Maragall

Hizjario handia darabil azken egunotan Pascual Maragall Kataluniako buruzagi sozialistak. Hala ere, ez dira nonbait bereak esne-berba hutsak izan, itxura guztien arabera bazterrak dezente asko astindu baititu han-hemenka.
Besteak beste lau mezu bota ditu Maragallek eta, bat-bera ere ez gero, ezustean. Bat, Aznarrekin ez dagoela euskal gatazka konpontzerik, kontra-kontra egiteko bai baina ezer atontzeko gauza ez delako. Bi, ez dagoela Ibarretxeren egitasmoa horren erraz eragozterik eta, are gutxiago, zehatz-mehatz ezagutu aurretik. Hiru, Pirineoen ipar eta hegoaldeko eskualde ekonomiko bateratuak bideragarri direla Europako Batasunaren baitan. Eta lau, harako asimetriari eutsiz, Kataluniak ez lukeela derrigorrez behar izango Euskadiri legokiokeen konponbide berbera.
Euskal abertzaletasun erakundezaleak pozarren hartu ditu Maragallen irizpideak eta Patxi Lopez buruzagi sozialistak zenbaiten bozkarioa baretu nahi izan du adieraziz, jeltzaleek Maragallenak onartuko balituzte bide erdia egina litzatekeela. Segurutik arrazoi du. Baina baita euskal sozialismoak Maragallenak onartuko balitu ere.


Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude