Lana: Beharra inoiz bukatzen ez denean


2002ko irailaren 15an
Langilea izatea ezaugarri preziatua da gure gizartean, pertsona arduratsu eta saiatuaren parekoa. Batzuetan ordea, lana obsesio bihurtzen da langile batzuentzat- zer esanik ez langabetuentzat, baina hori ez dugu oraingoan aztertuko-. Bizitzeko beharrezkoa da lan egitea, eguneroko gastuak ordaindu ahal izateko diru iturria da eta autoerrealizatzeko bidea ere bada, gustuko lanean ari direnentzat bederen. Segapotoa askatu ezinik, etxean bulegoko kontuez arduratuta, egunean hamaika orduz lanean aritzea ordea adikzio sozialtzat jotzen da. Ezaugarri horiexek dituzte Espainiako Estatuko langileen %10ek adituen esanetan.

Lan egiteko bizi dira adikzio hau pairatzen dutenak. Pertsonalitate obsesibo-konpultsiboek jasaten duten patologia gisa definitzen dute psikiatrek. Adikto hauei workaholic deitzen zaie Amerikako Estatu Batuetan. Work (lana) eta alcoholic (alkoholikoa) hitzak batuta sortutako terminoa da eta lanarekin mozkortzea esan nahi du. Gaitz hori jasaten dutenek interes gehiago agertzen dute lanarekiko euren bizitzarekiko baino, gaizki egoten dira lan egiten ez dutenean, oporretan egonezinik dabiltza euren harreman gunea galdu dutelako. Norbera errealizatzeko modua izan beharrean frustraziora bideratzen duen gaitza da. Gainera ondorio kaltegarriak eragiten ditu: umorea galtzea, harreman pertsonalekiko interes eza, estresari loturiko arazo kardiobaskularrak, sexu harreman mekanikoak...

NOR DA ADIKTOA?

Lanarekiko obsesioa dutenek lau ezaugarri nagusi izan ohi dituzte. Hasteko, lanarekiko adiktoak adikzio ugari ditu lanarekiko obsesioaz gain, besteei atsegin egiteko konpultsioa eta ezetz esateko ezintasuna izaten ditu. Bigarren, langile izatea ondo ikusia dagoenez gizartean, ez dira euren arazoa identifikatzeko gai eta ukatu egiten dute. Hirugarren, patologia hau dutenek autoestima gutxi edo gehiegi izaten dute. Azkenik, ez dira lasaitzeko gai, adrenalina behar dute une oro. Gainera, euren ustetan, beti dago lan gehiago egiteko eta beraz ez dute lana inoiz bukatzen.

ZER EGIN?

Arazoa detektatutakoan, berehala jarri behar da gaixoa tratamenduan. Lehenik, abstinentzia beharrezkoa da. Denbora batez lan egiteari uztea aukera bat da. Errekuperatzeko programa bat jarri behar da martxan abstinentzia kontuan hartuta. Ondoren, jokaera adiktiboa eragiten duten egoerak identifikatu behar dira: eginkizun garrantzitsua betetzea, besteei atsegin egitea... Tratamenduaren fase honetan psikoterapia lagungarria izaten da. Bukatzeko, lan egitarau bat jarraitu beharko dute egunero. Errekuperazio lehen fasean ordu gutxi batzuk planifikatzen dira eta aurrerago egun osoa. Egitarau horrek lan orduak, atseden orduak, familiarekin egotekoak, bakarrik pasa beharrekoak... biltzen ditu. Adiktoa sendatzeko, oso garrantzitsua da espezialista batek egitarauaren jarraipena gertutik egitea

Lan adikzioaren mitoak
New Yorkeko Unibertsitateak egindako ikerlan baten arabera, AEBko 100 langileko enpresa bakoitzak lanarekiko adikzioko zazpi kasu larri ditu gutxienez. Lanean ageri denez, honako langileak izaten dira kaltetuenak: sendagileak, kazetariak, segurtasuneko langileak eta bulegariak.

Kontuan hartzekoa da, halaber, zerbitzuetan, informazio teknologietan, e-enpresetan eta bankuetan aparteko lana %30etik gora hazi dela azken 3 urteetan alor hauetako enpresek izandako berregituratzea dela-eta. Horrek, jakina izan du eraginik


Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude