eta kolore eta formena, pintoreek. Baina ez da artisten kontu soila: hitzen anabasa sentituko du senarrari dibortzioa eskatzeko gutuna idazten hasi den emakume horrek, edo ikasketetako diru guztiak tabernaz taberna xahutu dituela aitari nola adierazi ez dakien semeak…
Schopenhauer ez omen zen fidatzen beren pentsamendua idatziz jarri ez duten filosofoekin. Susmagarrien artean, Sokrates da nagusi «Filosofiaren historia laburra» saioan esaten digunez. Pentsamenduak hitzen bidez hartzen du gorputza, ez dago hitzik gabeko pentsamendurik. Nola jakingo dut zer pentsatzen dudan arazo jakin bati buruz, arazo jakin horri neure hitzezko forma bat eman aurretik?
Arazo horri buruz ari da orain gutxi Paul Valéry-ri irakurri niona: "Benetako idazlea bere hitzak aurkitu ezinik dabilen pertsona bat da. Eta, bilatuz, aurkitu egiten ditu. Ahapaldi bat lantzen ari naiz. Ez nago pozik hamar aldiz, ez nago pozik hogei aldiz, baina jardunaren jardunaz hitz baten bila ibiliaren ibiliz, neure-neurea sentitzen dut, ez nire testua, nire testuak dituen aukeren ugaritasuna baino".
Kontua zera baita: aukeren anabasan eskua sartu eta asmatzea, buruan duzun nebulosa izugarriari hitzezko forma egokia ematea. Kezka horrek eta helburu horrek bizi gaitu idazleok, idazle guztiok bizi eta sufritzen dugu buruan dugun estiloa paperera ekarri ezinaren frustrazioa.

Goroldioaz
Kazetaritzak idazle bati lekarkiokeen arriskuaz galdetu didate, ARGIA honetan eta «Berria»n idazten ditudanak aitzakiatzat hartuta. Hemingwayk galdera horrexeri behin eman zion erantzuna etorri zait mingain puntara:
"Nik lan egin nuen egunkarian beharturik nengoen esaldi singleak idaztera. Hori baliagarria da nornahirentzat. Kazetari-lanak ez dio kalterik egingo idazle gazte bati, eta lagundu ere egingo dio, baldin asmatzen badu lanbide hori garaiz uzten. Esan dudan hauxe da topikorik erabilienetakoa, eta barkamena eskatzen dizut horretan erortzeagatik. Baina inork galdera zahar gastatuak egiten dituenean, erantzun zahar gastatuak jasotzeko arriskua hartzen du bere gain".
Baina Hemingwayrena luzeegia -eta deskortesa!- zelakoan, Axular baliatu dut kazetariari erantzuteko: dabilen harriari ez zaio goroldiorik lotzen. Inori minik ez egitearen tranpan erori, eta topikoaren pupuari topikoaren trapuarekin erantzun diot, horra geratu zaidan damua kazetariak etxetik alde egin duenean.


Psiko(pato)logia
Torero izan ezinaren frustrazioa bizi zuen gaixo baten kasua kontatzen du Castilla del Pinok «Tratado de Psico(pato)logía» liburuan. Behin hala aitortu omen zion gaixoak: "Nahiago dut Manolete izan". Psikiatrak Manolete hilda zegoela esan zion. Eta gaixoak: "Nahiago hilda baina Manolete, zuri hizketan ari den don Inorrez hau izatea baino".


Tiobiboan
Konstituzioak 25 urte. Ibarretxeren planak sortutako iskanbilaren ondoren, Ibarretxe Madrilen. Komando bat desegina Bizkaian. Arabako Herreran gertatutako atentatua. Arnaldo Otegiren hitzak…
Halakoetan -sarri gertatzen baitira halako sekuentziak-, Juan Garziak «Bartleby izkribatzailea» liburuaren hitzaurrean zioena etortzen zait gogora:
"Batzuetan, gauza gara, baina izpiritua falta. Bestetzuetan, berriz, bagara gai, baina ez dugu gogobetekorik gauzatzen. Orotara, hala ere, urri eta eskas gabiltza; izan hala garen ez dakit, baina. Arrazoi eta aitzakien gurpil sorginduan jiraka, ez da ikusten eguna geure tiobibotxo honetatik salto egin eta mundura helduko garena. Feriako beste barraketara, behintzat, non kolore askotako baleak erakusten diren, eta giza labezomorroak eta hiri ezinezkoak…".
Literaturaz ari da Juan Garzia, egia da, baina nik, ez dakit zergatik, sarriegitan tragedia bihurtzen diren gure euskal komeriekin lotzen dut beti tiobibotik salto egin eta mundura heltzeko premiarena.

Hizlariarena
Euskal liburua krisian omen dago. Zenbaki gorritan. Euskal neska-mutilek, adin bat ezkero, irakurketa baztertzen dute. Eta baztertzen ez dutenek gaztelaniaren hautua egiten dute. Ez gara itsu, denok dakigu hori gertatzen ari dela. Baina mutu gara, ez dugu zergatiak hausnartzeko eta eztabaidatzeko tarterik hartzen. Arrazoi txarrak entzun nahi ez ditugulako? Erantzunak min emango ligukeelako?
Bitartean, hizlari kaskar hari gertatzen zaiona ari zaigu gertatzen: ari dela, ari dela, hizlariak hor ikusten du entzule bat aulkitik jaiki eta aretotik irteten. "Egitekoren bat izango dik", pentsatu, eta hizlariak bere jardun errutinazkoan segitzen du. Beste entzule bat jaikitzen da. Hizlaria, berean. Hirugarren bat, laugarren bat, aretoa ia husterainoko prozesio luzea doa aterantz.
Hizlari onak estrategia aldatuko luke, saiatu egingo litzateke zer edo zertan. Baina hizlaria kaskarra zela esan dut, eta begira dezagun nori begiratzen dion. Lehendabiziko errenkadan hitzaldia emateko kontratatu duen arduraduna dago, hari begiratzen dio hizlari kaskarrak. Arduraduna aretoan gelditu den bakarra da jada eta aharrausika ari da. Hizlariak ez du, halatan ere, estrategia aldatuko, bai baitaki arduradunak ez duela alde egingo.
Hizlariaren eta antolatzailearen pantomimarekin segitzeko erantzukizuna bat bera da, baina bi aurpegikoa: pagantzaren erantzukizuna du antolatzaileak; kobrantzarena hizlariak.


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude