ARGITALPENAK


2003ko ekainaren 08an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Denak du bere prezioa
M. A. Mintegi Larraza
Ibaizabal
290 orrialde
9,53 euro



Istant batean zerutik infernura


Zeruan sentitu zen Jaime Ostolaza kafe bat hartzen ari zen tabernara sartutako emakume apartak bera aukeratu zuenean gau-lagun gisa. Gutxi zekien orduan txora-txora eginda etxera itzultzen zenean emaztea hilik aurkitu behar zuenik, norbaitek itoarazia. Horixe du Migel Anjel Mintegi Larrazak idatzitako "Denak du bere prezioa" nobela beltzak abiapuntu. Bere emaztearen hiltzailetzat joa izango da gizona, eta Martuteneko espetxean amaituko du, harik eta bere abokatuak arazoa detektibe baten eskuetan uzten duen arte. Ostolaza errugabea dela frogatzea izango da detektibearen zeregina, ustez, baina eskaera horrek badu iruzurrik. Nolanahi ere, hilketa gauean espetxeratutakoarekin oheratu zen emakumearen atzetik hasiko da detektibea.


Los anarquistas y la guerra en Euskadi. La comuna de
San Sebastian
Manuel Chiapuso
Abarka
281 orrialde
9,95 euro



Anarkistak militar altxatuen kontra


Abarka argitaletxeak berrargitaratu du orain 1977an Txertoak plazaratu zuen Manuel Chiapusoren "Los anarquistas y la guerra en Euskadi. La comuna de San Sebastian" liburua, non hainbat idazlanen egile dugun anarkista honek azaltzen duen 1936an II.Errepublikaren aurka altxa ziren militarrei aurre egiteko anarkista jendeak agertutako kemena.
Batik bat Donostia eta muga inguru guztiaren defentsan gertatutakoak dakartza Manuel Chiapusok lan honetara: nola antolatu ziren hirian, Loiolako kuarteletatik armak hartu zituztenekoa, mugaldea erreketeen menpe eror ez zedin eginikoak, EAJkoen jarrera, Irun erre zutenekoa eta beste hamaika gai interesgarri.


Lore-koroa neure herriari
Andolin Eguzkitza
Santurtziko Udala
30 orrialde



Andolin Eguzkitzaren poema sorta


Herriko idazleen lanen bitartez irakurzaletasuna suspertzeko asmo sendoa du Santurtziko udal liburutegi sareak, eta apirilaren 23an izan ohi den Liburuaren Eguna ospatzeko argitaratu eta banatu zituen, doan, Andolin Eguzkitzaren hamabi olerki euskaraz eta gazteleraz biltzen dituen "Lore-koroa neure herriari" liburuxkaren 2.500 ale. Olerkiotatik batzuk inoiz argitara eman gabeak dira, eta itzulpena egileak berak egina izan da. Literatur alorrean eleberria, poesia eta itzulpengintza landu ditu Andolin Eguzkitzak. Kaleratu dituen poema-liburuen artean, "Orhiko mendirantz urratsez urrats", "Mila urte igaro eta, ura bere bidean" eta "Quan plou en les entranyes/ erraietan barrena euria egiten digunean" antologia elebiduna daude.


Gaur egun handia da
Imanol Azkue Ibarbia
Gipuzkoako Foru Aldundia / Zarauzko Udala
36 orrialde
5,50 euro



XXI. Lizardi sariaren irabazlea


Imanol Azkue Ibarbiak idatzitako "Gaur egun handia da"k irabazi zuen 2002an Zarauzko Udalak urtero antolatzen duen Xabier Lizardi haur ipuin lehiaketa. Mutiko bat da kontaketaren narratzailea. Munduko amarik onena du, gozoa eta esku leunak dituena. Irakasle da mutikoa eta bere arrebatxoa doazen eskolan, baina lanean ari denenean ez omen da hain beraien ama. Alta, ia-ia buru osoa ateratzen dio aitari, eta horrek kezkatu zuen narratzailea txikia zenean, bere lagun guztien aitak amak baino handiagoak zirelako, baina dagoeneko ohartu da hala izateagatik ez dela ezer gertatzen. Aita, berriz, idazlea du, ipuinak idazten ditu, baina ez "Bazen behin..." eta horrela hasten direnak. Eta hara nondik esan berri dioten sari bat irabazi duela!


