BERO-BEROAN


2003ko ekainaren 08an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Debekatutako ezker abertzalearen boto kopurua

Iragan hauteskundeetan ezker abertzaleko zerrenda debekatuek lortu zituzten boto kopuruen gaiak dantzan jarraitzen du maiatzaren 25a atzean geratu denean. ‘Gara’k astelehenean adierazten zuenez, «agintari espainiarrek legez kanpo jarri duten ezker abertzaleak 161,882 boto lortu zituen Hegoaldean». Hau da, gutxienez 703 zinegotzi, horietatik 245 ofizialki eserlekua hartuko dutenak hilaren 14an eta 458 baliogabetuak. EAJko EBBko kide Markel Olanok beste erreferentzia bati heltzen zion ‘Deia’n idatzitako artikuluan, bere ustez AuBk zer lortu duen zehatz neurtzeko tresna egokiena foru hatueskundeetakoa da. AuBren botoen emaitza lortzeko 1999ko hauteskundeetan izandako nuloak (13.456) kendu dizkio orain izandakoei eta 139.649 boto ateratzen dira.


Eusko Legebiltzarra eta hauteskunde aurreratuak.

Asko hitz egin izan da EAEko hauteskunde autonomikoak aurreratu daitezkeen aukeraz. Zurrumurrua aspaldi dabil dantzan, Espainiako Auzitegi Gorenak Eusko Legebiltzarrean Sozialista Abertzaleen taldea desegiteko agindua eman baino lehenagokoa da. Orain, ordea, Eusko Jaurlaritza eta Gorenaren arteko lehia hor da, astetik astera gogortzeko joera duena. Batzuen ustez, beraz, ez litzateke harritzekoa soka tenkatzen jarraituko balitz, azkenean Eusko Legebiltzarra desegitea eta hauteskunde aurreratuak deitzea. Lehengo zurrumurruari indar handiagoa ematen dion eragile bat bada behintzat.


Hizkuntza Kontseilua gogoetan

Etorkizunaz hausnarketa egitea eta momentuz zuzendari berririk ez hartzea erabaki du Hizkuntza Kontseiluko Administrazio Kontseiluak orain bi aste egindako bileran. Erramun Baxokek lehendakaritza utzi zuenetik, ez da bazkiderik aurkeztu kontseiluburu izateko eta mementoz Ramuntxo Camblog lehendakariordea arduratuko da eguneroko lanez. Bestalde, Obralaritza Publikoak euskararen politikaz arituko den erakunde publikoa osatuko du urte amaierarako eta Hizkuntza Kontseiluak haren ondoan bere egitekoak zein izango diren aztertzeko gogoetarako tartea hartzeko asmoa azaldu du.


Hizkuntza gutxituetako egunerokoak

Apirilaren 28tik gaeliko hutsezko "Lá" egunkaria kalean da, "Lá" astekariak eguneroko bihurtzeko jauzia egin baitu. Ehun akzionista nagusi ditu eta 5.000 ale kaleratzen ditu. Galesen ere datorren urteko udaberrian galesezko egunkaria ateratzeko ekimena abian da. "Euskaldunon Egunkaria"ren sorrera eredutzat hartu dutela adierazi du proiektuan buru-belarri dabilen Dyddiol elkarteak. Lehen urtean 7.000 eroslerengana iristeko helburua dute eta bigarrenean 10.000rengana. Abiatzeko 1.200 milioi euro behar dituzte eta erdia Europako Batasunetik eta beste erdia banakakoetatik lortzea espero dute.


ETAren atentatuaren arbuiatze orokorra

Zangotzako atentatuak argí utzi du ETAk jarduera armatuarekin jarraitzeko duen borondatea. Hala adierazi izan du bere azken agerraldietan eta orain ekintzez frogatu du esaten duena errealitatera eramaten duela. Ekintzaren ondorioz, Bonifacio Martín eta Julian Embid poliziak hil zituen eta Ramon Gallo polizia eta Carlos Gallo zangotzarra larri zauritu. Atentatuak esparru politiko ia osoaren gaitzespena edo arbuiatzea ekarri du, gatazka bere gordinean dagoela erakutsi eta ETAk euskal mapa politikoa astintzeko duen almena mahai gainean jarri. Zangotzako ezker abertzaleko zinegotziek (lehengoak eta hauteskunde hauen ondoren hautatutakoak) ekintza eta borroka armatuarekiko desadostasuna azaldu dute. Zangotzan PSNk lau zinegotzi lortu ditu, Ezker Batuak bat eta Herri Ekimenak (ezker abertzalea) beste bat. UPN ordezkatzen duen hautagaitza independentea (bost zinegotzi) alkatetzatik kentzea zen guztien helburua eta ikusi beharko da orain zer gertatzen den.


Botoa ordezkaritza bilakatzearen korapiloa

Hilaren 14an eratuko dira udal berriak eta ez da argitu oraindik epe laburrera zer gertatuko den debekatutako ezker abertzaleko hautagaitzen ordezkaritzarekin. AuBk eta debekatutako zerrendek, legezko ordezkaritza duten alderdien teilatuetan utzi dute bazterreratutakoei ordezkaritza ematearen pilota. Popular eta sozialistek argi dute beren jarrera. Hirukoak eta Aralarrek legezko ez dena beraiek ezin dutela legezko egin argudiatzen dute. Hala ere, debekatutako ezker abertzaleko ordezkaritzaren partehartzea segurtatzeko bide desberdinak aipatzen ari dira. Horietatik indartsuenetakoa kudeaketa batzordeena litzateke, baina Espainiako Gobernuko agintariek jadanik adierazi dute tresna guztiak erabiliko dituztela halako egoerak saihesteko.


Espainia eta hizkuntzen ituna

Ekainaren 2 eta 3an Ekainaren 2 eta 3an Europako Kontseiluko hizkuntza gutxituen aditu talde bat etortzekoa zen Espainiako Estatura Hizkuntza Gutxituen Europako Itunaren aplikazioaren balorazioa egitera. Bisita bertan behera geratu da ordea, Espainiako Gobernuak izendatua zuen adituak hamabost egun lehenago dimititu baitzuen. Gobernuak beste aditu bat izendatu arte ez da beste bilerarik izango eta baliteke gutxienez sei hilabete igaro behar izatea horretarako. Hizkuntza Eskubideen Behatokiak adierazi duenez, "pentsatzekoa da dimisioa ez dela kasualitatea izan eta horren atzetik aditu taldearen lana oztopatzeko asmoa dagoela". Espainiako Estatuak 2001ean Ituna berrestean hartutako konpromisoak betetzen ez dituela agerian uzten duen txostena egingo duela adierazi du Behatokiak.


EHE sarean

1979an sortutako Euskal Herrian Euskaraz elkarteak web gunea sareratu du: ehe.euskalerria.org. Bertan elkartearen sorrera eta helburuen berri, egungo egoeraren azterketa, "Euskaltzale" aldizkaria, loturak eta denda (oraindik martxan jarri gabe) topa daitezke. Bestalde, aldizkariaren harpidetza eta elkartearen bazkidetza egiteko parada eskaintzen du.


Europako Konstituzio proiektua aurkeztu du Eusko Ikaskuntzak.

Konbentzioak Europako Konstituzioaren zirriborroa aurkeztu duenean, Eusko Ikaskuntzak ere bere zirriborro proiektua aurkeztu berri du: Europako Federazioaren Konstituzio proiektua. Honen ideia nagusia Europako Batasuna Europako Federazioa bilakatzea da, egungo Batasuna Ameriketako Estatu Batuen gisako federazio bat bihurtuz. Konstituzioak Euskaldeetako eta Tokiko Boteren Ganbera sortzea aurreikusten du eta hiru lirateke proiektu honen zilegitasun iturriak: hiritarrak, eskualdeak eta estatu subinaroak. Eusko Ikaskuntzak, proiektu honekin gaiari buruzko eztabaida bultzatu nahi duela jakinarazi du.


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude