Indar barreiatuak bidertzeko deia


2002ko urriaren 06an
Artez bideratu beharra omen dago, lortu nahi den helburura iristeko. Eta horretarako taktikak bere garrantzia duen arren, planak egoera jakin batera egokiturik gauzatzea ez da nahikoa, 1972ko irail bukaera hartan ZERUKO ARGIAko editorialak agerian uzten zuenez. Hain zuzen ere, "Estratejia" izenburua zeraman aldizkariaren iritzia aldarrikatzen zuen atal hark, eta gauzak garbiki azaltzeko asmo sendoa, besteak beste.


HITZAREN ESANAHI ZEHATZA

Militar kutsu nabarmena zeukan hitza erabiltzen ari zelako-edo, bere lan hartan behintzat eman nahi izan zitzaion adiera garbi azaltzen saiatzen zen editorialgilea, ezer baino lehen: "Burrukaren momentu konkretu oni, ots, lanerako prestamen konkretuari, estratejia deituko diogu. Izan ere langilea, zapaldutako pertsona oro, bere askatasunaren alde burrukatzen danean, elburu konkretu batzuk jomuga izan ohi ditu. Ideologiak ekintza sutsuaren alde eragingo dio. Baina ekintza ongi prestatu behar da. Ekintzak aldez aurretik azterketa sakona eskatzen du eta ondorenean ongi gertutzea, luzaroa eta orain momentuan lortu beharrekoak zehatz-meatz mugatzea komeni da. Orregatik, estratejia bat eskatzen zaigu".
Baina ez zezala inork pentsa ekintza militar bat antolatzeko zeraz ari zenik, arren, zeren "organizazio denek, bai sindikatoek, bai politiko alderdiek beren langintza plana egiten dute, eta gauzak behar bezala antolatzeko estratejia bat eratzen".
Erakunde oro zegoela estrategikoki antolatua, beraz. Behin puntu honetaraino iritsita, adibideren bat eman behar, bada, bere baieztapena azaltzeko, eta hara hor gure editorialgilearen komeriak, sindikatoak eta alderdi politikoak aitatu baitzituen, enpresariak eta langileak batera "defendatzeko" indarrean zegoen "sindikatu bertikala" baino beste sindikaturik onartzen ez zuen Estatuan, Mugimendukoak ez ziren alderdi politiko guztiak legez kanpo zituen erresuman!
Gauzak horrela, urrunera begira jarri behar, nahitaez, eta honela ematen zion jarraia bere esatekoari: "Italiako UIL burnigileen sindikatoek, 1970 garrenean antolatutako batzar nagusian, estratejiaren arloa eta zeregiña erabiltzen dute gai nagusienetako bezala. Argi eta garbi dakuste: lana bi frentetan egingo dute: langile mailan, gauzak obetu ditezen, ahal den neurrian langillearen eskubideak errespetatuak izan ditezen. Eta bestetik, lantegiz kanpo, gizarte giro eta egiturak ikusiaz, lantegiz kanpo beste jokabide zabalago, sakonago eta iraultzaileago aukeratu behar dela diote".
Pasarte hura nahiko borobil atera zitzaiola-eta, beste urrats bat ematera ausartu zen, hurrengo adibidea gertuagotik hartuz: "Frantses ezkertiar sindikalistek ere planteamendu gogorra egin zuten 1967 garrenean monopolioen aurka, zeren eta kanpitalismoak zeraman bide zabala ikusita, langintza, burruka ere bidez, eraz eta neurriz aldatu beharra zegoen". Horrez gain, "Frantzian bertan, CFDT berek ere berrizalekerian, erreformismoan erortzeko arriskurik dadukatela ikusten dute". Arrazoiak, editorialgileak bere hitzetan ematen zituen: "Lantegi mailan zerbait eskuratu dela eta ez zaio burrukari amore eman behar, lortutakoarekin kontent gelditzea, burrukari bizkar ematea da arriskurik aundiena".


EUSKALDUNOK ERE, BEHARREZKO

Agian irakurle bakar batek ere ez ziola esan nahi zuena behar bezala ulertuko bestela, eta azkenean arriskatzen zen, arriskatu, barruan zuena agertzera: "Guk ere gure estratejia antolatu behar dugu. Lehen zeren bila genbiltzan ikusi, aztertu eta adierazi beharko da. Non gauden eta noruntz goazen mugatu beharko da. Pertsona eta erri bezala osatzea bilakatzen badugu, zerk eragozten duen ere gogoan artu beharrezkoa dugu. Ekonomia erakunde mailan, gizarte mailan, erri bat geranez aurkitzen ditugun eragozpenak. Gai onetan gure sudur puntan dagoena bakarrik ikustea umekeria da".
Esan berri zuenak ere azalpenen bat eskatzen zuelakoan, honakoa ematen zuen, lasai arraio: "Behin ijito batek soka lapurtu zuela aitortu zuen. Gainontzekoek, sokarekin batera zaldia ere lapurtu zuela berehala antz eman zioten. Guk ere, sokaren atzetik dagoena ikusten saiatu behar dugu. Bestela gureak egin du, sasi-iraultzaileekin bat egiteko ez dugu besterik behar".
Horrelakorik gerta ez zedin, "gure ekintza une oro aztertu behar bada ere, prestamena, estratejia luzarorako egin behar da. Gainontzean, aizearen eraginpean dabilen lumaren antzekoak izango gaituzue. Ekin bai, gogor gainera, baina gaur zergatik eta biar zertarako ongi aztertu eta gero.
Azkenik, besterik ere esango genduke. Bi eta bi lau direla alegia. Bai, gure artean ekaitza nondik datorren ahaztu samartua dagoela dirudi. Egiazko etsaia nor den salatzen asi beharko ote dugu? Posible balitz…"

Senticaria (eta 3)
Izan ere, deabruek gu baino arinago ikusi dute, gure bular arinez baliatuz, gure bular arinak eratziz. Eta gure edari eta janari guztiak lapurtu eta gero, heiek ekarritako grozina eskaini ziguten; eta edateko, oraindik askotan edaten dugun ur nazkagarria aurpegira iraitzi ziguten. Mihingainak ihartu, gorputzak astindu, gure lurra lehordi bihurtu… gure eskubideak oro eskura eta kalera botatzeko ahaleginak egiten saiatu… Baina behin eta berriz kantatu du xoxoak. Gure xoxo zigortua, milaka aldiz zigortua (...) Gau beltz eta luze hau igaroez gero, zenbat sahats izango da gure herriko mendi eta zelaietan amildua? Adi zazu. Ez zait gustatzen nere bizitza. Ez zait gustatzen zure bizitza. Guztiak ez dira onak. Ez gara sakonak. Zaila da. Horregatik horrenbeste sinplekeria, horrenbeste min (...) (1972-X-08)

Euskaldunak Ipar-Amerikan
Hemen gutti izanen da, California edo Nevada edo halako eskualdetako berririk ez duena, bereziki eskualdunen artean. Gutarrak han 4-5 Estaduetan barreiaturik daude, Espainia bezalako Estadu aundietan: horregatik da zail eskualdungoa zaintzea; hala ere, Nafarroan baino gehiago gordetzen dute euskara nafarrek berek, eta ezautu ditugu bakar batzu, hemendik erdaldunak joan eta euskaldun bihurtu direnak; ezdenez arrigarri! Badugu beraz non ikas. (...)(1972-X-08)

Zenbat gara 72
Duela zenbait aste sail beronetan aipatu genduenez, bere ehun urte betetzea dela eta, Iruiñeko Aurrezki Kutxak sortu berri du Euskal Literatura Lehiaketa bat, zeinetan Nafarroako idazleek bakarrik parte hartuko ahal izanen dute. Saria, beharrezko zaiku aipatzea, inolaz ere ez txantxetakoa, 100.000 pezetakoa baizik. Halako sariak hartuko genituzke Nafarroaz kanpo ere. (...) Agora antolamenduak eratua du aurten ere "Gipúzkoa Literatura Sariketa". Euskarazko lanei dagokienez, bi sari eskaintzen dira, saiakera eta antzerki sariak, alegia, bakoitza 40.000 pezetakoa delarik. Idazlanok Agora delakoari -Victor Pradera 10-2° Donostia- bidali behar zaizkio, urtarrilaren 31 baino lehenago. Inork nahi badu xehetasun gehiago, idaz beza aipaturiko zuzenbide hartara. (…) Beste berririk ere badugu aldizkari kontuan, berri pozgarria gainera, euskal literaturaz arduratzen garenontzat behinik behin, hau da, bi urtetako isiltasun edo geldiunearen ondoren berriro agertu zaigula, alegia, Antonio Arrue, Aingeru Irigaray eta Koldo Mitxelenaren zuzendaritza pean. (...) Zoritxarrez, Egan aldizkaria guti baino ez dugu hedatua, eta euskal kultura arazotan ari den amaikak ez daki aldizkari hau denik ere. Eta honela gabiltza…. (1972-X-08)


Azkenak
EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


Eguneraketa berriak daude