Cartas a Euskadi. Dos años en el microfono
Antonio Alvarez Solí­s
Radio Euskadi / Foca
115 orrialde / 8 euro



Alvarez Solísen gutunak


Bi urtetan zehar igorri ditu Antonio Alvarez-Solí­sek bere gutunak Radio Euskadira, eguneko gertaera politiko edota sozial nabarmenenaren inguruan berak pentsatzen zuena agertuz. Gehienetan, Euskal Herriarekin zuzenki loturik zeuden bere gogoetok. Gutun haietatik aukeratutako pasarte gogoangarrienak jasotzen ditu "Cartas a Euskadi. Dos años en el micrófono" izenburuko liburuak, Juan Jose Ibarretxeren hitzaurreaz eta Andoni Ortuzar Arruabarrenaren esker onaz gainera. "La Vanguardia", "Interviú" eta beste hainbat tokitan lan egindako kazetaria dugu Antonio Alvarez Solí­s, baina azken urteotan arazoak izan ditu Espainiako komunikabideetan bere iritziak agertzeko. Eta Euskal Herrian aurkitu du aukera.


El mundo de los pirineos
Batzuen artean
Sua
130 orrialde / 5 euro



Pyrene jaialdiaren ateetan


Ekainaren 20, 21 eta 22an egingo den Pyrene jaialdiaz mintzo da "El mundo de los Pirineos" azkenengo zenbakian. Aurten, Ribagorza Garaiko hiriburuan izango da jaialdia, El Pont de Suert-en, eta makina bat ekitaldi dute antolatuta udari beren ongietorria emateko. Beste gai nagusi gisa Donejakue bidea hartu dute, baina ez zeruan gauez ikusi ohi den izar bidea prezeski, nahiz, suertea lagun, huraxe ere ikusteko aukera paregabea izango duten oinez Konpostelarainoko bidea egitea erabakitzen dutenek. Ibilbide ziurrenetatik hasiz ezohikoetarainoko informazioa aurkituko dute horiek aldizkarian.


Diglosia eta euskal literatura
Jon Kortazar
U. Vasconiae
110 orrialde
10 euro



Hizkuntzaren eragina idazlearen lanean


Utriusque Vasconiae argitaletxearen "Kritika Literarioa" deitu sailean Jon Kortazarek kaleratu duen "Diglosia eta euskal literatura" saioan, literaturarako hizkuntza bat aukeratzen denean hizkuntza horrek idazlearen lana baldintzatzen duen ala ez aztertzen da, Anton Figueroa ikerlari galiziarrak "Diglosia e texto" izenburuko saioan defendatzen dituen hipotesiak abiapuntu harturik. Anton Figueroak dioenez, egoera diglosiko batean bizi den hizkuntza txikian egiten den literaturak bederatzi ezaugarri ditu: Literaturaren eta testuaren arteko nahasketa; testua literaturaren historian; espazio eta denboraren forma tipologikoen desoreka; elementu folkloriko, etnografiko eta mitikoen garrantzia; filologizaziorako joera; hizkerarekiko ardura neurotikoa; igurikimen ortze mugaren falta; idazleen traiektoria falta; eta zentzu ludikoa eta zentzu epikoa aurrez aurre izatearena. Jon Kortazarrek, puntu horiek euskal literaturari benetan egokitzen zaizkion ala ez aztertzeaz gainera, beste gai asko ditu hizpide, hala nola, euskal literatura zer den, euskaraz dagoena soilik ala beste hizkuntza batean dagoena ere euskal literaturatzat jo daitekeen eta zein kasutan.


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude