Edorta Agirre


2002ko abenduaren 15an
Zer da `Almanaka 2003. Ase eta Gose'?
Irakurtzen ez duen jendeak irakurtzeko aitzakia izan dezan osatutako liburua. Arina behar zuen, eta oso mintzaira xumea du, hezurrik eta azalik gabekoa, puren emandakoa bezalakoxea, hau da, euskaldun guztiak ulertzeko modukoa.

Zeri erantzuten dio zure liburuak?
Mila eta laurehun galderei, zehazki. Izan ere, askotan datorkizu jendea galdezka, «hi, bakailao hitza nondik dator, latinetik?», edota «marmitakoa nola egiten zen orain dela bostehun urte?». Edo sukaldean ari garela ebaki edo erredura bat egiten dugunean, han dauden tresnekin nola sendatu... Bada, horrelako galderei erantzun zaie liburuan, 800 argazki, grafiko eta bestelako irudien laguntzaz. Honekin, kontua ez da liburua sakon leitzea, egunero zer edo zer ikusi, bihar arte utzi, beste batean ireki eta horrela ibiltzea baizik, eta bitarte horretan guztian euskal gastronomiaren kulturan pixka bat janztea, geu garelako etxekoak eta jakin behar dugunak zer izan garen globalizazioaren eskutik etorri diren gauza nazkarri horien inbasioa gertatu aurretik. Eta ez bakarrik jateari dagokionez, baita hura zaintzerakoan, hari buruzko legeak egitean eta ekoiztean ere. Eta arrantzale edo artzainen bizitza nolakoa izan den, gaur ez delako abentura bat egunero bi aldiz jatea, baina orain dela gutxi arte, bai.

Zergatik euskara, hori guztia agertzeko hizkuntza gisa?
Euskara delako Euskal Herri osoko hizkuntza nazionala. Aurki ingelesa izango da, noski, baina oraingoz euskara dugu, eta euskaldunok erdaldun ere bagaren arren, noizbait euskalduntzeko pribilejioa aukeratu genuen, eta hori mantendu nahi izan dut.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude